Itziar Aduriz
Itziar Aduriz Agirre (Errenteria, 1965ko otsailaren 10a) hizkuntzalaria eta irakaslea da Bartzelonako Unibertsitatean.[1] Kidea da Ixa Taldean eta Hitz Zentroan.[2][3] Deustuko Unibertsitateko EUTG Eskolan Euskal Filologian lizentziatu zen 1988an. Besteak beste Miren Azkarate eta Patxi Altuna izan zituen irakasle. Euskal Filologiako doktorea da, eta lexikografia, corpusgintza, sintaxi konputazionala dira haren lan esparruak. UZEIn hasi zen lanean 1984an. Eta ia hasieratik da kidea Ixa Taldean. Irakaslea Bartzelonako UnibertsitateanEskolak eta ikastaroak ematen ditu BartzelonakoUnibertsitatean. Filologia Fakultatean bi igai irakasten ditu: Euskara hizkuntzarako sarrera (Introducció a la Llengua Basca) eta Hizkuntzalaritzarako sarrera (Introducció a la Lingüística).[1] Udako Euskal Unibertsitatean, eta Euskal Herriko Unibertsitatean ere hainbat ikastaro eman ditu. Ikertzailea hizkuntzaren prozesamenduanSintaxi konputazionalaEuskal Filologian doktorea da, Patxi Goenagaren zuzendaritzapean euskarazko sintaxi konputazionala lantzen aitzindari izan zen "EUSMG: morfologiatik sintaxira murriztapen gramatika erabiliz" izeneko tesiarekin (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2001).[4] Lehenago ere hasia zen Ixa taldean ikertzen eta Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta Euskararen Datu-base Lexikala garatu zituen lantaldean ere parte hartu zuen.[5] Corpusgintzan eta lexikografiaIkerlaria izan zen Ixa taldean eta aditua da euskararen corpusgintzan, lexikografian eta sintaxi konputazionalean.[6] ArgitalpenakHainbat aldizkari eta egunkaritan idatzi ditu artikuluak, besteak beste hauetan: ASJU, Elhuyar: Zientzia eta teknika, Literary and Linguistic Computing, Senez. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko lanak 30 baino gehiago dira.[6][7] Ikergazte kongresuko lankidea2015, 2017, 2019 eta 2021ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da giza zientziak eta artea arloan.[8] Udako Euskal Unibertsitateko kideaUdako Euskal Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez. UEUko informatikako sailburua izan da hainbat urtez, baita Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkuren antolatzaileetako bat. Liburu hauek argitaratu zituzten:
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 34 lan baino gehiago agertzen dira.[7] Sariak eta errekonozimenduakHainbat sari lortu ditu Itziar Adurizek Ixa Taldeko kide moduan; besteak beste hauek:
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak |