Kirinalak
Kirinalak edo Kirinaliak (Quirinales) Antzinako Erroman ospatzen ziren jaiak ziren, martxoko Kalenden hamahirugarren egunean, hau da, otsailaren 17an, erromatar jainko zaharrenetako bati, Kirinori, eskainiak.[1] Tradioaren hitzetan, Numa Pompilio erregeak sortu zituen festak.[2][3]
Jai horiek, nolabait, Curiaren jurisdikziotik ihes egiten zuten, hau da, klanen edo gentes-en ordenamendutik kanpo zeuden. Horien garapenak, pixkanaka erromatarrak kurien batzarren (comitia curiata) nagusitasunetik herri-batzarrak (comitia tributa) eratzera eraman zituen prozesuaren parte izan zen. Izan ere, herriaren jainko babeslea Kirino zen.[4][5]
Jainko honi eskainitako egunean, "zereal alearen lehen txigortzearen" erritua ospatzea zilegi zen, aurretik egin ez zutenentzat. Besteek bere kuriak agindutako egunean egiten zuten. Horrela, zabarkeriagatik edo beren borondatez, edozein arrazoirengatik, kuriaren aginduaren kontra egin zutenek (zorotzat joak batzuetan) erlijioaren alorrean erremediatu zezaketen beren hutsegitea, Kirino jainkoarengan "babeza hartuta".[6]
"Zoroen (edo ergelen) festa" (stultorum feriae) ere izena eman zioten jaiari. Fornacalia jaien (labeen jaia) azken egunean ospatzen zena, eta denborarekin kristau inauterietan eraldatua izango zen.[7]
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) Georges Dumézil (1966) La religion Romaine archaïque, Paris. 164. or.
- ↑ (Italieraz) Sabbatucci, Dario. (1988). La religione di Roma antica: dal calendario festivo all'ordine cosmico. Il Saggiatore, 63-64, 231 or. ISBN 8804309547..La religione di Roma antica: dal calendario festivo all'ordine cosmico
- ↑ (Ingelesez) Palmer, Robert E. A.. (2009). The Archaic Community of the Romans. Cambridge University Press, 161 or. ISBN 052112476X.. The Archaic Community of the Romans
- ↑ (Italieraz) Coarelli, Filippo. Il Campo Marzio: dalle origini alla fine della Repubblica. Quasar ISBN 8871401069.. 4
- ↑ (Ingelesez) Raaflaub, Kurt A. (2005). Social struggles in archaic Rome: new perspectives on the conflict of the orders. Wiley-Blackwell ISBN 1405100613..
- ↑ (Italieraz) Vaccai, Giulio. (1927). Le feste di Roma antica: miti, riti, costumi. Fratelli Bocca argitaletxeai, 221 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) “Fiestas romanas” Tarraconensis. Kontsulta egina: 2014.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









