Jakes Abeberri
| Jakes Abeberri | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Marcel Abeberry |
| Jaiotza | Biarritz, 1930eko apirilaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kanbo, 2022ko azaroaren 29a (92 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria eta editorial columnist (en) |
| Ezizena(k) | Jakes |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | Enbata |
Jakes Abeberri (Biarritz, 1930eko apirilaren 25a - Kanbo, 2022ko azaroaren 29a) lapurtar politikari eta abokatua izan zen.
Bizitza
1930ean jaio zen Miarritzen. Bere gurasoak iheslari oiartzuarrak ziren, karlistaldietatik ihes egin baitzuten. Abokatu ikasketak egin zituen eta horrez gain, kazetari eta politikaria da. Oldarra dantza taldeko zuzendaria izan da eta euskal dantzetan oso aditua da. 1977an, Euskal Dantzarien Biltzarrak Jakes hautatu baitzuen elkarteko lehendakari. 1991n, Miarritzeko alkateorde hautatu zuten abertzale, berde eta independenteez osatutako koalizioan zegoelarik.
1996an, Enbata aldizkariko zuzendaria zelarik, epaitua izan zen Ekaitza aldizkariko zuzendaria eta Herriaren Aldeko kide batekin batera GAL erakundea laguntzen ibili ziren Frantziako polizia batzuen izen-deiturak agertarazteagatik.[1] Joël Cathala, Michel Helie eta Alain Etxeto poliziek difamazio salaketa ezarri zieten.[2][3] 1996ko otsailean epaituak izan ziren eta 1996ko martxoan isuna ordaintzera zigortu zituzten bera eta Herriaren Aldeko Jakes Bortairu. Ekaitza zuritua izan zen prozedura akats batengatik. Enbatak 210.000 libera ordaindu zituen estatuak Abeberriren ondasunak ez bahitzeko.[4]
Erreferentziak
- ↑ Jakes Bortairu, Oroit eta Sala taldeko kidea: “GALen ekintzek lagundu dute Frantziak errefuxiatuei begira izandako jarrera aldaketa” |. (kontsulta data: 2020-01-07).
- ↑ (Frantsesez) ««Comment? J'aurais vendu des informations au GAL?». Devant le tribunal, le commissaire Joël Cathala poursuivait hier en diffamation l'AFP et InfoMatin.» Libération.fr 1996-05-10 (kontsulta data: 2020-01-07).
- ↑ (Frantsesez) «Joël Cathala: «Des innocents ont été tués par le GAL»» L'Humanité 1996-02-24 (kontsulta data: 2020-01-07).
- ↑ Asurmendi, Mikel. (2000-02-06). «ESTATU ARRAZOIA VERSUS DEMOKRAZIA: OROIT ETA SALA» Argia (kontsulta data: 2020-01-07).
Kanpo estekak
| Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









