Share to:

Lucille Bogan

Lucille Bogan
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucille Anderson
JaiotzaAmory1897ko apirilaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1948ko abuztuaren 10a (51 urte)
Hobiratze lekuaLincoln Memorial Park
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, musikaria eta jazz abeslaria
Genero artistikoaDelta bluesa
emakume blues klasikoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaParamount

IMDB: nm1458024 Musicbrainz: 3ae93ceb-6bc7-4321-98da-2f9257ccb4b4 Discogs: 521048 Allmusic: mn0000836144 Find a Grave: 7636926 Edit the value on Wikidata

Lucille Bogan (jaiotzez Anderson; 1897ko apirilaren 1a - Los Angeles, 1948ko abuztuaren 10a)[1] estatubatuar emakumezko blues abeslari eta konpositore klasikoa izan zen, eta grabatua izan zen lehenengoen artean dago. Bessie Jackson ezizenarekin ere grabatu zuen. Ernest Borneman musika kritikariak adierazi zuen bluesaren hiru handietako bat zela Lucille Bogan, Ma Rainey eta Bessie Smithekin batera.[2] Lucille Boganen kantu asko geroko blues eta jazz musikari ugarik berriro grabatu izan dituzte.[3]

Bere abesti asko sexualki esplizituak ziren, eta orokorrean "dirty blues" ('blues zikina') deituriko estiloko musikaria izan zela esaten da.[2]

2022an, Bluesaren Famaren saloian sartua izan zen.[4]

Bizitza

Lucile Anderson 1897ko apirilaren 1ean jaio zen eta bere gurasoak Gussie eta Wylie Anderson zituen.[5] Zenbait iturriren arabera, Amoryn jaio zen, Mississippin,[6] baina 1900eko erroldaren arabera bere jaioterria Birmingham zen, Alabaman.[2] [5]

1914an, Nazareth Lee Bogan trenetako langilearekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen, Nazareth Lee Bogan Jr. (1915ean edo 1916an). Geroago Bogan dibortziatu eta James Spencerrekin ezkondu zen.

Lana

Hasieran, vaudeville abestiak grabatu zituen New Yorkeko Okeh Records diskoetxearentzat, 1923an, Henry Callens piano-jotzailearekin batera.[6] Urte horretan bertan aurrerago "Pawn Shop Blues" grabatu zuen Atlantan, Georgian; hau izan zen blues beltzeko abeslari bat New York edo Chicagotik kanpo grabatu zen lehen aldia.[7]

1927an Paramount Records diskoetxearentzat grabatzen hasi zen Graftonen (Wisconsin), eta bertan grabatu zuen bere lehen arrakasta handia, "Sweet Petunia", Blind Blakek bertsioa egin zuena. Brunswick Records-ekin ere grabatu zuen, Tampa Red musikariaren laguntzarekin.

1930erako, bere abestiek edanaz eta sexuaz aritzen ziren, hala nola "Sloppy Drunk Blues" (Boganek idatzia eta lehen aldiz grabatua, baina Leroy Carrek 1930ean lehenik argitaratua, nahiz gero Boganek argitaratu hurrengo urtean, eta geroago beste musikari batzuek grabatu) eta "Tricks Ain't Walkin' No More" (geroago Memphis Minniek grabatua).

"Black Angel Blues" abestiaren jatorrizko bertsioa ere grabatu zuen, gero "Sweet Little Angel" izenarekin B.B. King-ek bertsionatu zuena.

1920ko hamarkadako musika leku batzuetan izandako esperientzien ondorioz, Lucille Boganen abesti askok, berak idatzitako gehienek, umorezko erreferentzia sexual finak dituzte. Prostituzioaren gaia, bereziki, nabarmen agertu zen bere hainbat grabaziotan. Horietako bat "Groceries on the Shelf (Piggly Wiggly)" abestia izan zen, jatorriz Charlie "Specks" McFaddenek idatzi eta grabatu zuena.[8][9] Estatu Batuetako Hegoaldean eta Mendebalde Ertainean jarduten zuen supermerkatu-kate baten izena da Piggly Wiggly, autozerbitzuko janari-salmentan aitzindaria izan zena.[10] Boganek autozerbitzuaren ideia hori erabili zuen abestiaren letra aldatuan, sexu harremanetarako eskaintza azaltzeko.[11]

1933an, New Yorkera itzuli zen eta, antza, bere nortasuna ezkutatzeko, Bessie Jackson gisa grabatzen hasi zen ARC-ren Banner zigilurako. Gehienetan, Walter Roland izan zuen lagun pianoan, zeinekin 100 abesti baino gehiago grabatu zituen 1933 eta 1935 artean, bere arrakasta komertzial handienetako batzuk barne: "Seaboard Blues", "Troubled Mind", eta "Superstitious Blues", esate baterako.[2] Bere beste abesti batzuk: "Stew Meat Blues", "Coffee Grindin' Blues", "My Georgia Grind" (pianoan Charles Averyk lagunduta), "Honeycomb Man", "Mr. Screw Worm in Trouble", eta "Bo Hog Blues" dira.

Roland eta Josh Whiterekin egin zituen azken grabazioen artean "Shave 'Em Dry" kantuaren bi bertsio, New Yorken 1935eko martxoaren 5ean grabatuak. Bertsio alternatiboan, nabarmenak dira moztu gabeko erreferentzia sexual esplizituak, helduen klubetan ordu txikitan abestu ohi ziren abestien eredu.[7] Keith Briggs-en arabera, bertsio horiek, grabazioa egiten zutenen dibertsiorako edo banaketa klandestinorako grabatu ohi ziren. Briggsek adierazi duenez, badirudi Boganek ez zituela letrak ezagutzen eta harrituta abesten zituela irakurtzen zituen bitartean.[12] Bere beste abesti batean, "B.D. Woman's Blues", lesbianaren ikuspuntutik kantatzen du 'emakumeek ez dute gizonik behar izango' bezalako esaldiekin.[6]

Dirudienez, 1935etik aurrera ez zuen grabatu. Bere semearen Bogan's Birmingham Busters jazz taldearen managerra izan zen denbora batez, Los Angelesera bizitzera joan aurretik. 1948an esklerosi koronario baten ondorioz hil zen. Lincoln Memorial Park hilerrian lurperatuta dago, Carsonen, Kalifornian.[1]

Diskografia

Singelak

Lucille Bogan bezala

A aldea eta B aldea duten singleen zerrenda, urtea eta diskoetxe argitaratzailearekin
A aldea B aldea Urtea Diskoetxea
"Chirpin' the Blues" "Triflin' Blues (Daddy Don't You Trifle on Me)" 1923 Okeh
"Lonesome Daddy Blues" "Don't Mean You No Good Blues"
"The Pawn Shop Blues" "Grievious Blues" ((by Fannie Goosby))



"Levee Blues" "Sweet Patunia" 1927 Paramount
"Jim Tampa Blues" "Kind Stella Blues"
"Doggone Wicked Blues" "Oklahoma Man Blues"
"Women Won't Need No Men" "War Time Man Blues"
"Craving Whiskey Blues" "Nice and Kind Blues"
"Pay Roll Blues" "New Way Blues" 1929 Brunswick
"Coffee Grindin' Blues" "Pot Hound Blues"
"My Georgia Grind" "Whiskey Selling Woman" 1930
"They Ain't Walking No More" "Dirty Tratin' Blues"
"Black Angel Blues" "Tricks Ain't Walking No More" 1931
"Crawlin' Lizard Blues" "Struttin' My Stuff"
"Sloppy Drunk Blues" "Alley Boogie"

Bessie Jackson bezala

A aldea eta B aldea duten singleen zerrenda, urtea eta diskoetxe argitaratzailearekin
A aldea B aldea Urtea Diskoetxea
«Seaboard Blues» "Troubled Mind" 1933 Banner, Conqueror, Melotone, Oriole, Perfect, Romeo
"House Top Blues" "T N & O Blues"
"Roll and Rattler" "Groceries on the Shelf"
"Superstitious Blues" "My Baby Come Back"
"Mean Twister"

(with Walter Scott)

"Baking Powder Blues"

(with Walter Scott)

"New Muscle Shoals Blues" "Red Cross Man"
"Sweet Man, Sweet Man" "Down in Boogie Alley" 1934
"Drinking Blues" "Boogan Ways Blues"
"Reckless Woman" "Tired as I Can Be"
"Pig Iron Sally" "My Man Is Boogan Me"
"Changed Ways Blues" "I Hate That Train Called the M and O"
"Walkin' Blues" "Forty-Two Hundred Blues"
"Stew Meat Blues" "Skin Game Blues" 1935
"Barbecue Bess" "Shave 'Em Dry"
"That's What My Baby Likes" "Man Stealer Blues"
"Jump Steady Daddy" "B.D. Woman's Blues"
"You Got to Die Some Day" "Lonesome Midnight Blues" 1936

Bilduma albumak

Izenburua Xehetasunak
Alabama Blues (1930–1935)

(with Walter Roland)

  • Kaleratua: 1968
  • Diskoetxea: Roots
(1927–1935)

(with Walter Roland)

  • Kaleratua: 1969
  • Diskoetxea: Yazoo
(1923–1935)
  • Kaleratua: 1989
  • Diskoetxea: RST
Complete Recorded Works in Chronological Order, Volume 1
  • Argitalpena: 1993ko ekainaren 2a
  • Diskoetxea: Document
Complete Recorded Works in Chronological Order, Volume 2
  • Argitalpena: 1993ko ekainaren 2a
  • Diskoetxea: Document
Complete Recorded Works in Chronological Order, Volume 3
  • Argitalpena: 1993ko ekainaren 2a
  • Diskoetxea: Document
Reckless Woman, 1927–1935
  • Kaleratua: 2000
  • Diskoetxea: EPM Musique
The Essential

(with Walter Roland)

  • Kaleratua: 2002
  • Diskoetxea: Classic Blues
Shave 'Em Dry: The Best of Lucille Bogan
  • Argitalpena: 2004ko maiatzaren 4a
  • Diskoetxea: Columbia

Omenaldiak

2016an Killer Blues Projectek Lucille Boganentzat hilarria jarri zuen.[13]

2022an, Bluesaren Famaren Saloian sartu zuten.[4] Horrela azaldu zuten: '[Lucille] Boganek Bigarren Mundu Gerraren aurreko garaiko blues abesti gogoangarrienetako batzuk grabatu zituen, bluesean mugarri izan zirenak eta hil eta hamarkada batzuetara bere ospea mantentzen dutenak'.[4]

Erreferentziak

  1. a b Larkin, Colin, ed. (1995). The Guinness Who's Who of Blues. 2. argitalpena. Guinness Publishing. 44. or. ISBN 0-85112-673-1.
  2. a b c d Russell, Tony (1997). The Blues: From Robert Johnson to Robert Cray. Dubai: Carlton Books. 94.
  3. Wheeler, Lorna (2004). "Shave 'Em Dry: Lucille Bogan's Queer Blues". Transgression and Taboo: Critical Essays. Messier eta Batra, ed. CCA-CPP. 161. or. ISBN 0-9729471-2-4.
  4. a b c «BLUES HALL OF FAME - About/Inductions» Blues.org.
  5. a b Eagle, Bob; LeBlanc, Eric S. (2013). Blues: A Regional Experience. Santa Barbara, California: Praeger. 43–44. or. ISBN 978-0313344237.
  6. a b c Chadbourne, Eugene. "Lucille Bogan: Biography". AllMusic. Retrieved November 22, 2011.
  7. a b Williamson, Nigel (2007). The Rough Guide to the Blues. Rough Guides. ISBN 978-1-84353-519-5.
  8. Eagle, Bob; LeBlanc, Eric S. (2013). Blues: A Regional Experience. Santa Barbara, California: Praeger. 134. or. ISBN 978-0313344237.
  9. (Ingelesez) Charlie McFadden: Complete Re... Tracks & Reviews | AllMusic. (kontsulta data: 2026-07-04).
  10. Fleischauer, Eric (November 3, 2009). "2 Decatur Piggly Wigglys to Become Food World Stores". Decatur Daily. 2016-10-30an ikusia.
  11. (Ingelesez) The New Encyclopedia of Southern Culture (EasyRead Edition). ReadHowYouWant.com ISBN 978-1-4587-2173-0. (kontsulta data: 2026-07-04).
  12. Liner notes. Lucille Bogan (Bessie Jackson) Complete Recordings, Vol. 3, 1934–1935. Document Records BDCD-6038 (1993)
  13. (Ingelesez) «Headstones Placed» Killerblues.net.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya