Jesus Garai
| Jesus Garai | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Bilbo, 1930eko irailaren 10a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heriotza | Bilbo, 1995eko otsailaren 10a (64 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | erdilaria atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Altuera | 1,80 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jesus Garai Vecino (Begoña, Bilbo, 1930eko irailaren 10a - 1995eko otsailaren 10a), Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen.[1]
Bilboko Santutxu auzoan jaioa, Begoñan, 1950. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta, Celta taldearen aurka 9-4 irabazi zuten, Jose iraragorri entrenatzailearekin. Guztira, hamar denboraldi egin zituen taldean, 1950etik 1960. urtera bitarte.eta 293 partida jokatu zituen Athleticen. 1956ko liga irabazi zuen, eta hiru aldiz kopako txapelketa (1955, 1956 eta 1958).
Garai hartan ohiko jokalariak hauek izaten ziren: Carmelo, Orue, Garai, Canito, Mauri, Maguregi, Artetxe, Markaida, Uribe, Arieta eta Gainza (kapitaina).[2]
1958an Madrilen jokatu zuten Kopa txapelketaren finala oso partida berezia izan zen, Real Madril-i bere zelaia den Santiago Bernabeu estadioan bertan irabazi baitzioten. Kontuan hartu behar da urte hartan Real Madril Europako txapelduna izan zela eta Di Stefano jokalari bikaina zeukatela.
1960. urtean Bartzelona futbol taldeak fitxatu zuen sei milioi pezetaren truke. Historian zehar Athleticek saldu zuen lehenengo jokalari garrantzitsua izan zen. Dirutza horri esker, ipar aldeko tribuna berria eraiki ahal izan zuen Athleticek hurrengo urtean. Kontu bitxia izan zen tribuna berri hori inauguratu zen egunean Athleticek Bartzelonaren kontra jokatu zuela, eta Garaik San Mamesen bisitari moduan jokatzen zuen lehenengo aldia zela, hain zuen ere. Miserikordiaren aldetik dagoen tribuna hura Garai tribuna moduan ere ezaguna izan zen urte askotan.[3] [4]
Bartzelonan bost denboralditan jokatu zuen, eta gero beste bat Malagan.
Espainiar selekzioarekin 29 aldiz jokatu zuen, horietako batzuk Txileko munduko txapelketan1962an.
Jokalaria izateari utzita, Lezamako Eskolan aritu izan zen hainbat urtez entrenatzaile eta teknikari moduan geroago.
Taldeak
- ??: Santutxu Futbol taldea
- 1947-1949: Begoña
- 1949-1950: Erandio KKE
- 1950-1960: Bilboko Athletic Kluba
- 1960-1965: FC Barcelona
- 1965-1966: Malaga CF
Erreferentziak
- ↑ arbolagana. (2014-11-28). «Jesus Garai, Athleticeko defentsarik handiena» Uribitarteko paperak (kontsulta data: 2025-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) jesús garay vecino - La enciclopedia del Athletic Club de Bilbao en miathletic.com. (kontsulta data: 2017-12-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) ), Ranedo, Carlos. (1978-. (). El mejor equipo del mundo : historias del Athletic Club. (1. ed. en El Gallo de Oro. argitaraldia) Ediciones El Gallo de Oro ISBN 9788416575251..
- ↑ San Mames beti eta betiko. Ttarttalo 2013 ISBN 9788498434699..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









