KV26
| KV26 | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E |
![]() | |
| Arkitektura | |
| Dimentsioak | 12,26 ( |
| Azalera | 20,05 m² |
KV26 Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Ez da askorik ezagutzen hilobi honi buruz, baina, dirudienez, XVIII. dinastian datatua dago.
Kokapena
Erregeen Haraneko 26. hilobia, nekropoliko hegoaldeko zatiko hegomendebaldeko adarrean dago, KV29, KV30 eta KV40 bezalako beste hilobi txiki batzuetatik gertu. KV26tik gertu, ez da errege hilobi bakar baten ere sarrerarik aurkitzen, ingurua, toki "huts" eta Erregeen Haraneko beste toki batzuk baino garrantzi gutxiagokoa bihurtzen duena.
Hilobiaren oinplanoa noble baten lurperaketarekin bat dator. Erregeen Haranean lurperatua izatea errege familiakoa izan gabe, pribiliegiatu gutxi batzuk bakarrik gozatzen zuten mesede berezia zen, bere merituengatik edo euren garaian izan zuten eragin handiagatik. KV26an lurperatua izan zenak, benetan garrantzitsua izan behar zuen, beste bizitzaz, errege handien gertutasunarekin gozatzeaz gain, bere hilobiak, ohikoak diren sarrerako putzua eta hilobi kamera ezezik, biak lotzen dituen korridore bat baitu. Hilobia bera, dirudinez, oso modu trauskilean zulatua izan zen arrokan, hormak tailatzen amaitu gabe. Gainera, eta gainontzeko nobleen hilobietan bezala, bertan lurperatua nor izan zen jakiteko balio lezakeen apaindurarik gabe dago.
Indusketa
Lehen aipatu den bezala, ez da askorik ezagutzen KV26 hilobiari buruz. Jakinak diren gauzen artean, bere aurkikuntza data dago. Uste denez, James Burtonek bisitatu zuen XIX. mendearen lehen erdian, baina hilobi honen presentzia zalantzarik gabe zehaztu zuen lehen industailea Victor Loret izan zen, 1898an. Hala ere, ez da hilobiaren garbiketa eta indusketa lanik egin, bertan sartzea ezinezko bihurtzen duten hondakinez betea jarraitzen duena.
Oraingoz, hilobia zabalduko duen espedizio baten zain egon beharko da, barnean, oraindik, bertan lurperatutakoa nor izan zen argi dezakeen objekturen bat izan dezakeena. Dena dela, ia erabat ziurra da XVIII. dinastiakoa dela, hilobiaren arkitektura mota garai horretan dataturik dagoela baitirudi.
Erreferentziak
- Reeves, N. & Wilkinson, R. Todo sobre el Valle de los Reyes. Ediciones Destino, Barcelona, 1998. ISBN 84-233-2958-5.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










