Juan González Arintero
Juan González Arintero, (Valdelugueros Leon, 1860ko ekainaren 24a – Salamanca, 1928ko otsailaren 2a) domingotarra, teologoa eta zientzia gizona izan zen. Aita domingotarra, Zientzia-ikasketak burutu zituen eta irakasle izan zen Bergarako Seminarioan (1886-1892). Naturalista, apologista, teologoa, ospe handiko eklesiologoa, eta XX. mende hasieran, Europako mistiko handienetarikoa. Zientzia eta fedea bateragarriak direla frogatu nahirik, Errege Mintegian Goi Mailako Ikasketa Zientifiko eta Apologetikoen Zentro bat proiektatu zuen, eta Zoologiako kabinetea ere aberastu zuen. Onartu egin zuen eboluzioa, hainbat xehetasunekin bazen ere. Bere pentsamolde bilakatzailea Eklesiologian eta Mistikan aplikatu zuen. Berak ukatu bazuen ere, modernista izatea leporatu zioten; hau da, Elizaren doktrinak Zientzia modernoaren printzipioetara egokitu beharra defendatzea.[1] Erreferentziak
Kanpo estekak |