Lisa Randall
Lisa Joy Randall (New York, AEB, 1962ko ekainaren 18a) estatubatuar fisikari teorikoa da, partikulen fisikan eta kosmologian espezializatua. Unibertsoaren barne-funtzionamendua azaltzen saiatzen diren harien teoriaren zenbait eredutan lan egin du. Randall-Sundrum-en eredua edo 1999an Raman Sundrumekin batera argitaratutako RS eredua da eremu honrretan egin duen ekarpen ezagunena.[1] Princetongo Unibertsitateko fisika-sailean postu bat betetzen zuen lehen emakumea izan zen, eta MITeko eta Harvardeko Unibertsitateko lehen emakume fisikari teorikoa.[2][3][4]
Biografia
Hezkuntza
New Yorkeko Queens auzoan jaio zen, eta 18 urte zituela, lehen saria lortu zuen 1980ko Westinghouse talentu zientifikoen lehiaketan. 1983an Harvardeko lizentziaduna (BA) eta 1987an partikula-fisikako doktoregoa osatu zuen, Howard Georgiren zuzendaritzapean. 2004an sartu zen Arte eta Zientzien Akademia Amerikarrean. Newsweek aldizkariak 2006ko urtarrileko "Who's next" zenbakian izendatu zuen "bere belaunaldiko etorkizuneko fisiko teoriko handienetako bat".
Dana Randall ingeniari, informatikaria eta zientzia konputazional teorikoko irakaslea du ahizpa.
Lana
2010ean, Lisa Randall partikulen fisikari eta kosmologiari buruz ikertzen hasi zen Harvard Unibertsitatean. Fisika teorikoko irakaslea zen unibertsitatean. Haren ikerketa oinarrizko partikuletan eta oinarrizko indarretan oinarritu zen, eta hainbat dimentsio gehigarriko espazioak sortzen zituzten eredu ugari bildu zituen; Randall-Sundrum eredua da ezagunena. Supersimetria, eredu estandarra, inflazio kosmikoa edo erlatibitate orokorra ere landu zituen. New York Timesek 2005. urteko 100 liburu aipagarrienen zerrendan sartu zuen bere "Warped Passages" izenburudun liburua, "Unibertsoaren dimentsio ezkutuen misterioak argitzen" azpititulua duena.
Harvard-en doktoretza lortu ondoren, MITen eta Princetongo Unibertsitatean irakasle aritu zen 2001ean Harvardera itzuli aurretik.
American Physical Society eta Acadèmia Americana de les Arts i les Ciències kidea da.
Sariak eta aintzatespenak
- 1992an Presidential Young Investigator saria
- 2003an, Erromako Unibertsitateko Caterina Tomassoni eta Felice Pietro Chiesesi saria jaso zuen.
- 2004an, aurreko bost urteetako fisikari teoriko aipatuena izan zen.
- 2006an Amerikako Fisika Irakasleen Elkartearen (AAPT) Klopsted saria jaso zuen.
- 2007an Lilienfeld saria
- 2007an, Time aldizkariak "Zientzialariak eta pentsalariak" atalean eragin handiena zuten 100 pertsonetako bat izendatu zuen.[5]
- 2010ean Erna Hamburger saria
- 2012an Andrew Gemant saria
- 2015ean Julius Wess saria
- 2018an Guggenheim Beka
- 2019ko martxoaren 25ean honoris causa doktore izendatu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak.
- 2019an Sakurai saria
Erreferentziak
- ↑ Randall, Lisa; Sundrum, Raman. (1999). «Large Mass Hierarchy from a Small Extra Dimension» Physical Review Letters 83 (17): 3370–3373. doi:..
- ↑ (Ingelesez) «Lisa Randall» www.physics.harvard.edu (kontsulta data: 2024-05-22).
- ↑ (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; Rosenbaum, Ron. «Lisa Randall’s Guide to the Galaxy» Smithsonian Magazine (kontsulta data: 2024-05-22).
- ↑ www.aps.org (kontsulta data: 2024-05-22).
- ↑ Rawe, Julie. "Time 100." Time Magazine May 14, 2007: 108.
Bibliografia
- Warped Passages: Unraveling the Universe's Hidden Dimensions. Ecco. 2005. ISBN 0-06-053108-8. Carroll, Sean. (2005). «Dimensions Demystified» American Scientist 93 (6): 550–552..
- Universos ocultos: Un viaje a las dimensiones extras del cosmos. Editorial Acantilado, 2011. ISBN 978-84-15277-38-5
- El descubrimiento del Higgs. Editorial Acantilado, 2012. ISBN 978-84-15689-16-4
- Llamando a las puertas del cielo. Editorial Acantilado, 2013. ISBN 978-84-15689-91-1
- La materia oscura y los dinosaurios: La sorprendente interconectividad del universo. Editorial Acantilado, 2016. ISBN 978-84-16748-11-2 La materia oscura y los dinosaurios - ACANTILADO. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune pertsonala Harvard Unibertsitatean
- Elkarrizketa Muy Interesante aldizkarian[Betiko hautsitako esteka]
- Elkarrizketa Expansión aldizkarian Benjamín G. Rosado, 2017
- (Ingelesez) Elkarrizketa. Charlie Rose - Lisa Randall / Edward O. Wilsonglés
- (Gaztelaniaz) "La física Lisa Randall es investida doctora ‘honoris causa’ de la UABInbestidurako ospakizuna
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









