Share to:

KV48

KV48
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°44′24″N 32°36′02″E / 25.74°N 32.6006°E / 25.74; 32.6006
Mapa
ErabiltzaileaAmenemipet called Pairy (en) Itzuli
Arkitektura
Dimentsioak8,43 (luzera) m
Azalera31,02 m²

KV48 Egiptoko Erregeen Haranean, Niloren mendebaldeko ertzean, egungo Luxor hiriaren ondoko nekropoli ospetsuan dagoen hilobi bat da. Nobleentzako eraiki ziren hilobi ugarietako bat da, mesede berezi baten adierazgarri bezala, erregeen hilobien ondoan. Amenemopet bisirrarena da, Amenofis II.aren garaikidea, Egiptoko XVIII. dinastiakoa.

Kokapena

KV48 hilobiaren kokapena mendebaldean KV35ak, hegoaldean KV36ak eta ekialdean KV57ak osatzen duten hirukian dago. Zenbaketan bere berehalako ondorengoak diren KV49, KV50, KV51 eta KV52 hilobien ondoan dagoela uste da, baina bere kokapen zehatza gaur egun ez da ezagutzen Erregeen Haraneko toki hartako (erdialdeko uadiko mendebaldeko adarra) hilobi txiki guztiak estali dituzten hondakin kopuru handiaren ondorioz.

Amenemopeten hilobiaren forma faraoien ondoan betiereko bizitzarekin sarituak izan ziren nobleentzako gainontzeko hilobiena modukoa da: sarrera putzu bat (A, ia 5 metroko altuera duena), eta apaindurarik gabeko gela bakar bat (B): Hil ganbera honen neurriak handiak dira noble baten hilobikoak izateko, baina ez errege familiako kideen hilobien parera iristeko haina.

Indusketa

KV48 1905 eta 1906 arteko denboraldi oparoan Theodore M. Davisek babestutako eta Edward Russell Ayrtonek zuzendutako taldeak lortu zituen fruitu ugarietako bat izan zen. Tokiaren garbiketa eta dataketa oso denbora gutxian egin zen, eta korrika eta presaka eta kontu handirik izan gabe egin zen, baina nahikoa hilobiaren jabea nor zen zehazteko (benetan zaila zena euren jabea identifikatuko zuten margorik gabeko noble baten hilobia zela jakinda) eta zenbait objektu berreskuratzeko. Giza momia bat ere aurkitu zen, metro eta laurogei baino gehiagoko altuera zuena, bilketa guztia kendua zuena eta bere objektu guztiak kendu zizkiotena, eta ziuraski jatorrizko lurperaketakoa izango zena. Aurkitu ziren beste gauza garrantzitsu batzuk ushebti iruditxoak, eskarabeoak, pitxer zatiak, altzariak eta gainontzeko hil hatua izan ziren.

Aurkitutako froga guztiek hilobiaren jabe bakar bat adierazten zuten: Amenemopet, xamurki Pairy deitua zena, Amenofis II.aren erregealdian Bisir eta Hiriko Gobernari karguak izan zituena. Bere lanean izan zuen eraginkortasuna eta erregeak berarekin izan zuen mesede tratua erregearen hilobia den KV35etik gertuko hilobi batekin sarituak izan ziren. Ezagutzen denez, Amenemopet, goratutako familia noble batekoa zen, eta gainera Tebaseko alkate zen Senneferren anaia zen. Bi anaien botereak handia izan behar zuen, Erregeen Haraneko euren hilobiez gain, Sheikh Abd el-Gurnah izeneko nobleziaren hilerrian hilobi bana baitute. Amenemopeten beste hilobia, ziuraski sekula okupatu ez zuena, gaur egun TT29 bezala ezagutzen dena da.

Ayrtonek hor lanak amaitu ondoren, beste inork ez zuen Amenemopeten hilobia industu 1986 arte, Theban Mapping Projecten ardurapean (euren webgunean Erregeen Haranaren online analisirik xehe eta hoberena egin dutena), harrizko horma txiki bat eraiki zuena toki hura inguru hark jasaten dituen uholdeek kaltetzea eragozteko. Hala ere, esan bezala, inguru honetan eroritako hondakin pilak, 1994ko ekaitzarekin batera, KV48 hilobiaren sarrera galtzea eragin dute.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya