Litologia
Litologia arroka unitate baten deskribapena eta azterketa da, horren ezaugarri fisikoei, osaerari, testura eta egiturari buruz. Deskribapena eskuzko lagin batekin egin daiteke, edo ateratako barne-lagin batetik, ikusmen soilaz, lupaz edo mikroskopioz. Deskribapen oso detailatua izan daiteke, edo arroka baten ezaugarri fisiko orokorren laburpen bat. Litologiaren deskribapena unitate litoestratigrafikoak zehazteko erabiltzen da, eta hau garrantzitsua da kartografia geologikoa egiteko zein eskualde ezberdinen arteko korrelazioak zehazteko.
Petrologiatik ezberdintzen da litologiaren helburua unitate litoestratigrafikoak zehaztea delako, eta petrologiarena, aldiz, arrokaren beraren ezaugarri fisikoak zehaztea. Hala ere bi kontzeptuak elkarren artean nahastuta agertzen dira maiz.
Litologian honakoak aztertzen dira:
- Arroka mota: arroka sedimentario, arroka metamorfiko edo arroka igneoa den.
- Garauen edo klastoen tamaina.
- Mineralogia.
- Kolorea.
- Fabrika.
- Sedimentologiak aztertzen dituen egitura txikiak.
- Kontsolidatu gabeko gainazaleko litologiak.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









