Industria ingeniaritza teknikoko ikasketak egin zituen, eta alor horretan lan egin zuen zenbait urtetan. Gero, irakasle aritu zen DonostiakoSanto Tomas lizeoan; eta, 1980ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Elhuyar Kultur Elkartean —gero Elhuyar Fundazioa bihurtuko zena— jardun zuen.
Era askotako liburuak eta materialak idatzi ditu: irakas materiala, narrazio historikoak, Itzulpenak zientziaz eta pentsamenduaz, hiru hiztegi tekniko... Gainera, oso erabilia izan zen Elhuyar euskara-gaztelania hiztegiaren lehen edizioaren zuzendari teknikoa izan zen Antton Gurrutxagarekin batera.
Osotasunean, Errenazimentuko gizona dirudi Azkune jaunak. Unibertsaltasun eta jakintza entziklopedikoa duen humanista eta euskaldun zaharra dugu. Iturri zaharreko euskararen ezaguera berezkoa duen gizona. Hizkuntza kontuetan ez ezik, bistan da historian, pentsamenduan, zientzian, teknologian eta beste hainbat arlotan ere jakituna dela. Maite ditu poesia («Marinel galduaren balada» lekuko, Benito Lertxundik musikatu eta abestua), bertsoak, eta trikiti-doinuak ere (Loiolako Herri Irratian duela berrogei bat urte aritu zen Joan Joxe Eizagirre “Marduxarra” soinujolearekin, Martzelina Zubizarreta panderojolearekin eta Joan Mari Aranberri lagun maitearekin kantari); zer esanik ere ez, natura, mendiak eta basoak, musika eta artea.
Zestoa mendetan zehar 2009an argitaratu zuten interneten Azkuneren ikerlana, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin egindakoa. Bertan erabilitako dokumentu historiko garrantzitsuenen transkripzioa ere prestatu zuen eta, atala bukatzeko, aurkibide onomastiko eta toponimikoa. "Zestoaren Historia" CD-romean argitaratu zuen udalak eta ale bakan batzuk paperean, liburutegietan-eta jartzeko.[9][10]
Itzulpenak zientziaz eta pentsamenduaz
Zientzia eta pentsamenduaren arloan liburu hauek euskaratu zituen:
Teknologia mekanikoa /1 eta Teknologia mekanikoa /2. (UZEI,1985)[11]
Eraikuntza hiztegia. (UZEI,1990)[12] Beste hauekin batera: Santiago Iruretagoiena, Jaime Kortabarria Onaindia.
Txirrindularitza: kirol hiztegiak. (UZEI,1996)[13] Beste hauekin batera: Jabier Agirre Lasarte, Pello Aiestaran, Kaxildo Alkorta Barrena, Jon Arretxe Perez, Iñaki Elortza, Iñaki Friera Urbistondo, Jose Joakin Gallastegi, Antton Gurrutxaga Hernaiz, Joseba Lezeta, J. Manuel Ormazabal Galartza, Patxi Petrirena Altzuguren, eta Boni Urkizu Arbelaitz.
Zientzia eta teknologiaren difusiorako artikuluak
Hasierako Elhuyar aldizkarian eta gero Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian hainbat artikulu idatzi ditu (30 baino gehiago). Artikulu gehienak teknologiaren inguruan aritzen ziren kontzeptuak azaltzeko, baina badira artikulua Teknologiaren terminologiari buruz, teknologiaren historiari buruz, Fisikari buruzko artikulu espezifikoagoak. Adibidez, artikulu hauek:[14]
Teknologiako kontzeptuak
Etorkizuneko ordenagailu biologikoak (2001), Telebista digitala oraingo antenekin (2000)
, DVDa magnetoskopioari aurrea hartzen ari zaio (2000), Orri-erako bateria berriak (2000)
, Concorde, erlojuari aurre hartzen dion hegazkina (1999), Soinuaren abiadura gainditu nahi (1997)
, Kromo/Nikel-Altzairu herdoilgaitzak (1982), Torlojo amaigabea eta gurpil helikoidala (1981)
, Engranaia helikoidalak (1980), Engranaia helikoidalen tailaketa (1980), Engranaia konikoak (1980)
, Ijezketaren teoria (1979), Engranaia zilindriko zuzenak (1979), Engranaia zilindriko zuzenen forma eta tailaketa (1979), Oxiebaketa (1978), Tutugintza (1978), Soldadura oxiazetilenikoa (1977)
, Altzairuen gogortasuna (1976), Zenbakuntza sistemak (1976)
Fisikari buruz
Gorbata korapiloak eta matematika (1999)
, Soinuaren abiadura gainditu nahi (1997)
, Espekak (1979)
, Altzairuen karakteristika mekanikoak (1977)
, Automatismoaren inguruan (1977)
, Hotsaren sorrera eta hedaketa (1975)
Terminologia teknikoari buruz
Zestoako burdinoletako euskal terminologia (RSBAPeko bolietina, 2015) , eta Teknologia mekanikoaren euskal lexikogintza (RIEV aldizkaria, 1984)
Teknologiaren historia buruz
Untzigintzaren historia (I) (1985) eta Untzigintzaren historia (II): Grezia eta Erroma (1985)
Bestelako idazlanak
Charles Darwin. Eboluzioaren profeta. (Gaiak, 1992). Darwinen gaineko ikerketa baten egilea da.[15]
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.