Kilix

Kilix bat (pluralean kilix edo kilizeak, batzuetan, modu erratuan, kylix bezala transkribatua), ardoa edateko kopa edo edalontzi bat da, gorputz ez oso sakonarekin eta nahiko zabalarekin oin baten gainean altxatua, eta simetrikoki jarritako bi heldulekurekin.
Koparen barnealdeko oinarrian dagoen barneko zirkulu ia laua, Pizkundeko tondoen aurrekaria, K.a. VI. mendetik K.a. V. menderarteko irudi gorrien edo irudi beltzen kilixen margotutako apaindurarako azalerarik nagusiena izan zen. Irudiak ardoz estalita zeudenez, margotutako eskenak, soilik pixkana-pixkana agertzen ziren, ardoa amaitzen zihoan heinean. Sarritan, hau pentsatuta diseinatu ziren, argi geratzean, edalea harritzeko asmoz sortutako eskenekin.
Kilixaren erabilera nagusia sinposioetan zenez, sarri, eskena dibertigarriekin apaintzen ziren, erromantikoekin edo gai bezala sexua zutenekin, partehartzaileak ardoa edaten amaitzen zuenean ikusgai geratzen zirenak. Dioniso, ardoaren jainkoa eta bere satiroak, gai arruntak ziren. Maitasun heterosexual edo pederastikozko eskenak, sexuzkoak edo orgiazkoak ere irudikatzen ziren. Kilixaren formak, edaleari, etzanda zegoen bitartean edatea ahalbidetzen zion, sinposioetan egiten zen bezala.
Kilix hitza, grezierazko κύλιξ hitzetik dator, kopa edo edalontzia esan nahi duena
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









