Kopari


Kopari edo Edarizain errege-gorteetako ofizial edo goi mailako arduradun bat zen, edariak mahaian zerbitzatzen zituena. Konspirazioen eta azpijokoen etengabeko beldurraren ondorioz, pertsona hori bere posizioari eutsi ahal izateko erabat fidagarritzat jo behar zen. Erregearen kopa babestu behar zuen pozoitze-arriskuaren aurrean, eta, horregatik, ardo zein edari pixka bat probatu behar izaten zuen zerbitzatu aurretik.
Erregearekin zituzten konfiantzazko harremanak zirela eta, eragin handiko postua izaten zen. Lana lortzeko baldintzak, bestetik, ez ziren arinki betetzen, eta, itxura fisikoa ez ezik, apaltasuna eta kemena ere balioesten ziren.[1]
Kopariak historian
Koparien erreferentziak oso zaharrak dira, bai historian baita ere mitologian. Hona hemen adibide batzuk:
- Hebe, gaztaroko jainkosa, Olinpo mendiko jainko greziarren jatorrizko kopari izan zen.[2]
- Ganimedes, Antzinako Greziako heroia, Zeusek bahitu zuen bere koparia izateko.
- Sargon Akadekoa erregea, aurretik Kish hiriko erregearen koparia izan zen.
- Sakas Astiagesen koparia izan zen, hau da, medoen azken erregearena.
- Nehemias, Bibliako pertsonaia, Artaxerxes Persiako erregearen koparia izan zen.
- Benedikto Anianekoa eta Gambrinus, kondairaren arabera, Karlomagnoren kopariak ziren.
- Roger d'Ivry Gilen I.a Konkistatzailearen koparia izan zen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









