Share to:

Leticia Landa

Leticia Landa
Bizitza
JaiotzaAustin, 1984 (41/42 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
txinera
frantsesa
Jarduerak
Jardueraksukaldaria, antropologoa eta filantropoa

Leticia Landa Patron (Austin, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1984) antropologoa, sukaldaria eta filantropoa da.[1][2][3]

AEBko La Cocina proiektuaren bultzatzailea da, gizarte bazterkeria pairatzen duten emakume immigranteei euren proiektu eta negozio gastronomikoak aurrera ateratzen laguntzen dien erakundea.

Basque Culinary World Prize saria jaso zuen 2025ean.[4]

Bizitza

Mexikora joan zen euskal arbaso baten ondorengoa da Leticia. Aitonetako bat Yucatangoa zen, eta beste familia guztia Mexiko Hirikoa da. Antropologia ikasi zuen unibertsitatean, baina sukaldaritza klaseak jaso zituen hara joan aurretik. Antropologiak bidaiatzeko aukera eman zion, baita beste hizkuntza batzuk ikasteko aukera ere. Gaztelera eta ingelesa bazekizkien, eta frantsesa eta txinera ere ikasi zituen herrialde horietan.[1]

Lan ibilbidea

2008an, irabazi-asmorik gabeko elikagai-enpresen inkubagailu bat sortzeko ideia gauzatu zuen eta “La Cocina” izena eman zion. Proiektu hori San Frantziskon sortu zen eta bazterketa egoeran zeuden pertsonei laguntzeko asmoa zuen, batez ere emakumeei, ekintzaile bihurtzeko.

Zuzendari exekutibo gisa, Leticiak La Cocina funtsezko erakunde bihurtu du San Frantziskoko badiaren eremuan, eta eragin handiko erakundea da gaur egun. 2025ean 26 laguneko taldea zuen eta 130 enpresa baino gehiagotan parte hartzen zuten. Une horretan 40 negozio zeuden zabalik San Frantziskon: saltokiak, kafetegiak eta jatetxeak. Enpresa txiki horien %70ak 10 urte baino gehiago zeramatzan zabalik.[4]

Etorkin mexikarren alaba izanik, Leticiak ondo baino hobeto daki zein konplikatua den Ameriketako Estatu Batuetan bizitza bat hastea. Horregatik, bere misioa beti izan da besteen bizitza eraldatzea.[5] Beti izan du interes handia justizia sozialarekiko

Hautu politiko bat da, eta egunero egin dezakegu: geure balioekin bat datorrena, jatea.[1]

2025eko Basque Culinary World Prize saria

2025ean Basque Culinary World Prize saria jaso zuen bere ingurua gastronomiaren bidez eraldatzeagatik. 10.000 euroko saria sukaldeetan erabiltzeko asmoa azaldu zuen.[4]

Itzal handiko sukaldariek osatutako epaimahai batek erabaki zuen aintzatespena, 1250 hautagairen artean: Joan Roca gironarra presidente lanetan, Michel Bras (Maison Bras) frantziarra, Yoshihiro Narisawa (Narisawa) japoniarra, Gastón Acurio (Astrid eta Gastón) eta Pía León (Kjolle) perutarrak, Mauro Colagreco (Mirazur) eta Narda Narpes (Narpes) argentinarrak, Manu Buffara (Manu) brasildarra, Elena Reygadas (Rosetta) mexikarra, Trine Hahnemann danimarkarra, Thitid 'Ton' Tassanakajohn thailandiarra (Le Du eta Nusara) eta Josh Niland australiarra (Saint Peter). 2025ean, Donostiako bilerara —astelehenean GOe (Gastronomy Open Ecosystem) inauguratu zenean— gehitu ziren Elena Arzak, Diego Guerrero eta Aitor Arregi, BCCko Patronatuko kideak.[5][4]

Presidente lanetan jardun zuen Joan Roca sukaldari katalanak hauxe esan zuen:

"Leticia Landak erakusten du sukaldaritza tresna indartsua izan daitekeela inklusiorako, independentzia ekonomikorako eta duintasunerako".[4]

Erreferentziak

  1. a b c Sarriegi, Enekoitz Telleria. (2025-11-20). ««Hautu politiko bat da, eta egunero egin dezakegu: geure balioekin bat datorrena jatea»» Berria (kontsulta data: 2025-11-20).
  2. EITB. «Leticia Landa estatubatuarrak irabazi du Basque Culinary World Prize 2025 saria» orain.eus (kontsulta data: 2026-06-14).
  3. «LETICIA LANDA, 2025EKO BASQUE CULINARY WORLD PRIZE-REN IRABAZLEA - Basque Culinary Center» www.bculinary.com (kontsulta data: 2026-06-14).
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) Sebastián, MARTA FERNÁNDEZ GUADAÑO San. (2025-10-22). «Una emprendedora social de origen mexicano gana el 'Nobel de la gastronomía'» EXPANSION (kontsulta data: 2025-11-21).
  5. a b (Gaztelaniaz) Rangel, Francisco. (2025-10-24). «Leticia Landa, la mexicana que estudió en Harvard y ganó el “Nobel de Gastronomía”» Animal Gourmet (kontsulta data: 2025-11-21).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya