Joseph Gallieni
| Joseph Gallieni | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1915eko urriaren 29a - 1916ko martxoaren 10a
1914ko abuztuaren 26a - 1915eko urriaren 28a
1906ko ekainaren 24a - 1908ko urriaren 17a
1896 - 1905
| |||||||||||
| Bizitza | |||||||||||
| Jaiotza | Saint-Béat, 1849ko apirilaren 24a | ||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||
| Heriotza | Versailles, 1916ko maiatzaren 27a (67 urte) | ||||||||||
| Hobiratze lekua | Alphonse-Karr cemetery (en) | ||||||||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia | ||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||
| Heziketa | Prytanée National Militaire École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) | ||||||||||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||
| Jarduerak | ofizierra, militarra eta politikaria | ||||||||||
| Jasotako sariak | |||||||||||
| Zerbitzu militarra | |||||||||||
| Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada | ||||||||||
| Gradua | dibisio-jeneral jeneral | ||||||||||
| Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra Lehen Mundu Gerra | ||||||||||
Joseph Simon Gallieni (Saint-Béat, 1849ko apirilaren 24a - Versailles, 1916ko maiatzaren 27a) frantziar militarra izan zen.
Jatorri korsikar eta italiarreko familia batean jaio zen eta akademia militarretan ikasi zuen. 1870ean Frantzia-Prusia Gerran parte hartu zuen. Sedango guduan borrokatu zuen eta Bazeillesko guduan harrapatua izan zen.
1876an Frantziako armada kolonialean hasi zuen ibilbidea Senegalen eta Niger Garaira egindako espedizio bateko buru izan zen. Reunionen eta Martinikan ere izan zen. 1886an Sudan Frantseseko gobernadore izendatu zuten eta Mahmadu Lamineren matxinada zanpatu zuen.
1892tik 1896ra Frantziako Indotxinan egon zen koronel. Han arrakastaz borrokatu zen nazionalisten aurka.
1896tik 1905era Madagaskarreko gobernadore frantsesa izan zen. 1897an monarkia ezabatu eta Ranavalona III.a erregina erbestera bidali zuen.
1905ean Frantziara itzuli zen Lyongo gobernadore militarraren postura. Bosgarren Armada zuzendu zuen 1914an erretiratu zen arte.
Lehen Mundu Gerra hasi ondoren, erretirotik itzuli eta Parisko gobernadore militar izendatu zuten. Hiriko taxiak konfiskatu eta soldaduak bidali zituen Marneko gudura. 1915eko urrian Gerrako ministro izendatu zuten eta 1916ko maiatzean hil zen. 1921ean mariskal mailara igo zuten.
Lanak
- «Mission d'exploration du Haut-Niger en 1879-81»;
- «Deux campagnes au Soudan français en 1886-1888»;
- «Trois colonnes au Tonkin»;
- «La pacification de Madagascar».
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









