Lauroba
| Lauroba | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Donostia (Gipuzkoa) |
| Musika mota | power-pop, rock |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2004 - 2018 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | GOR Diskak, Oihuka |
| Taldekideak | |
| Iker Lauroba Haritz Lauroba Iñaki Ortego Ane Bastida Andoni Garcia | |
| Lehengo taldekideak | |
| Iñigo Asensio, Alain Urkola, Borja Fernandez | |
| Informazio gehigarria | |
Lauroba Donostian sortutako power-pop eta rock musika taldea da. Hainbat diska atera dituzte dagoeneko eta bertako abeslaria den Iker Laurobak ere atera ditu beste bi bakarka.
Taldekideak
Oraingo taldekideak (2016):
- Iker Lauroba - ahotsa, gitarra, sitarra, sintetizadoreak, organoa
- Haritz Lauroba - bateria
- Iñaki Ortego - pianoa
- Ane Bastida - baxua, koruak
- Andoni Garcia - gitarra
Ibilbidea
Taldea Iker eta Haritz Lauroba anaiek sortu zuten 2004an, aurretik zebiltzan Utikan eta Hamaika Bide taldeak utzi ondoren[1]. 2005ean eman zuten aurreneko kontzertua Intxaurrondoko Gaztetxean. Bertan emandako zuzenekoa grabatu eta hau izan zen taldearen demoa. 2006an Borja Fernandez eta Alain Urkola batu zitzaien eta Donostiako pop-rock lehiaketa irabazi zuten. Honi esker 2006an lau abestitako maxi diska kaleratu zuten. 2008an grabatu zuten lehenengo diska, Gauari gauarekin[2]. Ondoren diska berriak etorri ziren, ...egunarekin, Bidea eta IV.
Hamalau urteko ibilbidearen ondoren taldeak etenaldi bat hartzea erabaki zuten. 2018ko martxoan 3an eman zuten azken kontzertua Donostiako Doka kafe antzokian[3].
Diskografia
- Lauroba (2005) - maketa
- Lauroba (2007) - maxi diska, 4 kantu.
- Gauari gauarekin (2008, GOR Diskak)
- ...egunarekin (2010, GOR Diskak)
- Iglu bat basamortuan (2012, Oihuka)
- Bidea (2014, Oihuka)
- IV (2016, autoekoizpena)[4]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lauroba» FanMusicFest (kontsulta data: 2017-04-09).
- ↑ lauroba taldearen fitxa eta diskografia. (kontsulta data: 2017-04-09).
- ↑ Laurobaren azken kontzertua. (kontsulta data: 2018-02-15).
- ↑ IV. (kontsulta data: 2017-04-09).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









