Kimo mamizebratu
| Kimo mamizebratua | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Ascomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Sordariomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Xylariales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Hypoxylaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Daldinia | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Daldinia concentrica | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Sphaeria concentrica | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Kimo mamizebratua (Daldinia concentrica) Hypoxylaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da egokia sukaldaritzarako, larrukara da. Ia hezurra bezalako gogorra, beltza. Ebakita, zuria eta beltza txandakatzen diren gune bereizgarriak nabarmentzen dira. Sua pizteko onak dira, batez ere ale beltzak eta lehorrak, ikatza balira bezala erretzen dira.
Deskribapena
Karpoforoa: Estroma oso garatua, tuberkulosoa, hemisferikoa, 4,5 cm-ra arteko diametrokoa, sesila edo zati pedikular labur batek euskarriari lotuta. Gainazala zimurtsua du hasieran, herdoil-gorrixka edo arre-gorrixka kolorez punteatuta peritezien ostioloen eraginez, azkenean leuna da, beltz distiratsua. Peritezio txikiak, tubular samarrak, paraleloak, estu elkarren ondoan estromaren periferian, 1,5 mm-ko lodierako geruza bakarra osatuz, ikatzaren antzeko zarakar fin batez estalita. Zur ikatza bezalako bilbe arina du, egitura estratifikatu tipikoa du, ebakitzean ondo ikusten dena, gris argi koloreko eta beltzaxka koloreko geruza desberdinez osatua, gune zentrokide distiratsuez txandakatuak.[2]
Etimologia: Daldinia terminoak, Agostino Daldiniari egiten dio erreferentzia. Concentrica epitetoa berriz, ondoa ebakitzean hesi zentrokideak ikusten direlako.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Daldinia vernicosa delakoarekin, ia berdina baita, baina honek hanka du.[4]
Sasoia eta lekua
Udaberritik udazkenera, eroritako adarren, motzondoen edo hilda edo gaixorik dauden hostogalkorren enborretan. Bereziki lizarretan; askotan suteen ondoren.[5]
Banaketa eremua
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 819 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 555 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 681 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 336 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Daldinia concentrica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









