Deierri
Deierri[5] ([dei.eri]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri eta ibarra da, Lizarrerrikoa. Udalerriak 1.566 biztanle ditu. Aritzala da ibarburua, bertan udaletxea dagoelarik. GeografiaMugakideakIparraldean Lezaun, hegoaldean Lizarra eta Villatuerta, ekialdean Gesalatz eta Zirauki eta mendebaldean Abartzuza eta Allin udalerri mugakide ditu. Gaur egungo kontzejuakHonako kontzeju edo batzarrek osaturik dago: Aizkoa, Allotz, Arandigoien, Aritzala (herriburua), Aritzaleta, Bearin, Eraul, Errezu, Gorozin, Hiriberri, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu, Murugarren, Ugar, Zabal, Ziritza eta Zurukuain. 1857ko errolda arte bakoitzak bere udalerria izan zuen, denak homonimoak hauek izan ezik: Allotz Allotz eta Egiarte izenekoaren burua zen (Egiarte herri hustua da egun) eta Lakar Lakar eta Labeaga delakoarena zen; Labeaga, ordea, Iguzkitzara pasarazi zuten. Udalerritik atEskualde natural hau osatzen duten herri guztietatik bik baino ez dute berezko udalerria. 1857ko fusio handian parte hartu bazuen ere, 1951n Lezaun Deierritik atera eta bere udalerria osatu egin zuen. Abartzuzak gauza bera egina zuen lehenago, XIX. mendean. Ingurune naturalaIparraldean Urbasa eta mendebaldean Lokiz mendilerroak ditu kokatuta. Ekialdean, bestela, Allozko urtegia dago. KlimaHiriberrin, itsas mailatik 498 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[6] Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko. Ikusi edo aldatu datu gordinak.
EtimologiaDeierri izena "Deio" eta "herri" hitzen batura da, Deio Villamayor de Monjardín hiriaren izen zaharra izanik. Deierri izena erdi aroan gaur egungo Lizarraldea eskualdea izendatzeko erabiltzen zen, Lizarrako hiria sortu baino lehen eskualde honetako hiri nagusia Villamayor de Monjardín baitzen. XI. mendetik aitzinera Lizarrak garrantzia eta botere gehiago hartu zuen eta Deierri terminoa eskualdeko ipar-ekialdeko zonaldea izendatzeko erabiltzen hasi zen, gaur egungo Goñerri, Gesalatz eta Deierri hain zuzen ere, gerora Goñerri eta beranduago Gesalatz bananduz. Gaztelerazko izena Valle de Yerri da. Hau euskaratik gaztelerarako gaizki egindako itzulpen baten ondorio izan zen, eskribau anonimo batek Deierri edo Deyerri-ren hasierako "De-" preposiziotzat hartu eta hitza bitan banatu baitzuen. DemografiaXX. mendearen lehen erdialdean populazio nahiko egonkorra mantendu ondoren, 1950eko hamarkadatik aurrera despopulazio larria jasan zuen Deierrik, XXI. mendearen lehen hamarkadan jarraitu zuenak. Gaur egun 1.500 biztanle inguruan egonkortu da populazioa (1900. urtean 4.000 inguru ziren udalerrian bizi zirenak).
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 77 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,94 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
PolitikaUdal hauteskundeak2007an Deierriko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Carlos Remírez de Ganuza Ros aukeratu zuten. Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen, eta gehiengo absolutoa lortu ez arren PSNren botoen laguntza izan zuen. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien %1,57) eta boto zuriak hamazazpi (botoen %1,80). Abstentzioa %29,94koa izan zen.
2011ko udal hauteskundeetan ere bozkatuena UPN izan zen baina Iranzuk (izen osoa: Candidatura Popular Iranzu Herri kandidatura, CPIHK) bi botora geratu zen. Hala ere, UPN eta PSNren arteko akordioa itxi egin zen eta alkatetza bien artean (PSN lehen urtean, UPN beste hiruretan) banatzea erabaki zuten; 2011n PSNko Francisco Javier Carmona Ollo hasi zen alkate eta espero da 2012an UPNko Luis Albenizek hartzea[7].
UdalaDeierriko idazkaria Goñerri, Abartzuza eta Jaizko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta zortzi zinegotzi dauzka.
Alkateen zerrenda
Azpiegitura eta garraioakTierra Estella BusLizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Bearinen:
La EstellesaLa Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka kontzejuan. Lineak honako ibilbidea egiten du: Konpainia berdinaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak ere (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
KulturaEuskaraNafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Deierri eremu mixtoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 9,49k zekien euskaraz. 2009ko urtarriletik Lizarraldeko udalerri honen izen ofiziala Valle de Yerri <> Deierri da.[8] BestakHerri bakoitzak bere bestak ospatzen ditu:
Ondasun nabarmenak
Bibliografia
Deierriar ospetsuak
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak
|