Jean Chrétien
Joseph Jacques Jean Chrétien (Shawinigan, 1934ko urtarrilaren 11) kanadar politikaria da. Kanadako lehen ministroa izan zen 1993-2004 bitartean.
Bizitza
Parlamentari hautatu zuten 1963an, eta hainbat alorretako ministro izan zen: Ipar Kanada eta Indiar gaietakoa (1968), Industria eta Merkataritza (1976), Finantzak (1977), Justizia (1980), Energia eta Izadi Baliabideak (1982). Fiskal nagusi ere izan zen (1980). Atzerri gaietarako estatu idazkari eta Kanadako lehen ministrorde ere izan zen. 1986an, utzi egin zuen politikagintza, baina, 1990ean, Alderdi Liberaleko buru hautatu zuten, John Turnerren ordez. 1993ko hauteskundeen ondoren, lehen ministro kargua eskuratu zuen. 1997an aurreratu zituen hauteskundeak, eta gehiengo absolutua lortu zuen. Quebecen burujabetzaren aurka nabarmendu izan zen barne-politikan; eta atzerriko gaietan, Estatu Batuek Kubari ezarritako blokeoaren kontra. 2003an, dimisioa eman eta politika utzi zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









