Jakue I.a AragoikoaJakue I.a Aragoikoa[1] (Montpellier, 1208ko otsailaren 2a - Alzira, 1276ko uztailaren 27a), Jakue Konkistatzailea (katalanez: Jaume el Conqueridor; okzitanieraz: Jacme lo Conquistaire; aragoieraz: Chaime lo Conqueridor; gaztelaniaz: Jaime el Conquistador) ere deitua, 1213-1276 bitartean Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea izan zen. Balear uharteak konkistatu zituen eta Valentzia hartu zuen; Hogei urtez borrokatu zuen Murtzian mairuekin. Legedi berria ezarri zuen 1247an. Gudarostearen antolatzaile ona izan zen[2]. BiografiaGurasoak Petri II.a Aragoikoa eta Maria Montpellierrekoa izan zituen. Balear Uharteetako uharteak konkistatu zituen eta Valentzia hartu zuen; Legedi berria ezarri zuen 1247an. Gudarostearen antolatzaile ona izan zen. Bere erreinaldi luzean Aragoiko Erresuma alde guztietara hedatu zen: hegoaldera Valentziako Erresuman, iparraldera Languedocen eta ekialdera Balear Uharteetan. Luis IX.a Frantziakoarekin ituna sinatu ondoren, Bartzelonako konderria sartu zuen bere koroan, de iure Frantziako koroapean zegoelako. Andaluziako errekonkistan Fernando III.a Gaztelakoak egin zuen bezalako ahalegina egin zuen Jakuek Levanten. Legegile moduan, Libre del Consulat de Mar sortu zuen Mediterraneoan merkataritza kontrolatzeko. Era berean katalanezko literatura bultzatu zuen eta Llibre dels fets sasi-autobiografia idatzi zuen. Ezkontzak eta seme-alabak1221ean Alfontso VIII.a Gaztelakoaren alaba Leonorrekin ezkondu zen. Ezkontza ez-legitimotzat hartu zenez, izandako seme bakarra sasikoa izan zen:
1235ean Andres II.a Hungariakoaren alaba Violantekin ezkondu eta seme-alaba asko izan zituzten:
Hirugarrenez Teresa Gil Bidaurrekoa nafarrarekin ezkondu zen, baina ez publiko eta ofizialki. Seme bi izan zituzten: Zenbait maitale ere izan zituen:
Erreferentziak
Kanpo estekak
|