Share to:

 

Lizarrako merindadea

Lizarrako merindadea
 Espainia
Administrazioa
Izen ofizialaLizarrako merindadea
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
HiriburuaLizarra
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak42°40′00″N 2°01′00″W / 42.6667°N 2.0167°W / 42.6667; -2.0167
Azalera2.068,6 km²
Demografia
Dentsitatea28,84 bizt/km²

Lizarrako merindadea Nafarroa Garaiko mendebaldeko eskualdea da. Batzuetan, edo Estelleria erabiltzen da Merindade honi buruz hitz egiteko, baina termino hau ez da guztiz zuzena. Izan ere, Lizarrako merindadeak, Lizarraldeak eta Estellerriko Erribera eskualdeak osatzen dute.[1]

Merindadeko herriburua Lizarra da, baita udalerririk populatuena ere. Biztanleen kopuruari dagokionez, hauek dira hurrengo handienak orden honetan: San Adrián, Viana, Azagra, Mendabia, Lodosa, Andosilla, Aiegi eta Lerin.

Lizarrarko Merindadeak guztira 2068,6 km2 ditu, 72 udalerri eta 39 partzuergo (horien artean handienak Urbasa, Andimendi eta Lokiz mendiguneak daude). Lizarrako Merindadea biztanleak 60.926 ziren 2010ean.

Honako haran edo ibarretan daude banatuta 72 udalerriak: Deierri, Goñibar eta Gesalatz, Mañeruibar, Iguzkitza ibarra, Ega ibarra, Lanaibar, Allin, Berrotza ibarra eta Ameskoa.

Geografia fisikoa

Egoera

Lizarrako merindadea Nafarroako Foru Erkidegoaren mendebaldean kokatzen da, Nafarroa Erdiaren iparraldeko eta Nafarroako Erriberaren hegoaldeko eskualde geografikoen zati bat hartuz. Iparraldean Iruñeko merindadearekin egiten du muga, ekialdean Iruñeko eta Erriberako merindadeekin, hegoaldean Errioxarekin eta mendebaldean Arabako Mendialdearekin.[2]

Hidrologia

Lizarrako Merindadeko Hidrologia

Merindadea Urbasa eta Andia mendilerroetatik Ebroko eta Ega beheko ibaiertzetaraino hedatzen da, Lizarratik bertatik igaroz. Ega ibaiak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du Lizarraraino, eta handik San Adrianen hegoaldean dagoen Ebroraino. San Adrian ibaiak eta haren ibaiadarrek drainatzen dute lurraldearen zatirik handiena. Garrantzi txikiagoko beste ibai batzuk Ebrora doaz zuzenean, eta ipar-ekialdea bakarrik da Argaren arro hidrografikoa.

Esan beharra dago, Ega ibaiak hainbat ibaiadar dituela: Izki, Istora, Galbarra, Ubaria, Sardegi, Zelaieta, Urederra eta Irantzu.[3] Ibaiadar horietatik Urederra, Irantzu eta Galbarra soilik topatzen dira lizarrako merindadean.

Urederra oso garrantzitsua da Lizarrako merindadean, ikaragarrizko turismoa ekartzen baitu bertara, zehazki 88.399 bisitari ditu urtero.

Erliebea eta geologia

Lizarrako merindadeko mahastiak

Merindadeak bi unitate geomorfologiko handi ditu: Kantabriako mendilerroak eta haranak, iparraldean eta ipar-mendebaldean, eta Ebroko sakonunea, hegoaldean. Lehenengoak mendebaldetik ekialdera daude, eta hauek dira: Urbasa eta Andia mendilerroak, bertan baitago garaiera-kota handiena (San Donato edo Beriain, 1493 m-rekin). Zati hau faila meridianoez eta tolesduraz osatutako sinklinal perfektu batek osatzen du: Ameskoabarrena korridorearen bidez Urbasatik bereizten den Lokiz antiklinal erdiestaliak (1256 m)  eta Kodes (1414 m), Lapoblación (1243 m) eta Kantabria (1255 m) mendilerroen hegoaldean dagoen faila tolesdurak.

Guztietan ugari dira kareharri kretazikoak edo eozenikoak, eta horregatik, modelatze karstiko garrantzitsua eskaintzen dute. Ebroko sakonune Oligozenokoa eta Miozenokoa sedimentu lakar eta kontinentalek osatzen dute, detritikoek (konglomeratuak, hareharriak eta buztin gorri-ozpinduak edo horixkak) eta beste ebaporitikoek (gatzak eta igeltsuak). Material horiek higadurak tolestu eta modelatu zituzten aldapa, muino, sinklinal zintzilikatu eta haran antiklinaletan, Nafarroa Erdikoak eta Erriberako iparraldekoak, eta horren ondorioz, mendilerro txikiez (Aguilar harana, La Berrueza, Valdega, Val de Mañeru, Montejurrako mendi hegoaldea, Viana-Los Arcos mendilerro txikia) eta lautada labarrez inguratutako sakonuneak sortu ziren. Garrantzi morfologikoa duten beste elementu batzuk Lizarra, Alloz eta Jaitz hodi barneko kubetak sortzen dituzten diapiroak eta Egaren ertzak eta Ebroren ezkerraldea zedarritzen dituzten alubioi-mendiak dira.

Klima

Merindadearen iparraldean klima ozeanikoa dago, eta hegoaldean klima mediterraneo-kontinentala. Prezipitazioek 400-1.800 mm ur uzten dute urtean batez beste, eta 6-14 °C-koa da batez besteko tenperatura. Iparraldean hosto txikiko hariztiak eta pagadiak dira zuhaizti hedatuenak, eta hegoaldean arteak eta abaritzak.

Flora eta fauna

Merindadeko flora zonaren arabera aldatzen da. Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko mendilerroetan eta Atlantikoko probintzietako mendi-loteetan pagoak, hosto txikiko haritzak eta erkametzak topatzen dira. Gainontzekoan karraskalak, artadiak eta uztondoak topatzen dira.[4]

Kodes mendilerroan dagoen Ioar mendia

Mendiak

Urbasa mendilerroa

Lizarrako merindadeko mendilerro adierazgarrienak Kodeseko mendilerroa, Urbasako mendilerroa, Andimendi eta Lokizeko mendilerroak dira. Urbasa eta Andimendi merindadeko iparraldean kokatzen dira eta beraien inguruan 20.000 hektareako parke naturala dago. Kodesko mendilerroan Joar (1421m) izena duen mendi bat kokatzen da. Lokizeko mendilerroa mendebaldetik ekialdera joaten den 22km-ko mendilerroa da. Mendilerro horretan trufa beltz basatiak aurki daitezke.

Mendilerro horietaz gain, Montejurra (1.046 m) mendia kokatzen da Lizarrako merindadean. Mendiaren tontorretik merindade osoa eta Urbasa, Lokiz eta Andiamendi ikus daitezke. Montejurran bertan Karlistadetako borroka ugari izan ziren.

Herriak eta udalerriak

Lizarrako merindadeak dituen 142 herriak eta 72 udalerriak hauek dira, alfabetikoki ordenatuta eta 2014ko biztanleen kopurua agertzen delarik:

Eskualdeko udalerriak motaren arabera.
Udalerriak eta udalerri bakoitzean dauden herriak (izen ofizialak) Biztanleria (2014)
Abaigar 98
Abartzuza (Abarzuza, Anderaz, Irantzu) 556
Aberin (Aberin, Muniain) 382
Aguilar Kodes 94
Allin (Amillao, Aramendía, Arbeiza, Artabia, Echabarri, Eulz, Galdeano, Larrion, Muneta, Zubielki) 840
Allo 1019
Ameskoabarrena (Artaza, Bakedo, Barindano, Ekala, Gollano, San Martin (Ameskoa) , Urra, Zudaire 764
Antzin (Antzin, Mendilibarri) 385
Andosilla 2779
Aranaratxe 77
Aras 184
Arellano 184
Armañantzas 61
Arroitz 1078
Artazu 118
Aiegi 1737
Azagra 3801
Azuelo 37
Barbarin 63
Bargota 295
Kabredo 102
Karkar 1081
Zirauki 491
Desoio 83
Deigaztelu 639
El Busto 70
Esprontzeda 119
Estella-Lizarra 13 695
Etaiu 73
Leartza 6
Eulate 315
Genevilla 73
Goñerri (Aizpun (ibarburua), Amunarritz, Azantza, Goñi

eta Urdotz

170
Gesalatz (Argiñano, Arzotz, Bidaurre, Biguria, Estenotz, Garisoain, Genbe, Iruxo, Irurre, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain) 542
Girgillao (Etxarren, Girgillao. Arguiñano) 86
Iguzkitza ( Azketa, Iguzkitza, Urbiola) 286
Lana ( Biloria, Galbarra (herriburua), Gastiain, Narkue eta Ulibarri) 182
Lapoblacion (Lapoblacion eta Meano) 141
Larragoa 116
Lazagurria 204
Legaria 106
Lerin 1706
Lezaun 263
Lodosa 4760
Los Arcos 1167
Lukin 138
Mañeru 436
Marañon 51
Mendabia 3616
Mendaza (Asarta, Acedo, Mendaza ) eta Ubago) 318
Metauten (Arteaga, Gauza, Metauten , Ollobarren, Ollogoien eta Zufia) 286
Mirafuentes 54
Morentin 135
Mues 75
Murieta 346
Nazar 45
Oko 66
Olexoa 52
Oteiza 944
Piedramillera 43
Jaitz 118
San Adrian 6216
Santsol 104
Sartaguda 1317
Sesma 1201
Sorlada 71
Otiñano 21
Torralba del Río 99
Torres del Río 135
Deierri ( Aizkoa, Allotz, Arandigoien, Aritzala (herriburua), Aritzaleta, Bearin, Eraul, Errezu, Gorozin, Hiriberri, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu, Murugarren, Ugar, Zabal, Ziritza eta Zurukuain) 1517
Viana 4084
Villamayor de Monjardín 130
Legardeta 3
Villatuerta 1125
Zuñiga 104

Historia

Historiaurrea

Lehen gizakiaren aztarnategiak aurkitu dira Lizarrako merindadean hainbat kokalekutan. Eremu horietako ekonomiak, hasieran, ehizan eta bilketan oinarritu ziren, eta, pixkanaka, ekoizpen-jardueretarantz jo zuten. Neolitoak eta Brontze Aroak aurrera egin ahala, silex-tailerrak eta hiri berriak ezartzen hasi ziren, arkitektura aztarna eta zeramika arrastoak utzi zituztenak. Gero, Burdin Aroan, zenbait aztarnategik, garaian zeukaten bizimodu sedentarioago eta defentsiboago baten aztarnak erakusten dituzte.[5]

Arkeologiari dagokionez, 50 gune baino gehiago aurkitu dituzte, harrizko tresnen, zeramika zatien eta hileta hondakinen artean. Azkenik, aipatu behar da inguru horretan ez dagoela trikuharririk, eta hori ez da ohikoa garai horretarako. [5]

Antzinaroa

Antzinaroan, Lizarrako Merindadea hainbat kulturaren egoitza izan zen, besteak beste, erromatarrarena. Horiek aztarnak utzi zituzten inguruko arkitekturan eta azpiegituretan. Erromatar Inperioa erori ondoren, eskualdeak germaniar inbasioak jasan zituen, eta horrek indarkeria eta ezegonkortasun aldi bat eragin zuen. Burdin Aroan eta Goi Erdi Aroan, euskaldunek inbasio bisigodoei egin zieten aurre, euren nortasun propioa garatu zuten eta Nafarroako Erresumaren historia goiztiarrean paper garrantzitsua jokatu zuten.[6]

Erdi Aroa

Merindadearen sorrera

XV. mendeko Nafarroaren merindadeak

Merindadeen sorrera XIII. mendean izan zen Teobaldo II.aren erregealdian (1253-1270), Nafarroako Erresumaren lurraldea Merindadeko lau eskualdeetan banatu zen: Mendialdea edo Iruñea, Zangoza, Lizarra eta Erribera edo Tutera. 1407an, Nafarroako Karlos III.aren erregealdian, Erriberriko merindadea sortu zen. Merindade bakoitza Merino batek gobernatzen zuen. Merinoak bere eremuko gatazkak konpontzeaz eta gaur egun epaile bati dagozkion funtzioak betetzeaz arduratzen zen. Benetako jabetzak ere administratzen zituen, eta lan militar batzuk ere egin zituen. [7]

Bestelako historia

Erdi Aroan, Lizarra Nafarroako Erresumaren parte zen eta nafar errege-erreginen eragin handia izan zuen. Aldi horretan, eskualdeak gatazka militarrak ikusi zituen, hala nola musulmanen aurkako borrokak eta feudalismoaren sendotzea. Lizarra merkataritza eta administrazio gune garrantzitsu bihurtu zen, eta haren garrantziaren lekuko dira elizak, monasterioak eta gazteluak. Gainera, erresuma kristauen eta musulmanen arteko tentsio gune izan zen eskualdea, eta horrek eskualdeko Erdi Aroko historia markatu zuen.[6]

Deioko Gaztelua

VIII. mendearen lehen erdian, musulmanek bisigodoak ordezkatu zituzten Iruñeko administrazioan, nahiz eta Nafarroako zenbait gune independente mantendu. Alfontso III.aren kroniken arabera, Arabako, Bizkaiko, Deioko eta Belusako lurraldeek lehengo biztanleek gobernatzen jarraitu zuten. Lurralde hauek "teofrontera" edo erresuma kristaua eta musulmana banatzen zituzten eta Kodes, Montejura eta Monjardin mendilerroekin muga egiten zuen muga erlijiosoa osatzen zuten.[6]

859an, Deioko lurrak Banukasi familiaren kontrolpean geratu ziren. Hala ere, 909. urtean, Antso Gartzes I.ak Monhardineko gotorleku musulmana konkistatu eta Nafarroako monarkia sendotu zuen. Gotorleku estrategiko bihurtu zen Deio, Marañonen, Punicastron eta Di Castillon defentsarako gazteluak zituen, eta handik antolatzen zituzten Errioxako musulmanen aurkako erasoak.[6]

XI. mendean, Lizarra merindadeari izena ematen dion hirigunea sortu zuten, Nafarroako Erresumak Gaztela eta Aragoiren aurrean zuen posizioa indartzeko. Bere foruak merkataritza eta komunitate ezberdinen arteko elkarbizitza sustatu zituen.[6]

Aro Modernoa

Garai honetan, aldaketa politiko handiak izan zituen eskualdeak. Lizarrako merindadea osatzen zuen lurralde handiaren lehen urritzea Karlos III.ak Erriberriko merindadea sortu zuenean gertatu zen (1407), eta haren mende geratu ziren Argaren erriberan dauden gure merindadeko herriak (Andion, Larraga, Berbinzana, Miranda Arga, Faltzes, Funes, Milagro eta Artaxoa). Bigarren murrizketa handia Gaztelak (1461) Kantabria eta Ebro mendilerroaren arteko lurraldea hartu zuenean gertatu zen, Arabari (Arabako Errioxa) eta Errioxari (San Vicente de la Sonsierra) esleituz.[6]

Aro Garaikidea

Lizarrako merindadeak gerra karlistetan paper handia izan zuen. Lizarrak garrantzi estrategiko eta sinbolikoa izan zuen karlistentzat. Karlos VII.ak, Lizarra hiria karlisten hiriburutzat hartu zuen, foru-erakundeekin eta administrazio moderno baten hastapenarekin.[8]

Lakarreko Batailoa

1873an karlisten armada eta administrazioa Lizarran sendotu ziren, eta tokiko ekonomia, hezkuntza eta industria sustatzeko egitasmoak garatu zituzten. Prentsa karlistaren egoitzetako bat ere Lizarran kokatu zen. n hainbat guda egon ziren: Abartzutza edo Montemuroko batailoa, Montejurrako batailoa, Mañeruko batailoa, Lakarreko batailoa eta Lizarrako azken defentsa. Gerraren amaiera gertu zela, Lizarrak azken erresistentzia guneetako bat izaten jarraitu zuen. Otsailaren 19an, Lizarran karlisten azken erresistentziak porrot egin zuen, eta liberalek hiria hartu zuten. Hori gerraren amaieraren seinale argia izan zen. Ondorioz, Karlos VII.ak, Frantziara egin zuen ihes.[8]

1936ko uztaileko altxamendua lehertu zenean, Lizarra bando nazionalaren menpe egon zen hasieratik. Berehala, Arapiles Mendi Batailoiko hiru konpainiek eta borondatezko indarrek osatutako zutabe bat osatu zen, Cayuela teniente koronelaren aginduetara Gipuzkoa Altsasutik okupatzera abiatu zena. Fortunato Aguirre alkate abertzalea, altxamenduaren lehen egunetik kartzelan zegoena, irailaren 29an hil zuten, eta artzain batek aurkitu zuen hilerriko hormaren oinean, garondoan bi tiro zituelarik. Agirrek behin eta berriz salatu zuen Iratxeko monasterioko hormen atzean prestatzen ari ziren errepublikarren aurkako konplota.[9]

Demografia [10]

Lizarrako merindadeak 59.651 biztanle zituen 2022an. 2003tik (58.272 biztanle) aurrera merindadeko biztanleriak gorakada izan zuen 2011 urtera arte. 2011tik aurrera, krisiaren ondorioz, biztanleriak beherakada bat izan zuen, baina 2019tik aurrera biztanleria goraka joaten joera hartu zuen berriz. 2022an biztanleria dentsitatea 36koa zen.

Biztanleriaren %62,6a 15-64 urte bitarteko pertsonek osatzen dute, %13,5a 15 urtetik beheragokoek eta %23,9a 64 urtetik goragokoek. Horrez gain, 2022an biztanleriaren bataz besteko adina 46 urtekoa zen. Biztanleriaren bataz besteko adina handituz joan da urteen poderioz, 2003an 44,1 urtekoa baitzen. Maskulinitate indizea aztertuz gero ikus daiteke 2022an 102,9koa zela.

2021ean jaiotze-tasa 7,8koa zen, heriotza-tasa 11,7koa eta ezkontza-tasa 2,9koa.

Ekonomia[11]

Lizarraldeko merindadearen ekonomia hurrengo sektoreetan antolatzen da: lehenik, %46,9a zerbitzuetan oinarritzen da; bigarrenik, %26,2 zerbitzuetan; hirugarrenik, 13,70 industria eta energian eta azkenik, %13,2 eraikuntzan.

Enpresei dagokionez, 3434 enpresa daude osotara Lizarrako merindadean eta enpresen %58 autonomoak dira. Bestetik, 2014tik %4 handitu da enpresen kopurua. Enpresak sektoreen arabera multzokatzean, argi ikusten da zerbitzuen sektorea dela nagusi, eta merkataritza nabarmentzen da besteen gainetik.[11]

Lehenengo sektorea

Lehenengo sektoreari dagokionez, nekazaritzako azalera honela banatzen da ehunekotan:% 49 baso-lurra,% 39 laborantzarako lurrak,% 6 belardiak eta larreak eta% 6 beste azalera batzuk. Zereala da nekazaritzaren oinarria, zehazki zerealak ereindako lurraren barrutiaren %72 hartzen du. Bestalde, 2014tik 2020ra bitartean, olibadiak nabarmen egin du gora, mahastiak gutxitu egin dira eta fruta-arbolen azalera pixka bat handitu egin da. Abeltzaintzaren ekoizpenari dagokionez, behera egin du nabarmen 2000. urtetik 2020. urtera.[11]

Bigarren sektorea

Bigarren sektoreari dagokionez, 470 enpresa industrial daude, gehiengoa eraikuntzan aritzen diren enpresak dira, zehazki 453 dira eta zonaldeko produktu ekonomiko osoaren %13,2. Hala ere, 2014tik 2020ra, industria sektoreak %10eko murrizketa izan zuen bere enpresetan, eta eraikuntzak are jaitsiera nabarmenagoa izan zuen %17ko jaitsierarekin. Lizarrako Merindadeko industria nagusiak hurrengoak dira: nekazaritzako elikagaien, papergintzaren eta kartoiaren, metalurgiaren, enbalajearen eta plastikoaren industriak.[11]

Hirugarren sektorea

Hirugarren sektoreari dagokionez, 2014tik 2020ra etengabe hazteko joera erakutsi du zerbitzuen industriako enpresen kopuruak. Hala ere, negozio bolumena izugarri jaitsi da, eta enpresek %4 galdu zuten 2014 eta 2020 urteen artean.

Eremuko 1.000 biztanleko merkataritza-enpresen batez besteko dentsitatea % 8,22 da, baina kopuru hori aldatu egiten da zonaldearen arabera. Esate baterako, Lizarran % 13,87ko dentsitatea du, eta Deierriko haranean, berriz, % 1,28koa. 2022an eskualdeko 68 herrietatik 28k ez dute inolako merkataritzarik . Fenomeno horrek lotura estua du biztanleriaren zahartzearekin eta belaunaldien arteko berritze ezarekin; faktore horiek mugatzen dute landa eremuen bizitasun ekonomikoa. Gainera, denda handien lehiakortasunak eta kontsumitzaileen ohituren aldaketek erronka gehigarriak sortzen dizkiote tokiko merkataritzari.[11]

Bestalde, turismoaren industriak bizitasun esanguratsua erakutsi du azken urteetan. 2013tik 2019ra, ostatu turistikorako gaitasuna %50 handitu zen, eta eskuragarri zeuden plazak %30 handitu ziren. Hazkunde horrek Nafarroako turismo sektoreko eragile garrantzitsu bihurtu du eremua: erkidego osoko hotelen %19 eta plazen %38 hartzen ditu.[11]

Lan merkatua

2024an, Lizarrako merindadeko jarduera-tasa % 12,97ra iritsi zen lehen hiruhilekoan, eta igoera nabarmena izan zuen 2020ko aldi berarekin alderatuta, orduan % 7,82an baitzegoen. Langabeziari dagokionez, 2020an tasa %8,4koa zen, 2014an baino %22 gutxiago, orduan %10,8 baitzegoen.[12]

Politika:

  • Banaketa administratiboa:

Eskualdeko udalerri gehienak Montejurrako Mankomunitatean biltzen dira. Udalaz gaindiko erakundea da, eta honako zerbitzu hauek kudeatzen ditu: hiri-hondakin solidoen bilketa eta tratamendua, uraren kudeaketa eta tratamendua, garapen ekonomikoa sustatzea, garapen turistikoa sustatzea, eta etxebizitzak birgaitzeko bulegoa.

Lizarrako Barruti Judiziala Nafarroako jurisdikzio-dibisioetako bat da, eta eremu horretako udalerriak biltzen ditu.

Herri hauek dira horren barruan sartzen direnak:

Lizarra, Allo, Armañantzak, Azuelo, Barindanoa, Beire, Berbintzana,Deikaztelu, Larraga, Lezagurria, Lohia, Los Arcos, Mañeru, Murieta, Erriberri, Oteiza, Peralta, Viana, Villasana.

Banaketa horrek funtzio judizialak eta administratiboak ditu, eta funtsezkoa da inguru horretako justiziaren funtzionamendurako.

Hauteskunde autonomikoetan Nafarroako beste merindade batzuetan bezala Lizarrako merindadean ere 2023ko hauteskundeetan UPN partidu politikoa gailendu zen 10.318 botorekin. Horren jarraian, PSOE geratu zen %25,05ko portzentai batekin. Hori ez ezik, EH bilduk %13,07ko portzentai batean geratu zen.  

  • 2023ko udal hauteskundeak:

Maiatzaren 28ko Lizarraldeko udal hauteskundeetan, alderdi independenteen hautagaitzak izan ziren nagusi, eta alderdi politiko batzuk udalerri handienei begira zuden. Lizarran, Merindadeko buruan, zazpi zerrenda aurkeztu ziren, horien artean Carlos Jimenez hautagai duen Alderdi Popularra, UPNko figura historikoetan sartu zena, Begoña Ganuza alkate ohia kasu. Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNtik kanporatuak buru zituen Lizarrako zerrenda berria ere nabarmendu behar da.

PSNk Fran Moleon jarri zen buru, eta zentsura-mozioaren ondoren geratu zen taldeak jarraitu zuen. Zurekin Lizarra, Podemos, Ezkerra Batua eta Batzarre biltzen zituena, indartuta zegoen. EH Bilduk, Mikel Kolomorekin, Koldo Leozek lortutako emaitza onak gainditu nahi izan zituen, eta Geroa Bai-k Blanca Regulez izan zuen hautagai. Lizarra Zaharreko UPNk Marta Ruiz de Aldarekin jarraitu zuen, baina zaila izan zen azken hauteskundeetako arrakasta errepikatzea.

Merindadeko gainerako herrietan, alderdi handiek hautagaitzak aurkeztu zituzten herri txiki eta ertainetan, eta horietako asko elkarte independente gisa aurkezten ziren, botoa polarizatzea saihesteko. Merindadeko 29 udalerritan zerrenda bakarra aurkeztu zen, eta horrek bermatu zuen alkatetza hautagaitza bakarrarentzat izango zela. Udalerri horien artean daude, besteak beste, Abaigar, Abartzuza, Zirauki, Eulate, Goñi, Mañeru, Mendaza, Murieta eta Urrezko Gatzaga.

Bi hautagai izan zituzten herriak:

Lizarraldeko udal hauteskundeen testuinguruan, egoera berezia aurkeztu zen 16 herritan, hurrengo alkatea aukeratzerako momentuan kargua betetzeko 2 zerrenda soilik aurkeztu baitziren. Fenomeno hori gertatu zen hauteskunde-lehia bi aukera politikoren arteko liskar zuzen batera mugatu zenean, eta horrek esan nahi du ez zirela bi hautagaitza baino gehiago egon.

Lizarraldeko herri horietan, hautesleek bi proposamenen artean aukeratu behar izan zuten, eta horrek hainbat ondorio izan zituen:

Lehia orekatuagoa: Bi aukera baino ez zeudenez, boto emaileak erabaki egoera argiago batean aurkitu ziren, zerrenda gehiago dituzten udalerrietan gertatzen den hautagai zerrenden sakabanaketarik gabe. Horrek hauteskunde kanpaina bat sortu zuen, bi aukeren arteko zuzeneko konfrontazioan oinarritua.

Polarizazio posiblea: Herri txikietan, non komunitateak estuagoak diren eta pertsonek elkar ondo ezagutzen duten, kanpainak pertsonalagoak bihurtu ziren, eta horrek hautagaien arteko polarizazio handiagoa ekarri zuen. Hautesleek zerrenda bakoitzak bere udalerrirako zituen proiektu edo ikuspegien artean erabaki behar zuten.

Gobernagarritasunean duen eragina: Bi zerrenda bakarrik egoteak erraztu egin zuen gehiengo bat osatzea, aukera irabazle argi batera mugatu baitzen hautaketa. Hala ere, botoen aldea oso estua izan bazen, tokiko gobernagarritasunean tentsioak edo zailtasunak sortu ziren.

Parte-hartzearen garrantzia: Bi aukera bakarrik aurkeztu zirenez, boto bakoitza erabakigarriagoa izan zen, eta, ondorioz, hauteskundeetako parte-hartzea erabakigarria izan zen. Parte-hartzeak gora egiteak hautagai bati edo besteari mesede egin ziezaiokeen, eta parte hartze txikiak, berriz, hautesleen desinteresa edo desengainua eragin zuen eskura zeuden aukerekin.

Aipatutako herri espezifikoei dagokienez (Allín, Ancín, Los Arcos, Cabredo, Desojo, Espronceda, Genevilla, Igúzquiza, Lazagurría, Luquin, Morentin, Nazar, Oteiza, Piedramillera, Torralba del Río, Torres del Río, Villatuerta eta Yerri), hauteskunde dinamika honetan parte hartu zuten guztiek, bi zerrendekin. Hauteskundeen emaitza tokiko faktoreen araberakoa izan zen, hala nola historia politikoa, hautagaien arteko harremana, zerrenda bakoitzaren proposamenak eta hautesleen mobilizazioa.

Fenomeno hori ez zen Lizarrako merindadean bakarrik gertatu, baina landa-eremu batzuetan joera bat islatu zuen, eta, batzuetan, biztanle kopuru mugatuak eta proposamen politiko gehiagoren faltak aukeratzeko aukerak murriztu zituzten.

3 eta 4 zerrendatarako hautestontziak:

Lizarraldeko zortzi udalerrik hiru hautagaitzen artean aukeratu zuten: Aguilar de Codes, Ayegui, Guesálaz, Guirguillano, Lana, Lapoblación, Mues eta Mendavia. Mendabian, M.ª Jose Verano (PSN), alkate beteranoenetako bat, Jesus Miguel Sainzekin (UPN) eta Javier Martinezekin (Mendavia Decide) lehiatu zen. Vianan, Cambiemos Viana ez zen aurkeztu, Yolanda González (PSN), Irantzu Antoñana (EH Bildu), Aitana Duque (Geroa Bai) eta Sara Ojangurenen (UPN) arteko lehia utzita. Lerinen, lau zerrenda aurkeztu ziren: Consuelo Ochoa (PSN), Eugenia Mangado (EH Bildu), Mª Esmeralda Maso (UPN) eta Marcelino Azcoiti (Alternativa Lerin), azken hori UPNko alkate ohia.

Generoari dagokionez hautagaietan:

Lizarra Lurraldeko udal hauteskundeetan generoaren araberako ordezkaritzari dagokionez, gizonen eta emakumeen arteko txandakatze nahiko orekatua ikusi zen hautagaitzetan, nahiz eta salbuespen nabarmen batzuk egon ziren. Oro har, gizonen eta emakumeen parte-hartzea homogeneoa izan zen, baina udalerri batzuetan ezohiko egoerak gertatu ziren. Adibidez, Murietan, aurkeztutako zerrenda bakarreko 8 hautagaiak gizonezkoak izan ziren, eta horrek argi eta garbi erakutsi zuen ez zegoela emakumeen ordezkaritzarik herri horretan. Era berean, Eulateko hauteskunde-elkartean, hautagaietako zazpi gizonezkoak izan ziren, eta emakume batek bakarrik bete zuen ordezko postua. Bestalde, Sansolen egoera guztiz desberdina izan zen: Melgar 4 hautagaitza emakumeek bakarrik osatu zuten, eta lau parte-hartzaileak emakumezkoak izan ziren. Kontraste horrek Lizarraldeko hauteskunde-zerrenden barruan genero-banaketan zeuden aldeak nabarmendu zituen, eta oreka orokorra eta desberdintasun-kasu nabarmenak erakutsi zituen udalerri batzuetan.

Sei udalerri alkatetzarik gabe:

Bestalde, Lizarraldeko zenbait herritan ez zen hauteskunde zerrendarik aurkeztu, eta, ondorioz, hauteskunde legeak ezartzen zituen datetara arte itxaron behar izan zen udal-kudeaketaren ardura bere gain hartuko zuen kudeaketa batzorde bat izendatzeko, hauteskundeak berriro deitu arte. Egoera hori Aranaratxee, Bargota, Deikaztelu, Legaria, Etayo eta Lezaun udalerrietan gertatu zen, non ez zen hautagairik egon maiatzaren 28an egindako hauteskundeetarako. Herri horietan zerrendarik ez egoteak erronka posibleak islatu zituen tokiko politikan, hala nola interes falta, hauteskunde prozesuekiko mesfidantza edo erantzukizun publikoak hartzeko prest dauden pertsonak aurkitzeko zailtasunak. Bien bitartean, kudeaketa batzordea, oro har Nafarroako Gobernuak edo alderdien arteko akordio bidez izendatutako pertsonek osatua, udal gaiak behin-behinean administratzeaz arduratu zen, behin betiko konponbide bat eman zen arte. [1]

Azpiegiturak

Garraioa

  • Errepideak: honako hauek dira Lizarrako merindadeko errepide nagusiak:  NA-120   NA-132   NA-132-A   NA-132-B   NA-1110   NA-7400   NA-7402   NA-7453  eta  NA-8403 . [13]
  • Autobusak: Lizarrako merindadean zehar Lizarreria Bus (Tierra Estella Bus) autobusa aritzen da. Autobusa zuri-gorria da eta 50.000 pertsonei ematen die zerbitzua gutxi gorabehera. Autobus zerbitzua bi lineatan banatzen da, nahiz eta biak Lizarratik igaro: batetik, hego-ekialdeko herrietara joaten dena, eta bestea hego-mendebaldeko eta iparraldeko herrietara joaten dena.[14]
1 Linea Oteiza Merced Rocamador Fray Diego Udaletxea Inmaculada Recoletas Ospitala
2 Linea Arroniz Villamayor Iratxe Rocamador Fray Diego Udaletxea Inmaculada Recoletas Ospitala

Osasuna [15]

Nafarroa Garaian, osasun sistema Nafarroako Gobernuaren menpe dago, zehazki Osasun Departamentuaren menpe. Lizarrako merindadean zortzi osasun-zentro topatzen dira. Guztiek 24 orduko larrialdi zerbitzua dute, eta Lizarrako zentroak izan ezik gainontzekoek ordutegi berbera dute: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:20ra. Lizarrako zentroak 8:00etatik 20:00etarako ordutegia dauka astelehenetik ostiralera. Osasun-zentroez gain udalerri bakoitzak kontsultategi propioa dauka.

Alloko osasun-zentroaren barne diren udalerriak
Allo Arellano Arroitz Barbarin Deikaztelu Lerin Lukin
Antzinko osasun-zentroaren barne diren udalerriak
Antzin Arbeitza Amillao Acedo

(Mendaza)

Sorlada Zuñiga Eulate Larragoa Ameskoabarrena Zudairi Etaiu Lana Metauten Murieta
Lizarrako osasun-zentroaren barne diren udalerriak
Lizarra Aiegi Iguzkitza Gesalatz Villamayor de Monjardín
Lodosako osasun-zentroaren barne diren udalerriak
Lodosa Mendabia Sartaguda Elizagorria
Los Arcos-eko osasun-zentroaren barne diren udalerriak
Los Arcos Aguilas Kodes Armañantzas Azuelo Bargota Desoio El Busto Esprontzeda Mues Santsol Torralba Dorreaga
Lizarrako Merindadeko Osasun Zerbitzuak. Udalerri bakoitzaren osasun barrutia eta Lizarrako merindadean dauden osasun etxe eta kontsulta guztiak
San Adrianeko osasun-zentroaren barne diren udalerriak
San Adrian Andosilla Azagra Cárcar
Vianako osasun-zentroaren barne diren udalerriak
Viana Aras Cabredo Genevilla Lapoblacion Marañón
Villatuertako osasun-zentroaren barne diren udalerriak
Villatuerta Abartzuza Deierri Lezaun Oteitza Jaitz

Merindade osoan García Orgoyen ospitalea soilik topatzen da, eta Lizarran kokatzen da.

Hezkuntza

Lizarrako Merindadean dauden Hezkuntza Zentroak

Eskualdeko hezkuntza Nafarroako Gobernuaren menpe dago. Nafarroa Garaiko gainerako eskualdeetan bezala, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilaritzak 11 departamentutan banatzen du komunitatea, bakoitza institutu bati lotutako barruti batekin edo gehiagorekin. Horietan bigarren hezkuntzako institutuak integratzen dira, eta horiek, aldi berean, beren mendeko lehen hezkuntzako eskola bat edo batzuk dituzte. Horrela, herritar batek sare publikoan ikastea erabakitzen badu, jatorriaren araberako lehen hezkuntzako eskola bat esleitzen zaio (herria, udalerri berak hainbat eskola izan baititzake esleituta), eta, behin lehen hezkuntza amaituta, dagokion bigarren hezkuntzako institutuan sartuko da.[16]

Gaur egun, hainbat hezkuntza-eredu daude herrialdean, familiei aukera ditzaten eskaintzen zaizkienak, lege-esparruaren barruan. Eremu euskalduneko udalerrietan (eskualdeko mendebaldeko ibarrak), Euskararen Foru Legeari jarraiki, derrigorrezkoa da gutxieneko eskolak euskaraz ematea; beraz, A eta D ereduak baino ezin dira eskaini, eta, praktikan, D eredua bakarrik eskaintzen da (erabat euskaraz, gaztelania bakarrik ikasgaiarekin). Hala ere, eremu mistoko udalerrietan (eskualdeko ekialdeko ibarrak) ez da betebehar hori betetzen, baina erraztasunak eman behar zaizkie euskaraz eskolatu nahi dutenei. Hori dela eta, A eta D ereduak (euskararekin) eta G eredua (gaztelaniaz, euskararik gabe) eskaintzen dira.[17]

D EREDUA
BIGARREN HEZKUNTZA LEHENENGO HEZKUNTZA HERRIAK
IES "TIERRA ESTELLA" -  B.H.I. ESTELLA   REMONTIVAL" - H. L. H. I. P. ESTELLA Lizarra, Abaigar, Aberin, Allin, Arellano, Arroniz, Aiegi, Basbarin, DIcastillo, Iguzquiza, Lerin, Luquin, Metatuten, Morentin, Oco, Jaitz, Villamayor de Monjardin, Oteiza, Villatuerta,  Deierriko ( Arandigoien, Bearin, Lorka, Murelu)
CPEIP "ZUMADIA". ABÁRZUZA Gesalatz, Deierriko beste herriak ( Allotz, , Andia,  Aritzala (Capital), Aritzaleta,  Eraul, Gorozin, Ibiriku Deierri, Iruñela, Lakar Errezu, Ugar, Urbasako Benta,  Hiriberri Deierri, Zabal,  Zurukuain, Muru, Aizkoa, Ziritzako etxeak), Abartzuza, Lezaun
CPEIP "LA CRUZ". ALLO Allo
CPEIP "LAS AMÉSCOAS". ZUDAIRE Behe Ameskoa, Aranaratxe, Eulate, Larraona
CPEIP"SAN FAUSTO" ANCÍN Antzin, Mirafuentes, Murieta, Etayo, Legaria, Olejua, Sorlada
CPEIP "SANTA MARÍA". LOS ARCOS Los arcos, Armañanazas, Azuelo, Desojo, El Busto, Estronceda, Lana, Mendaza, Mues, Nazar, Piedramillera, Sansol, Sorlada, Torrealba del Rio, Torres del Rio, Zuñiga, Viana, Aguilar de Codes, Aras, Bargota, Cabredo, Genevilla, Lapoblaxion, Marañon
CPEIP "ÁNGEL MARTÍNEZ BAIGORRI". LODOSA Lodosa, Sartaguda, Mendabia, Lazagurria, Azagra, Andosilla, Carcar, San Adrian
CPEIP "VIRGEN DE NIEVAS". SESMA Sesma
A/G EREDUA
BIGARRARREN HEZKUNTZA LEHENENGO HEZKUNTZA HERRIAK
IES "TIERRA ESTELLA" -  B.H.I. ESTELLA CPEIP "REMONTIVAL" - H. L. H. I. P. ESTELLA Lizarra, Abaigar, Aberin, Allin, Arellano, Aiegi, Barbarin, Etayo, Iguzquiza, Legaria, Morentin, Oco, Olejua Jaitz, Villamayor de Monjardin, Deierriko ( Arandigoien, Bearin, Lorka, Murelu)
CPEIP "ZUMADIA". ABÁRZUZA Gesalatz, Deierriko beste herri guztiak, Abarzuza, Lezaun
CPEIP "LA CRUZ". ALLO Allo
CPEIP "LAS AMÉSCOAS". ZUDAIRE Behe Ameskoa, Aranaratxe, Eulate, Larraona
CPEIP "SAN FAUSTO". ANCÍN Antzin, Mirafuentes, Murieta
CPEIP. ARRÓNIZ Arroniz
CPEIP "VIRGEN DE NIEVAS". DICASTILLO Dicastillo
CPEIP "DOÑA BLANCA DE NAVARRA". LERÍN Lerin
CPEIP "SANTA MARÍA". LOS ARCOS Los arcos, Armañanazas, Azuelo, Desojo, El Busto, Estronceda, Lana, Mendaza, Mues, Nazar, Piedramillera, Sansol, Sorlada, Torrealba del Rio, Torres del Rio, Zuñiga
CPEIP "SAN SALVADOR". OTEIZA Oteiza
CPEIP "SAN VEREMUNDO". VILLATUERTA Villatuerta
CPEIP "RICARDO CAMPANO". VIANA Viana, Aguilar de Codes, Aras, Bargota, Cabredo, Genevilla, Lapoblacion, Marañon
IESO. AZAGRA CPEIP "FRANCISCO ARBELOA". AZAGRA Azagra
IES “EGA” SAN ADRIAN CPEIP "VIRGEN DE LA CERCA". ANDOSILLA Andosilla
CPEIP "VIRGEN DE GRACIA". CÁRCAR Caracar
CPEIP "ALFONSO X EL SABIO". SAN ADRIÁN San Adrian
CPEIP "ÁNGEL MARTÍNEZ BAIGORRI". LODOSA Lodosa
IES "PABLO SARASATE". LODOSA CPEIP "NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO". SARTAGUDA Sartaguda
CPEIP "VIRGEN DE NIEVAS". SESMA Sesma
IESO "JOAQUÍN ROMERA".  MENDAVIA CPEP "SAN FRANCISCO JAVIER". MENDAVIA Mendavia eta Lazagurria

[18] [19]

Kultura

Ondarea

Map
Lizarrako Merindadearen ondare kulturalaren mapa interaktiboa

Etxebizitzen nukleoa Donemiliaga mendiaren (Peñaguda) oinean dago, eta Ega ibaiak mugatzen du hegoaldetik eta mendebaldetik. Erdi Aroko populazioaren adibide garbia da, gaur egun arte hiriko alde zaharrean iraun baitu.

Tradizioz, Lizarra 1090. urtean sortu zen, Antso Ramirez erregeak Jakako forua eta dagozkion pribilegioak eman zizkienean Lizarrako hiribilduko birpopulatzaileei. Gaur egun, hiria Nafarroako hirugarren industria-zentroa da, Iruñearen eta Tuteraren ondoren, eta eskualdeko 50.000 biztanle baino gehiagorentzat merkataritza gunea da, 300 establezimendu baino gehiagoko merkataritza zabal eta askotarikoari esker, bai eta osasun, hezkuntza, administrazio eta finantza zerbitzuei eta aisialdi zentroei esker ere, bisitariei eta bertakoei aukera ugari eskaintzen baitizkiete. [20]

Merindadeak kultura ondare aberatsa dauka:

Balbino García de Albizu etnografo eta dibulgatzailea. (Arg: Dani Blanco, Argia,
  • Erlijiosoa:

Lizarrako Merindadeko parrokietako dokumentu funtsak aztertu dira, hemezortzi liburu nagusitan daude oinarrituta, bigarren mailakoak alde batera utzita. Liburu hauek, Pedro Rubio Merinok ezarritako dokumentu tipologiaren arabera sailkatuak daude, sakramentuen aktak jasotzen dituzte (bataioak, ezkontzak, heriotzak, etab.). Erregistroak "quinqué libri" deiturikoekin hasten dira, hainbat sakramentu barne, eta sakramentu bakoitzerako liburu espezializatuetarantz edo beste gai batzuekin konbinatutakoetarantz eboluzionatzen dute.

Sakramentu erregistroen eboluzioa zenbait sakramentutarako liburu komunekin hasi zen eta liburu espezifikoetara pasatuz, parrokia batzuk XVII. mendean eta beste batzuk XX. mendean praktika hau inplementatu zuten. 1912an, bataio liburu berriak sartu ziren. Erregistroak Filipe II.ak Espainian ezarritako Trentoko Kontzilioko xedapenetan oinarritzen dira. Liburu hauek ezinbestekoak dira Aro Modernoko eta XIX. mendeko demografia aztertzeko, batez ere 1871ko Erregistro Zibilaren legearen aurretik.

Erregistroek jarraitutasun kronologikoa dute gaur egunera arte biztanle gehiago dituzten parrokiei atxikiak izan direnak izan ezik, arrazoi nabariengatik, hala nola biztanleriaren murrizketa, edo despopulazioa. Desagertu diren horien dokumentuak, egun beste parrokia handiago batzuetan gorde dituzte.  Adibidez, S. Pedro de Viana, Santa Catalina de Cirauqui, S. Pedro de Lizarra, Hilobi Santua eta Santa Maria Jesus del Castillo Lizarran.

Bolumen gehien hartzen dituzten sakramentuak hau da, data zaharrenak dituztenak  bataioak, ezkontzak eta hildakoak dira.

Horregatik, dokumunetu horien edukia laburbiltzerakoan nahitaezkoa da azpimarratzea parrokia hauetako artxiboen aberastasuna eta Nafarroari buruzko eta, bereziki, Lizarrako merindadeari buruzko azterlan historikoa.

Beste alde batetik, sakramentu liburuei eskainitako arreta ez da lehentasunezkoa izan eta hori begi bistakoa izan da liburu hauek ikusi direnean. Fitxategi horietan ikusten den gabezia nagusia da lokal egokirik ez dagoela, hezetasunaren dokumentazioa, intsektu-izurriteak edo sua ere babesteko. Ondare diren momentutik hauen kontserbazioa bermatu behar da, eta kondizio onak dauden artxibotegi batera eramanez. [2]

Euskara

1986ko Euskararen Foru Legearen arabera, ondoko 4 udalerri hauek eremu mistoan sartu zituzten: Abartzuza, Deierri, Lezaun eta Lizarra herriburua bera. Ondoren, ia 31 urte geroago, 2017ko ekainean beste 12 hauek igaro ziren hizkuntza alde berera: Abaigar, Amezkoabarren, Antzin, Artazu, Bargota, Cabredo, Eulate, Larragoa, Murieta, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga.

Euskarak Lizarrako Merindadean izan duen bilakaerak hainbat faktoreren eragina izan du mendeetan zehar. Erdi Aroan, euskara zen nagusi eskualdearen zati handi batean, Lizarra eta inguruak barne. Hala ere, gaztelaniaren eragina areagotu ahala, batez ere XV. eta XVI. mendeetatik aurrera, euskara amore ematen hasi zen, nahiz eta landa-eremuetan eta komunitate isolatuagoetan iraun.

Lizarrako Merindadean, euskara XIX. mendera arte hitz egin zen, baina gaztelaniaren aurrerapenak, batez ere administrazioan, hezkuntzan eta komunikabideetan, udalerri askotan pixkanaka desagertzen lagundu zuen. XX. mendean zehar, boterearen modernizazio eta zentralizazioarekin, euskara arlo oso zehatzetara mugatzen joan zen.

Gaur egun, euskara berpiztu egin da, batez ere eskualde mailan hizkuntza biziberritzeko ahaleginekin. Lizarrako Merindadeko zenbait lekutan, euskara hiztun nagusien artean gordetzen da, eta, zenbait herritan, eskoletan irakasten da, hizkuntza zaindu eta sustatzeko ahalegin gisa.

Erreferentziak

  1. «Gran Enciclopedia de Navarra | TIERRA ESTELLA» www.enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  2. «Gran Enciclopedia Navarra» enciclopedianavarra.net (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  3. Ega. 2024-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  4. «Ficha climática de la estación - Meteo Navarra» meteo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  5. a b (Gaztelaniaz) Sánchez, David Hernández. (2010-03-01). «Acercamiento a través de un análisis espacial al poblamiento de la Edad del Bronce Final y la Edad del Hierro en el sector sudoccidental de la Submeseta Norte» El Futuro del Pasado 1: 157–172.  doi:10.14201/fdp.24502. ISSN 1989-9289. (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  6. a b c d e f (Ingelesez) «Javier Hermoso de Mendoza - Tierra Estella y Ciudad de Estella, Navarra» www.sasua.net (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  7. (Gaztelaniaz) «Las Merindades» Pueblos, valles y lugares de Navarra 2011-07-19 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  8. a b «Karlismoa eta Karlista Gudak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  9. «Estella - Lizarra - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  10. «Subtema estadísticas - Nastat» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  11. a b c d e f https://www.desarrollotierraestella.com/wp-content/uploads/2023/03/resumen-diagnostico.pdf
  12. https://nastat.navarra.es/es/subtema/-/tag/mercado-laboral
  13. (Gaztelaniaz) Tierra Estella Bus. 2024-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  14. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella - LA ESTELLESA» laestellesa.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  15. (Gaztelaniaz) «Listado de centros» Centros y Servicios de Salud (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
  16. Nafarroa Garaia. 2024-10-11 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  17. Nafarroa Garaia. 2024-10-11 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
  18. https://www.educacion.navarra.es/documents/27590/0/DECRETO+FORAL+80-2019-MAPA+ESCOLAR+MODELO+D.pdf/9f1d415e-2d7e-dd2f-26dd-78534c15bc8e
  19. https://www.educacion.navarra.es/documents/27590/0/DECRETO+FORAL+80-2019-MAPA+ESCOLAR+MODELO+AG.pdf/ebe766c4-ec27-87f7-9c31-3a1176d39272
  20. «Gobierno de Navarra / Nafarroako gobernua -» administracionelectronica.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya