Kobentina
| Kobentina | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emakumezkoa |
Kobentina (latinez: Coventina), mitologia zelto-erromatarran, putzuetako eta iturburuetako jainkosa da. Ugaritasuna eta ugalkortasunaren ikurra da.
Erromatar garaian egin zitzaizkion irudi eta eskaintzei esker ezagutzen dugu. Frantzia hegoaldean, Ingalaterra iparraldean gurtu zuten bereziki, zehazki Northumberland konderriko Carrawburghen, han, bere omenezko tenplu bat baitago, Hadrianoren Harresian kokatua dago eta bertan hondar arkeologiko ugari aurkitu diren, txanponak, eraztunak, harriak, beirateria eta zeramikak kasu. Toki hau IV. mendearen amaieran utzi egin zela uste da, Teodosio I.a Handiaren jentilen aurkako ediktu baten ondorioz.
Baliteke beste inskripzio batzuk, Hispaniako bi (egungo Lugoko probintzian) eta Narbonensisko bat, Coventinari buruzkoak izatea, baina hori eztabaian dago[1][2].
Kobentinaren putzua
Kobentinaren Putzua (ingelesez: Coventina's Well) izena eman zaion lekuan, Kobentinarentzat eskainitako hainbat inskripzio eta zinopariak dituzten gordailuak aurkitu ziren harresiz inguratutako eremu batean. Harresia, hain zuzen ere, iturberuaren jarioa geldiarazteko eraiki zen.
Putzua eta inguruko eremu harresitua erromatarren gotorlekutik eta Hadrianoren harresiko Carrawburgh tropa laguntzaileen gotorlekutik gertu dago. Carrawburgh Brocolitia izena zuen erromatar garaian, VII. mendeko Ravenako Kosmografian adierazten denez , eta geroago, edo aurreko iturrietan oinarritua, "Procolitia", V. mendeko Notitia Dignitatum dokumentuaren arabera. Inguruan, Mithraeum erromatar baten eta ninfeo baten hondakinak daude ere.

Irudiak
Aztarnategian egindako indusketetan inskripzioak dituzten hainbat aldare aurkitu dira, batzuk erromatarren artean ohikoan diren ninfen itxurarekin: etzanda, jantziek ez dituztela euren gorputzak erabat estaltzen eta urarekin nola edo hala erlazionatuta. Horietako batean, hiru emakume agertzen dira eta bi modutan irakurri da: Kobentina hiru aldiz irudikatu zen (jainkosa hirukoitza izan zenaren seinale) edo hiruetako bat jainkosa da eta beste biak laguntzaileak.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Allason-Jones, Lindsay; McKay, Bruce. (1985). Coventina's Well: a shrine on Hadrian's Wall. Hexham: Trustees of the Clayton Collection, 112 or. ISBN 0946897050..
- ↑ (Gaztelaniaz) Alberro, Manuel. (2004). «La diosa céltica Coventina en las Islas Británicas, Las Galias y Galicia» Anuario brigantino (Concello de Betanzos) 27: 71-90. ISSN 1130-7625..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









