Kilometroak Bandera
Kilometroak Bandera Gipuzkoako ikastolen Kilometroak jaien laguntzarako antolaturiko estropadak dira.
Kilometroak 1997: Pasaia-Lezo
Bi jardunaldi izan zituen Banderak eta uztailaren 30ean eta 31n jokatu zen. Lehenengoan Orio nagusitu zen, Traineruen Euskal Ligara sailkatzeko ere balio izan zuen erlojupekoan. Bigarren jardunaldian berriz Donibaneko Arraunlariak izan zen garailea. Bi jardunaldietako denborak batzean ordea Trintxerpe izan zen Banderaren irabazlea. Aipatu behar da elkarte batzuek uko egin ziotela bigarren jardunaldia jokatzeari, estropada kopuru handia argudiatuz, tartean lehenengo eguneko irabazlea izan zen Oriok.
Pasaiako taldeen kolaborazioa estua izan zen, lehenengo eguna San Pedrok antolatu zuen eta bigarrena Donibanekok. Urte hartan ez ziren San Pedroko eta Pasaiako Banderak jokatu.
| Postua | Taldea | Denbora |
|---|---|---|
| 1 | Trintxerpe | 40:53:47 |
| 2 | Donibaneko Arraunlariak | 41:01:02 |
| 3 | San Pedro | 41:05:94 |
| 4 | P. Donibane Koxtape | 41:15:00 |
| 5 | Mecos | 41:35:35 |
| 6 | Hondarribia | 41:36:14 |
| 7 | Zarautz | 42:26:10 |
| 8 | Zumaia | 42:29:65 |
| 9 | Santiagotarrak | 42:35:58 |
| 10 | Donostia Arraun Lagunak | 42:56:63 |
| 11 | Ur-Kirolak | 43:04:75 |
| 12 | Santoña-Santander | 43:06:27 |
Kilometroak 2000: Azpeitia
Azpeitiako Kilometroetako estropada Zumaiako uretan jokatu zen Ekainaren 4ean. Bitxikeria bezala aipatu Mutriku Arraun Taldeak bere historian trainerua uretaratu zuen lehen estropada izan zela.
| Postua | Taldea | Denbora |
|---|---|---|
| 1 | Hondarribia | 16:03.17 |
| 2 | Trintxerpe | 16:08.89 |
| 3 | San Pedro | 16:09.36 |
| 4 | P. Donibane Koxtape | 16:20.49 |
| 5 | Santiagotarrak | 16:24.82 |
| 6 | Ur-Kirolak | 16:33.18 |
| 7 | Hernani | 16:45.54 |
| 8 | Zumaia B | 16:47.38 |
| 9 | Mutriku | 17:24.52 |
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









