Jose Basterretxea
| Jose Basterretxea | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madril, 1911ko abenduaren 9a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Iruñea, 1996ko apirilaren 25a (84 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Unibertsitate Zentrala : zientzia zehatzak |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea |
| Izengoitia(k) | Oskillaso |
Jose Basterretxea Matoni (Madril (Espainia), 1911ko abenduaren 9a - Iruñea (Nafarroa), 1996ko apirilaren 25a) euskal idazlea, Oskillaso ere deitua.
Bibliografia
Madrilen jaioa izan arren, berehala eraman zuten Gernikara. Gero Zientzia Zehatzetako lizentziatura beretu zuen Madrilen bertan. 1936ko gerra hasi zenean, Agirre lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkari izendatu zuen. Gerra bukatutakoan, irakaskuntzari ekin zion, institutuko irakasle gisa eta Nafarroako Unibertsitatean jardunez, baita Vianako Printzea Erakundean ere. Euskaltzaindiko urgazlea, gehienbat Euskera eta Egan aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak. Horien artean eleberriak, ipuinak, itzulpenak eta euskara gaitzat duten liburuak daude.
El libro negro del euskara 1984ko lanean, Oskillasok euskara batuaren aurkako ikuspegi ezkorra azaldu zuen.
Lanak
Eleberria
- Kurloiak (1962, Itxaropena)
- Akatsbako gizonaren heriotza (1967, Egan)
- Gabeko atorra (1988, Ibaizabal)
- Euskaldunak Madrilen (2003, Labayru)
Itzulpena
- Mark Twainen Erregegaia eta eskekoa, ingelesetik itzulia
- Charles Dickensen David Copperfield, ingelesetik itzulia
Saiakera
- El libro negro del euskara (1984), euskara batuaren aurkako iritziak azaltzen dituen liburua.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
| Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









