Share to:

Itxurain

Itxurain edo Itzuregi Alkizako paraje bat da Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuaren barnean Argorri eta Enaizpuru medien artean. Parajea nahikoa zelaia da eta 620 m-ko altitudean kokatzen da. Mendiko larreak, alertze-sailak eta baso mistoa daude bertan.

Itxurainen bat egiten dute Herniora igotzeko Alkizatik irteten diren bi bide nagusiek, Leteren bordatik pasata mendi-pistatik doanak eta Santa Kruz ermitaren ondotik pasatzen den garai bateko galtzadak[1].

Itxuraingo tumulua

Tumulua

Itxuraingo ekialdeko partean Brontze Aroko tumulu bat dago. 2024an Aranzadiko kide Jesus Tapiak gidatuta lehen aldiz indusi zen. Bertan, hileta-ganbara bat, zeramika-zatiak eta suharriak agertu dira. Hileta-ganbara agertu izanak lehenagto trikuharria zela adierazten du[2].

Proiektuak

Inguru horretan Alkizako udala eta herriko hainbat ganaduzale trantsizio-larreak eta heskai biziak berreskuratzeko interbentzio bat egiten ari dira 2016tik aurrera Fagus-Alkiza proiektuaren baitan[3][4].

Halaber, anfibioak eta odonatoak ugaltzeko urmael bat eraiki da tumulutik gertu[5].

Izenaren gorabeherak

Parajearen izena bai alkizarren ahozko jardunean baita iturri bibliografikoetan ere bi maneratan agertzen da, Itxurain eta itzuregi. Alkizako udalak ere biak baliatu izan ditu bere idatzietan[6][7]. Pello Joxe Aranburuk, Alkizaren historia azaltzen duen liburu mardulean, Itzuregi baino ez da aipatzen, adibidez Itzuregi sail 15 bider, zehazki Itzuregiko tumulua 44. orrialden[8].

Erreferentziak

  1. «Mendi ibilbideak» Alkiza (kontsulta data: 2025-03-31).
  2. «Alkizako Itxurain tumulua induskatu dute -» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2025-03-31).
  3. «Itxuraingo sailen inguruko bilera irekia, bihar - Alkiza» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2025-03-31).
  4. Alkiza – FAGUS Alkiza. 2025-04-05 (kontsulta data: 2025-03-31).
  5. (Gaztelaniaz) «Itzuregiko urmaela» NATURTZAINDIA 2022-11-15 (kontsulta data: 2025-04-01).
  6. «Itxuraingo sailen inguruko bilera irekia, bihar - Alkiza» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2025-04-01).
  7. «[GUTUNA Alkizako udal taldeak Itzuregiko sutea gaitzetsi du - Alkiza»] Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2025-04-01).
  8. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2003). Alkizako auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako udala.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya