Koadriga

Koadriga (latinetik quadri-, "lau", eta jungere, "uztartu") (quadriga) Erromatar Inperioaren garaian lerroan jarritako lau zaldik tiratutako zalgurdia zen. Ibilgailu hau, erromatar jeneralek erabiltzen zuten, garaipen handi baten ondoren hirietan sartzen zirenean.
Koadriga ikur gisa
Egoera honek, "garaipen" izaera bat eman zion gurdi mota honi, eta, hortaz, mendebaldeko kulturan, ibilgailu hau irudikatzen duten monumentuek, garaipenak ospatzeko balio dute.
Mota honetako monumenturik ospetsuena, Berlingo Koadriga da (Alemania), Brandeburgoko Atearen tontorrean dagoena. Eskultura hau, Johann Gottfried Schadowk eginikoa, Berlinetik atera zuen Napoleonen armadak 1806an, Frantziara, garaikur bezala eraman zuena. Napoleonen erregimenaren erorketaren ondoren, eskultura hau Berlinera itzuli zuten, egun, bertan segitzen duelarik. Eskultura hau, Bigarren Mundu Gerran kaltetua izan zen, eta, hortaz, 1950ean berriz urtu behar izan zen eskultura, jatorrizko moldeak erabiliz.
2003tik "Werkstatt Deutschland" (Alemania Lantegia) elkarteak, urriaren 3an, alemaniar batasunaren data, "Quadriga" saria ematen die pertsona nabarmenei, hauen ikuspegi zabalkuntza, sinesgarritasuna, konpromisoa eta pragmatismoagatik.
Beste koadriga ospetsu bat, Parisen, Louvre ondoan dagoen Carrousel Garaipen Arkua apaintzen duena da.
Ikus, gainera
- San Markoren zaldiak, Venezian, Antzinako Erroman eta Konstantinopolisen zegoen koadriga baten zatikiak.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









