Jean Babilée
| Jean Babilée | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Parisko 6. barrutia eta Paris, 1923ko otsailaren 3a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Parisko 14. barrutia, 2014ko urtarrilaren 30a (90 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | koreografoa, ballet dantzaria, Frantziako Erresistentziako kidea, aktorea eta dantzaria |
| Enplegatzailea(k) | Parisko Opera (erakundea) |
| Jasotako sariak | |
Jean Babilée (jaiotza-izena: Jean Gutmann; Paris, 1923ko otsailaren 3a – ibidem, 2014ko urtarrilaren 30a) frantses dantzaria eta koreografoa izan zen. Parisko Opéran egin zituen ikasketak (1936-1940), eta Volinineren eta Gsovskyren ikasle izan zen han. Ballets des Champs-Élysées konpainiako dantzari nagusi izan zen 1945etik 1950era, eta han sortu zituen Jeu de cartes (1945, Karta-jokoa, Stravinski, Janine Charrat), Le Jeune Homme et la Mort (1946, Gizon gaztea eta Heriotza, Bach, Wakhévitch, Cocteau, Roland Petit) eta Till Eulenspiegel (1949, R. Strauss, Tom Kéogh) lanak. Hainbat herrialdetan dantzatu zuen, hala nola Estatu Batuetan, Kanadan eta Italian. 1952an, Parisko Opérak kontratua egin zion, eta, 1955ean, bere konpainia sortu zuen. Konpainia horrekin sortu zituen Balance à trois (1955, J.-M. Damase, Tom Kéogh), Le Camaléopard (1956) eta Sable (1956) lanak. Frantziako hainbat eszenatokitan aritu ondoren, Ballet-Théâtre Contemporain konpainian lan egin zuen Amienseko egoitzan, eta han sortu zituen Hai-Kai (Webernen musikarekin) eta Histoire du soldat (1971n, Stravinski). 1972-1973an, Rhineko Balletaren zuzendari artistikoa eta koreografoa izan zen. Maurice Béjartek harentzat sortu zuen Life (1979, New York). 1983an, dantzara itzuli zen Jacques Higelinen Rock ikuskizunarekin, Neguko zirkuan. 2000n, Le Mystère Babilée zuzendu zuen Patrick Bensardek, Babiléeren ibilbide profesionala kontatzen duen dokumentala.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









