Juan Maria Roman Dornaku
Juan Maria Roman Dornaku Olaetxea (erlijio-izena: Frai Roman Maria de Bera; Bera, 1878ko abuztuaren 9a - Hondarribia, 1959ko azaroaren 26a) euskal idazle eta lexikologoa izan zen. BizitzaKaputxinoa zen. Filipinetan egon zen eta bertan ikasi zituen tagalo eta ingeles hizkuntzak. Euskal Herrira itzuli ondoren, Aragoira erbesteratu zuten eta bertan prestatu zuen bere euskara-gaztelania hiztegia. 1913an, Zenbakiztia izeneko aritmetika liburua argitaratu zuen eta 1915. urtean Lutelestia geografia liburua. 1915ean Asiako Guam uhartera abiatu zen. Bertan eman zituen hogeita zazpi urteetan, hango hizkuntza (txamorroa) ikasi zuen, hizkuntza horren lehen hiztegia prestatu eta itzulpen ugari egin zuen. 1950. urtean erretiratu zen Hondarribiko komentura, eta bertan hil zen 1959an. Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Juan Maria Roman Dornaku |