Share to:

Lena Liepe

Lena Liepe

Bizitza
JaiotzaLund, 1962 (63/64 urte)
Herrialdea Suedia
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria, zientzialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Linnéuniversitetet
KidetzaNorvegiako Zientzia eta Letren Akademia

Lena Liepe, 1962an jaioa, arte historialari suediarra da[1], eta 2017tik artearen historiako irakaslea da Linnaeus Unibertsitatean[2] (Suedia). Lundeko Unibertsitatean (Suedia), Tromsøko Unibertsitatean[3] (Norvegia) eta Osloko Unibertsitatean [4](Norvegia) lan egin du. Bere ikerketa-arlo nagusiak Erdi Aroko artearen historia, artearen teoria eta metodoa, Erdi Aroko arteari buruzko genero-ikuspegia eta Erdi Aroko eskuizkribu argiztatu islandiarrak dira[5][6]. Bere ikerketan, Suediako museoak XIX. mendeko Erdi Aroko elizako artearen erakusgarriak nola sortu ziren aztertu du[7], eta, erlikiek Erdi Aroko elizako artean izan zuten garrantziari buruzko lan garrantzitsu bat osatu du. Erdi Aroko arteari eta argiztapenei buruzko ikerketei buruz duen ikuspegi zabalak eragin sakona izan du jorratu dituen arlo ezberdinetako ikerketa nordikoan, eta nazioartean ere aintzatetsia izan da.

Hezkuntza

Malmöko Latineskolara joan zen[8]. Lund Unibersitatean ikasi zuen.[9]

Ibilbidea

Lena-ren ikerketa arlo nagusia Erdi Aroko arte nordikoa eta kultura bisuala dira. Erdi Aroko artearen azterketa historikoa gaur egun eremu polifazetikoa da, adierazpen kultural bisual eta material ugari hartzen dituena. Irudi eta objektuen eliz mundu kristauak funtsezko zeregina du, baina ikusizko kultura sekularra ere garrantzitsua da.

Herrialde nordikoetan Lena-k Erdi Aroko kultura bisuala aztertu du hainbat ikuspegitatik, baina betiere metodoari sakonduz. Bere hainbat argitalpen ariketa metodologiko gisa irakur daitezke, non hautatutako material batean (harrizko elizak, gorputzaren irudia, eskuizkribu argiztatuak) ikuspegi analitikoa probatzen den. Berrikiago, Erdi Aroko artearen historiaren ikerketaren historiografia landu du, bereziki XIX eta XX mendeetatik gaur egun arte Erdi Aroko eliz kultur ondarea jendaurrean erakustea.

Bigarren ikerketa-gai bat Erdi Aroko erlikia sakratuak eta Europako iparraldeko herrialdeetan duten erabilera izan da. Azken gai hori "At the End of the World" sei urteko ikerketa programaren barruan egiten ari den ikerketaren parte da. 20232028 [Tradizio biblikoan oso errotuta, munduaren berehalako amaieraren ideia aspalditik da Mendebaldeko historiaren finkapena. Diziplina anitzeko ikerketa-talde bat bilduz, At the End of the World: A Transdisciplina Approach to the Apocalyptic Imaginary in the Past and Present 6 urteko ikerketa-programa bat da, Lundeko Unibertsitatean egoitza duena, eta bertan apokaliptizismoa aztertzen dugu iruditegi gisa: testu, irudi eta sinboloen multzo transhistoriko bat, bere jatorrizko testuinguru teologikotik haratago oihartzuna izaten jarraitzen duena.][10] Iruditegi Apokaliptikoaren Ikuspegi Transdiziplinarra Iraganean eta Orainean (Riksbankens Jubileumsfond-ek finantzatua). Horrekin batera, espazio sakratuaren espazialtasuna arakatzen ari da Lena: fenomenologikoki inspiratutako proiektu interkonfesionala, ikuspegi didaktikoa duena. Horri lotuta, gaur egungo ikerketa-interes bat dago, Mendebaldeko arte zaharragoaren azterketa historiko artistikoa munduko artearen historiaren paradigmaren ikuspegiekin berritzeko aukerei buruzkoa.

Gai hauei buruzko monografiak argitaratu ditu Lenak: Erdi Aroko zurezko eskulturaren ekoizpena eta erosketa Skånen (tesina, 1995); Erdi Aroko harrizko elizak Norvegiako iparraldean (2001); gorputzaren irudikapena Erdi Aroko Iparraldeko elizako artean (2003); argiztapenak XIV mendeko islandiar eskuizkribuetan (2009); elizako artearen erakusketa Suediako museoetan 1847tik 1943ra (2018); erlikiak eta erlikien erabilera Erdi Aroko Eskandinaviako eskualdean (2020).[11]

Sariak

Norvegiako Zientzia eta Letren Akademiako, Erdi Aroko Artearen Nazioarteko Zentroko (ICMA) eta Suediako Arte Kritikarien Elkarteko (AICA) kidea da. Herrialde nordikoetako humanitateen ikerkuntzarako saririk handienetako bi jaso ditu: Jarl Gallén-en 2016ko saria, "Erdi Aroko historialari nordiko ospetsu bati", eta Gad Rausingen 2019ko saria[12], "Erdi Aroko arte nordikoaren azterketa aitzindari eta sakonengatik".

Ikus gainera

Lena Liepe, A Case for the Middle Ages: The Public Display of Medieval Church Art in Sweden, 1847–1943. [Erdiko arorako kasu bat: Suediako Erdi Aroko Elizako Artearen erakusketa publikoa, 1847-1943] (Royal Academy of History and Antiquities Proceedings: Antiquarian Series 55.) Stockholm: Royal Academy of History and Antiquities, 2018. Pp. 258. SEK 230. ISBN: 978-9-1740-2461-6.

"Gustu handiz diseinatutako eta ondo idatzitako liburu honek Suediako Erdi Aroko elizako artearekiko interesaren agerpen goiztiarra eztabaidatzen du." University of Chicago-ko Press Journals-en argitaratutako iritsia.[13]

Lena Liepe: Reliker och relikbruk i det medeltida Norden, Scripta maiora 11 Lena Liepe, Reliker och relikbruk i det medeltida Norden (2020, 178 s.). ISBN 978-91-88568-77-9. 150 SEK. [Erlikiak eta erabilera Erdi Aroko herrialde nordikoetan]

Bibliografia

  • 1995 Den medeltida träskulpturen i Skåne. Produktion och förvärv (Eskaniako Erdi Aroko zurezko eskultura. Ekoizpena eta eskuratzea). Skånsk senmedeltid och renässans 14, Lund: Lund University Press (Ph.D.-tesia).
  • 1995 Den medeltida träskulpturen i Skåne. En bilddokumentation (Eskaniako Erdi Aroko Zurezko Eskultura. Dokumentazio bat Iruditan). Skånsk senmedeltid och renässans 15, Lund: Lund University Press (Ph.D.-tesirako argazkien bolumena).
  • 2001 Norvegiako Iparraldeko Erdi Aroko Harrizko Elizak. Arkitekturaren interpretazioa prozesu historiko gisa, Tromsø: Ravnetrykk 25.
  • 2003 Den medeltida kroppen. Kroppens och könets ikonografi nordisk medeltid (Erdi Aroko Gorputza. Gorputzaren eta Generoaren Ikonografia Erdi Aro Nordikoan), Lund : Nordic Academic Press.
  • 2003 Tegn, symbol og tolkning: Om forståelse og fortolkning af middelalderens bilder (Zeinua, sinboloa eta interpretazioa. Erdi Aroko argazkien ulermenari eta interpretazioari buruz), Köpenhamn: Museum Tusculanum.
  • 2007 Konst och visuell kultur i Sverige. Före 1809 (Artea eta Ikusizko Kultura Suedian. 1809 baino lehen), Stockholm: Atlantis.
  • 2009 Islandiako XIV mendeko liburu pinturan ikasketak, Reykholt: Snorrastofa, rit. vol. VI.
  • 2018 Un caso para la Edad Media. Erdi Aroko Eliza Artearen Erakusketa Publikoa Suedian 1847–1943, Stockholm: Suediako Letren, Historiaren eta Antzinatasunen Errege Akademia.

Erreferentziak

  1. (Suedieraz) «Rausings pris 2025» www.vitterhetsakademien.se (kontsulta data: 2025-04-12).
  2. (Ingelesez) Linnaeus University. 2025-04-02 (kontsulta data: 2025-04-12).
  3. (Ingelesez) The Arctic University of Norway. 2025-04-01 (kontsulta data: 2025-04-12).
  4. (Ingelesez) University of Oslo. 2025-03-30 (kontsulta data: 2025-04-12).
  5. (Ingelesez) Arnórsdóttir, Agnes S.. (2003-12-01). «Den medeltida kroppen. Kroppens och könets ikonografi i nordisk medeltid» Kvinder, Køn & Forskning (4)  doi:10.7146/kkf.v0i4.28266. ISSN 2245-6937. (kontsulta data: 2025-04-12).
  6. Drechsler, Stefan. (2014-05-01). «Lena Liepe: Studies in Icelandic Fourteenth Century Book Painting (2014, Collegium Medievale 27, 203-206)» Collegium Medievale (Novus Forlag) (kontsulta data: 2025-04-12).
  7. (Ingelesez) Stang, Margrethe C.. (2019). Lena Liepe: A Case for the Middle Ages. The Public Display of Medieval Church Art in Sweden 1847–1943. Suedia: Research Gate, 95-98 or. ISSN issn.1504-2944-2019-01-07..
  8. (Suedieraz) Malmö latinskola. 2024-12-17 (kontsulta data: 2025-04-12).
  9. (Ingelesez) Lund University. 2025-04-04 (kontsulta data: 2025-04-12).
  10. (Ingelesez) «At the End of the World» www.endoftheworld.lu.se (kontsulta data: 2025-04-12).
  11. (Ingelesez) «Lena Liepe» Lnu.se 2023-07-05 (kontsulta data: 2025-04-12).
  12. (Suedieraz) «Rausings pris 2025» www.vitterhetsakademien.se (kontsulta data: 2025-04-12).
  13. Kroesen, Justin. (2020-07). «Lena Liepe, A Case for the Middle Ages: The Public Display of Medieval Church Art in Sweden, 1847–1943» Speculum 95 (3): 858–860.  doi:10.1086/709384. ISSN 0038-7134. (kontsulta data: 2025-04-12).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya