Khopior
| Khopior | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 979 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 49°36′23″N 42°18′29″E / 49.6064°N 42.3081°E |
| Estatu burujabe | |
| Errusiako oblastak | |
| Hidrografia | |
| Ibaiadarrak | ikusi
|
| Arroaren azalera | 61.100 km² |
| Arro hidrografikoa | Don basin (en) |
| Ur-emaria | 150 m³/s |
| Bokalea () | Don |
Khopior edo Khoper (errusieraz: Хопёр, translit.: Khoper) Europar Errusiako ibaia da, Donen ibaiadar nagusia dena.[1] Guztira 979 kilometroko luzera du eta bere arroak 61.100 km²-ko azalera du. Administratiboki, ibaia Errusiako Federazioko Penza Oblastetik, Saratov Oblastetik, Voronezh Oblastetik eta Volgograd Oblastetik igarotzen da.
Geografia
Khopior ibaiaren iturria Volgako Gainetan dago, Penza oblastean, Volga ibaiaren arroaren mendebaldeko goi-ordokian, Penza hiriaren hego-mendebaldean (518.025 biztanle 2002an). Ibaia hegoalderantz doa nagusiki, lautadako ibaien ohiko ibilguarekin, bihurgune eta meandro askorekin.
Lehen zatian hegoalderantz doa, eta jaio eta gutxira Serdoba eta Krutek ibaiak hartzen ditu. Laster, Saratov oblastean sartzen da, zeinak ipar-mendebaldetik zeharkatzen baitu eta eskuinetik Iznair ibaia hartzen baitu. Hegoalderantz jarraituz, Arkadak hirira (14.438 bizt.) iristen da, bere ibilbideko lehena eta ondoren Balaxov hirira (98.330 bizt.). Ibaia mendebalderantz doa, bihurgune zabalak eta norabide-aldaketak dituen ibilbide bihurgunetsu bat deskribatuz.
Voronezh Oblasteko ekialdeko muturretik sartzen da, eta Borisoglebskera (69.392 bizt.) iristen da. Han, ezkerretik Vorona ibaia hartzen du (454 km eta 13.200 km²-ko arroa). Povorino (18.342 bizt.) eta Novojopiorski (7.640 bizt.) zeharkatu eta gero, eskuinetik Savala ibaiaren (285 km eta 7.720 km²-ko arroa) urak hartzen ditu eta hegoalderantz jiratzen da, Voronezh oblasta utzi eta iparraldetik Volgograd oblastean sartzeko. Ibaian behera jarraitzen du hegoalderantz, Uriupinsk hiriaren (41.960 bizt.) paretik igaroz, Buzuluk ibaia (314 km-ko luzera eta 9.510 km²-ko arroa) hartuz, ezkerretik itsasoratu aurretik, 979 km-ko ibilbidearen ondoren, Don ibaian, Serafimovitx hiritik (9.939 bizt.) ibaian gora kilometro gutxira.
Khopior ibaia urtzaldiak elikatzen du nagusiki. Abendutik martxo amaierara edo apirilaren hasierara izoztuta egoten da, eta urak asko igotzen dira apirilean eta maiatzean. Ibaiak 323 kilometroko tarte nabigagarria du bere ahotik hasita.
Khopior harana populazio kosakoen bizileku nagusietako bat izan zen.
Ibaiaren behealdean, Borisoglebsketik hurbil, Khopiorreko Natur Erreserba dago, kastore, bisonte eta errusiar muturluzez babestutako eremua dena.[2]
Ibaiaren izena Errusiako finantza enpresa batek erabili zuen, Khoper-Invest, 1990eko hamarkadan ehunka mila errusiar hondatu zituena iruzur piramidal batekin.
Erreferentziak
- ↑ Хопёр, Sobietar Entziklopedia Handia
- ↑ (Errusieraz) Ingurumen Ministerioa. Khopyor Zapovednik. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










