Isidoro Sibiliakoa
San Isidoro Sibiliakoa[1] (gaztelaniaz: San Isidoro de Sevilla; latinez: Isidorus Hispalensis; Cartagena, 556 inguru – Sevilla, 636ko apirilaren 6a) elizgizon katoliko, erudito eta polimata izan zen. 599–636 bitartean, Sevillako artzapezpikua izan zen. Montalemberten arabera, le dernier savant du monde ancien («antzinako munduaren azken jakintsua») izan zen[2]. Garai hartako Hispaniako historiaren iturri nagusiak dira haren lanak, baita ondoren garatuko den Espainiako mitologiarenak ere[3]. Toledoko IV. kontzilioaren zuzendaria izan zen; han bateratu zen Hispaniako liturgia. Bere lana oparoa bada ere, Etymologiae da aipagarriena, hogei aleko entziklopedia, Braulio Zaragozakoak antolatu zuena eta maisu eskolastikoen oinarri izan zena. Bertan agertzen diren gaiak hauek dira, besteak beste: gramatika, erretorika, aritmetika, geometria, musika, astronomia, medikuntza, legeak, Biblia, teologia, Eliza eta sektak, hizkuntzak eta herriak, lexikologia, anatomia, zoologia, geografia, arkitektura, etab. Lanak
Erreferentziak
|