Luis de Pablo
| Luis de Pablo | |||
|---|---|---|---|
1989ko otsailaren 6a - 2021eko urriaren 10a ← José Muñoz Molleda - José María Sánchez-Verdú (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Luis de Pablo Costales | ||
| Jaiotza | Bilbo, 1930eko urtarrilaren 28a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Madril, 2021eko urriaren 10a (91 urte) | ||
| Familia | |||
| Ezkontidea(k) | Marta Cárdenas | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea | ||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||
| Ikaslea(k) | ikusi
| ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | konpositorea | ||
| Enplegatzailea(k) | Montrealgo Unibertsitatea | ||
| Jasotako sariak | |||
| Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia | ||
| Genero artistikoa | opera | ||
Luis de Pablo Costales[1] (Bilbo, 1930eko urtarrilaren 28a - Madril, 2021eko urriaren 10a) euskal musikagilea izan zen. Nazioartean, iraskasle famatua izan zen.
Bilbon jaioa bazen ere, Madrilen bizi zen sei urte zituenetik. Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Autodidakta, hamabi urtez hasi zen moldaketak egiten. Hala ere, Maurice Ohana edo Max Deutsch bezalako irakasleak ere eduki zituen. Boulezek eta Madernak bere lanak zuzendu dituzte.
Biografia
Lehen musika ikasketak Hondarribian egin zituen eta ondoren Madrilen ikasi zuen. Bere kasa ikasi bazuen ere, Maurice Ohana, Max Deutsch eta beste musikagile ospetsu batzuen aholkuak jaso zituen. 1957. urtean Grupo Nueva Música taldearen sorreran parte hartu zuen, eta 1958. urtean Tiempo y Música zikloa sortu zuen, musika berria ezagutzera emateko. 1964. urtean Madrilgo Musika Berriaren Bi Urtekoa sortu zuen eta 1965. urtean, Alea, musika berria bultzatzeko kontzertu sorta.
Zenbait urtez Estatu Batuetan eta Kanadan irakaslea izan zen, eta ondoren Madrilgo kontserbatorioan. 1983. urtean Musika Berria Zabaltzeko Zentroko zuzendari izendatu zuten. Lehendabizi serieko musika idatzi zuen, eta geroago moduluka idatzitako konposiziora iritsi zen; jolearen esku gelditzen zen musika lanaren antolaketa. Estilo askotako eta hainbat kulturatan errotutako musika idatzi zuen.
1990. urtean Espainiako musika sari nazionala eman zioten. 1998an Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak honoris causa doktore izendatu zuen, eta 2000. urtean Donostiako Musika Hamabostaldiak, SGAErekin batera, omenaldi handia eskaini zion 70 urte betetzen zituela eta. Urte berean jaso zuen, halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen omenezko Makila.
Diskografia
- Libro de imágenes, Segunda Lectura, Metáforas. Stradivarius
- Senderos del aire and works for flute. Legno
- Dibujos, Fragments from Kiu, Chamber Concerto etc. ADDA
- Tarde de Poetas. Harmonia Mundi
- Piano Trio. Ermitage ERM 413
- Visto de Cerca, para 3 músicos y cinta; Chaman, obra electronica. Hispavox LP (30) 130 202
- Al Son que Tocan, Homenaje a Antonio Machado. RCA LP SRL2-2444
Azken urteotako lanen artean aipagarriak ditu, besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aginduz konposatu zuen Impromptus (EOSek 2000. urtean grabatua) eta 2001. urtean Madrilgo Teatro Realen estreinatu zuen La señorita Cristina opera, Mircea Eliaderen Miss Christina eleberrian oinarritua.
Idazlanak
Zinemarako musika
- Playa insólita (1963) (Javier Agirre)
- Último encuentro (1967) (Antxon Ezeiza)
- Pepermint frappe (1968) (Carlos Saura)
- Goya - Historia de una Soledad (1972) (Nino Quevedo)
- Ana y los Lobos (1973) (Carlos Saura)
- El espíritu de la colmena (1973) (Víctor Erice)
- La Prima Angélica (1974) (Carlos Saura)
- Pascual Duarte (1976) (Ricardo Franco)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- https://web.archive.org/web/20160304135738/http://www.berria.eus/paperekoa/1909/034/001/2015-11-08/elitea_ezinbestekoa_da_baina_iritsi_erraza_izan_behar_du.htm Gorka Erostarbek Berrian egindako elkarrizketa, 2015-11-08.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









