Jacinda ArdernJacinda Kate Laurell Ardern[1] (/dʒəˈsɪndə ˈɑːrdɜːrn/;[2] 1980ko uztailaren 26a) Zeelanda Berriako politikari bat da eta 2017tik 2023ra herrialde horretako 40 Lehen ministroa izan zen. Alderdi Laboristako kidea da. Hamiltonen jaioa, Ardern Morrinsvillen eta Muruparan hazi zen eta han eskola publikora joan zen. 2001ean Waikatoko Unibertsitatean graduatu ondoren, ikertzaile gisa hasi zen Helen Clark Lehen ministroaren bulegoan. Gero Londresen lan egin zuen, Kabinete Bulegoan, eta Gazte Sozialisten Nazioarteko Batasuneko lehendakari hautatu zuten. [3] [4] Ardern lehen aldiz parlamentari hautatu zuten 2008ko hauteskunde orokorretan, Laboristek boterea galdu zutenean bederatzi urteren ondoren. Geroago Mount Alberteko hautesleak ordezkatzeko hautatu zuten 2017ko otsailean. Haren Gobernuak arreta berezia jarri du Zeelanda Berriko etxebizitza krisiaren, haurren pobreziaren eta gizarte desberdintasunen gainean. 2019ko martxoan, herrialdea Christchurch meskitetako tiroketen ondotik lideratu zuen, armen jabetzaren aurkako legeak azkar ezarriz. Zeelanda Berrian COVID-19 pandemia kudatu izanagatik goraipatu da. Bere burua sozial-demokrata eta progresista gisa deskribatzen du.[5][6]37 urterekin Lehen ministro bihurtu zenean, munduko emakumezko gobernuburu gazteena bilakatu zen.[7] Geroago, agintaritzan erditu zen munduko bigarren gobernu burua bihurtu zen (Benazir Bhutto ondoren). Haren alaba 2018ko ekainaren 21ean jaio zen.[8] 2023ko urtarrilean, kargua utzi zuen. Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Jacinda Ardern |