Share to:

Isabel Azkarate

Isabel Azkarate

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabel Azkarate Morera
JaiotzaDonostia, 1950 (75/76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaThe Visual Studies Workshop (en) Itzuli
Arte Bisualen Eskola
New School
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, fotokazetaria eta artista bisuala
Tabakalera: 75244

Isabel Azkarate Morera (Donostia, 1950) euskal argazkilaria da, Euskal Herriko lehen emakume fotokazetaria eta Espainiako lehenengoetakoa.

Biografia

Isabel Azkarate Morera Donostian jaio zen 1950ean. Arte eta Dekorazio ikasketak egin ondoren, argazkigintzarekiko zuen pasioa ezagutu zuen, eta 1978 eta 1981 urteen artean garatu zuen bere prestakuntza arlo horretan, lehenik Bartzelonako Nazioarteko Argazkigintza Zentroan eta ondoren Rochesterreko VSWn (Visual Studies Workshop), New Yorkeko SVAn (School of Visual Arts), eta azkenik Manhattango New School-en.[1]

New Yorken hasi zen, bere irakasleek bultzatuta eta 1970eko hamarkadan Estatu Batuetan garatzen ari zen Street Photography mugimenduak eraginda, New Yorkeko eguneroko bizitza erretratatzen zuten zuri-beltzeko argazkien bilduma egiten.[2]

Donostiara itzuli zenean, 1982an, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko argazkiak egiten hasi zen, lehenengo lehiaketako aldizkarirako eta, urte batzuk geroago, Zinemaldiko argazkilari ofizial gisa. Zinemaldian ospetsuak izan zireneko argazkien bilduma bat du, eta Antonio Banderas, Pedro Almodovar edo John Travolta bezalako gazteak eta Ursula Andrews, Arthur Miller, Jacqueline Bisset eta beste hainbat pertsonaia ospetsu biltzen ditu.[3][4]

Bette Davisen azken argazki-saio publikoa izango zena egin zuen, Donostiara iritsi zenean, 1989an Donostiako Zinemaldiak emandako ibilbide osoko Donostia saria jasotzeko. Saio horretatik aktorearen argazki ikoniko bat nabarmentzen da, erretzen ari zela, kopa batekin eta beltzez jantzita.[5]

1983an fotokazetari lanetan hasi zen La Voz de Euskadi egunkarian, 1985ean itxi zuten arte. Garai gogorrenetako batean lan egin behar izan zuen, Euskadin ETAren indarkeriaren eta terrorismoaren biktima kopurua handienetarikoa izan zenean. Fotokazetaritza lan hau 1985ean egunkaria itxi ondoren jarraitu zuen, Peruko Sendero Luminosoko atentatu terroristen biktimei buruzko erreportajeekin.[6]

Bali, Egipto, Nepal, New York, Pakistan eta Turkiara egindako bidaia ugariez baliatu da fotokazetaritza lanak egiteko, besteak beste, emakumeen, nekazarien edo hiri-tribuen erretratuen bidez herrialde horien egoera erretratatzeko duen interesa azpimarratzeko: «Lagunekin bidaiatzen dut -dio artistak-, eta beti ihes egiten dut bakarrik, bizikletan, taxian edo argazkia bilatzeko beste edozein bidetan».[7]

La Voz de Euskadi egunkaria itxi ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko argazkilari ofizial gisa hasi zen lanean, eta, horri esker, lurraldeari lotuago dagoen Euskal Herriko beste errealitate bat deskubritu ahal izan zuen: azokak, frontoiak, herriak eta biztanleak.[8]

La Voz de Euskadi egunkariarentzat egindako lana izan ezik, Isabel Azkaratek autonomo gisa lan egiten du beti, eta El Diario Vasco, El País, El Periódico de Catalunya, Interviú, Tiempo, Dunia edo Mujer Hoy aldizkarietan kolaboratzaile izan da.[8]

Azkaratek nazioko eta nazioarteko kultur eszenaren lekuko bihurtu du bere argazkia, hainbat musikari eta artista erretratatuz: David Bowie, Leonard Cohen, Lou Reed, Tina Turner, Patti Smith, Rod Stewart, Elton John, Iggy Pop edo Iron Maiden, besteak beste, edota Eduardo Chillida, Gabriel Celaya, Antoni Tàpies, Jorge Oteiza, Javier Mariscal, Miquel Barceló eta Juan Luis Goenaga.[9]

Erakusketak

  • 2023: Isabel Azkarate, Atzera begirako erakusketa Kutxa Fundazioaren Artegunearen aretoan, Donostiako Tabakaleran 2023ko abenduaren 2tik 2024ko otsailaren 25era.[10][11][12][13][14][15][16]
  • 2021: "Arte y Parte". Expoesiaren esparruan (Soria), argitaratu gabeko bi bilduma tematikorekin. Lehena beste artista batzuen sorkuntzak behatzen dituzten pertsonei ateratako argazkiek osatzen dute. Bigarrena, berriz, euskal artisten 21 erretratuk osatzen dute.[17]
  • 2015: "Nueva York en Blanco y Negro". Noventa Grados Donostia.[18]
  • 2006: "20años en 35 mm" Photomuseum (Zarautz). Bere lanaren aukeraketa bat jasotzen du, fotokazetari gisa egindako ibilbidearen biografia gisa.[19]
  • 2006 "Gran Formato". Galería Ekain. Donostia.[20]
  • 2000: "Mil imágenes", Donostiako Zinemaldirako egina.[21]
  • 1993: “Bali, Egipto Nepal: Mito y realidad” Kutxa Donostia, Kutxa Bilbao; Casa de Cultura La Florida Vitoria Gasteiz. Zapatería 30 Pamplona.

Argitalpenak

  • “Bali, Egipto Nepal: Mito y realidad”[22]
  • "20 años en 35 mm: fotografías" Koldo Mitxelena Kulturunea.

Erreferentziak

  1. «Azkarate, Isabel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2022-07-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Isabel Azkarate: «Me encanta el misterio de la fotografía en blanco y negro»» El Diario Vasco 2015-02-08 (kontsulta data: 2022-07-08).
  3. (Gaztelaniaz) Sánchez, Fernando. (2021-05-27). «'Detrás del instante': Isabel Azkárate y la fotografía como destino» Xataka Foto (kontsulta data: 2022-07-08).
  4. (Gaztelaniaz) «Isabel Azkarate muestra Nueva York» El Diario Vasco 2015-01-16 (kontsulta data: 2022-07-08).
  5. (Gaztelaniaz) ALCOLEA, MARINA SÁNCHEZ. (2021-05-26). «La fotografía que marcó a la fotoperiodista vasca Isabel Azkárate» RTVE.es (kontsulta data: 2022-07-08).
  6. Irureta, Maialen Unanue. ««Erakusten diguten ezerk ez gaitu hunkitu ere egiten gaur egun»» Berria (kontsulta data: 2022-07-08).
  7. (Gaztelaniaz) «VER EPISODIO Isabel Azkarate en ‘Detrás del Instante’ (26 de mayo de 2021)» FotoGasteiz 2021-05-27 (kontsulta data: 2022-07-08).[Betiko hautsitako esteka]
  8. a b (Gaztelaniaz) ALCOLEA, MARINA SÁNCHEZ. (2021-05-26). «La fotografía que marcó a la fotoperiodista vasca Isabel Azkárate» RTVE.es (kontsulta data: 2022-07-08).
  9. (Gaztelaniaz) «Archivo Isabel Azkarate» PSV (kontsulta data: 2022-07-08).
  10. «Errealitatearen mugak» Berria 2024-01-09 (kontsulta data: 2024-02-25).
  11. Sergio. (2024-01-26). «Atzera begirako erakusketa Tabakaleran 2023/12/02 - 2024/02/25» Isabel Azkarate (kontsulta data: 2024-02-25).
  12. (Gaztelaniaz) Moyano, Alberto. (2023-10-08). «Historia gráfica de un país que echaba chispas: Isabel Azkarate dona su archivo a la Fototeka» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-02-25).
  13. (Gaztelaniaz) Morales, Manuel. (2023-11-19). «Isabel Azkarate, fotoperiodista: “Aún me entra congoja cuando veo mis fotos de muertos de ETA y del GAL”» El País (kontsulta data: 2024-02-25).
  14. (Gaztelaniaz) Royo, Iñigo. (2023-11-29). «La mirada de Isabel Azkarate, en Tabakalera» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-02-25).
  15. (Gaztelaniaz) Vidondo, Carlos Rodríguez. (2023-11-29). «Isabel Azkarate, la pionera del fotoperiodismo que se ocultaba tras un disparo de flash» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-02-25).
  16. (Gaztelaniaz) «Isabel Azkarate, la primera fotoperiodista vasca, expone parte de su archivo en la sala Artegunea de San Sebastián» La Vanguardia 2023-11-29 (kontsulta data: 2024-02-25).
  17. (Gaztelaniaz) psv. (2021-07-28). «Isabel Azkarate inaugura la exposición 'Arte y parte'» PSV (kontsulta data: 2022-07-08).
  18. (Gaztelaniaz) «Nueva York en blanco y negro en Noventa Grados San Sebastián» Donosticlick 2014-12-14 (kontsulta data: 2022-07-08).
  19. (Gaztelaniaz) «Mujeres y fotógrafas» El Diario Vasco 2006-09-15 (kontsulta data: 2022-07-08).
  20. (Gaztelaniaz) Kortadi, Por Edorta. (2015-03-01). «El Nueva York de Isabel Azkarate, en blanco y negro» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2022-07-08).
  21. (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (2000-09-14). «Una muestra de mil imágenes sobre la historia del Festival de Cine abre la sala expositiva del Kursaal» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2022-07-08).
  22. Azkarate, Isabel, Bilbao Bizkaia Kutxa. (1994). Bali, Egipto, Nepal. ISBN 978-84-8056-083-2. PMC 733755218. (kontsulta data: 2022-07-08).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya