Latgaliar
| Mota | tribu |
|---|---|
| Honen parte | Eastern Balts (en) |
| Geografia | |
| Estatua | Letonia |
Latgaliarrak (latinez: Lethi, Letthigalli, behe-alemanez: Letti, Lethi, egungo letonieraz: latgaļi, letgaļi, leti; Latgalianiarrak ere deituak) antzinako etnia baltikoa izan ziren.
Ziur aski latgalieraz hitz egingo zuten, ziurrenik gaur egungo iparraldeko Letonian gurutzaden garaietan, gurutzatuekin zuten aliantzaren ondorioz, lingua franca bihurtuko zena. Latgaliarrak, geroago, inguruko tribuekin integratu ziren, letoniar modernoen nukleoa eratuz.
Historia
Latgaliarrak ekialdeko Baltikoko tribu bat ziren, jatorri ezezagunekoa. V. eta VI. mendeetan, gaur egungo Vidzemeko ekialdean (Aiviekste ibaiaren mendebaldean) bizi ziren, eta, geroago, eskualde horretako ia lurralde osoan.[1] Iturri idatzietan, XI. mendetik aurrera aipatzen dituzte. XIII. mendearen lehen bi hamarkadetan, latgaliarrak (mendebaldekoak) alemaniar (saxoiak batez ere) gurutzatuen aliatuak ziren. Haien lurrak (Tālavako Agure-herria, Jersikako Printzerria eta Koknese Printzerria) Livonian sartu ziren estatu-basailu gisa.
XI. mendean, ekialdeko ortodoxia Latgaliako lurretatik hedatu zen Polotsk eta Pskovetik. XII. mendean, latgaliar lurraldeek eta haien agintariek Polotskeko dukeei zergak ordaintzen zizkieten.[2] Livoniar Gurutzadan, XIII. mendean, latgaliar agureak ekialdeko ortodoxiatik erromatar katolizismora aldatu ziren eta Livoniar Ordenaren basailu bihurtu ziren.
Gurutzadaren ondorioz, Semigalia eta Kurlandiako eskualde asko jenderik gabe geratu ziren. Horrela, bada, latgaliarren zati bat lurralde horietara joan zen, bai gerra garaian, bai gerra ondoren. Latgaliarren berezko kultura materiala XVI. mendean desagertu egin zen, Letonia modernoko beste biztanleekiko ezberdintasun kulturalak pixkanaka galduz joan eta egungo letoniar etniko bihurtu zirenean.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Humanities and Social Sciences: Latvia. University of Latvia, 24 or..
- ↑ (Ingelesez) Plakans, Andrejs. (2011-02-24). A Concise History of the Baltic States. Cambridge University Press, 32 or. ISBN 9780521833721..
- ↑ (Letonieraz) Vilcāne, Antonija. latgaļi. in: Nacionālā enciklopēdija..
Kanpo estekak
| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









