Zugarramurdi
IzenaZugarramurdi toki izenaren jatorria edo esanahia ezin izan da oraingoz ziurtasun osoz zehaztu, baina euskarazkoa dela baiezta daiteke. Pertsona abizena ere bada. Historian, agirietan izena beti berdin agertu izan da: Zugarramurdi (1154 eta 1860); Jose Maria Jimeno Jurio, 2004.[6] Koldo Mitxelenak proposatu zuenez, «zumar doilor ugariko lekua» esanahi etimologikoa izan liteke: zumar (Gipuzkoako Zumarraga udalerriaren antzera) + andur («doilor») + -di atzizkia (multzoa, taldea edota ugaritasuna adierazten duen atzizkia). Hortaz, zugarrandurdi > zugarramurdi izenaren bilakaera da, agian, baina Mitxelenak berak bere teoria hori froga lezakeen antzinako agiririk ez zuela onartu zuen. Euskara batuan zumar esaten da, baina zugar euskalki edo azpieuskalkietan agertzen den aldaera ere bada. Bestalde, -di atzizkia euskal toki izen nahiz abizenetan maiz zuhaitz edo landare izenekin batera agertzen den atzizkia da, esate baterako: Lizardi, Pagadi, Aresti, Gorostidi, Loidi eta abar. Adibidez, Zumardi izenak zumar asko dauden lekua adierazten du. Mikel Belaskoren arabera, herritarrek eguneroko hizkeran Zugamurdi, Zamurdi edo Zuenburdi ahoskerak darabiltzate, herriaren izenaren laburdurak, alegia. GeografiaIngurune naturala eta klimaZugarramurdin, itsas mailatik 137 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7] Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko. Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Udalerri mugakideak
AuzoakBost auzok osatzen dute udalerria: Azkar, Etxartea, Madaria, Olasur eta Zugarramurdi herrigunea bera. Demografia
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik). Politika2011ko udal hauteskundeak2007an bezala, 2011ko udal hauteskundeetan ere Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu aukeratu zuten, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak[8]. 2007ko udal hauteskundeak2007ko udal hauteskundeen ondoren, Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu hautatu, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako boto guztien % 4,92) eta boto zuriak sei izan ziren (% 5,17). Abstentzioa % 43,26 izan zen.
UdaletxeaZugarramurdiko udaletxeko idazkaria Urdazubiko idazkari ere bada.
Alkateen zerrenda
KulturaEuskaraSakontzeko, irakurri: «Nafar-lapurtera»
JaiakZugarramurdiko festak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan. Bertan egiten da zikiro-jate ospetsua. ZinemaZugarramurdi udalerrian film hauek girotu dituzte:
Ondasun nabarmenak
Argazki galeria
Ikus, gaineraErreferentziak
Kanpo estekak
|