Macellum
Macellum (pluralean macella) Antzinako Erromako azoka estalia zen. Bertan, nagusiki, elikagaiak saltzen ziren (bereziki frutak, barazkiak, haragia eta arraina)[1]. Eraikuntza, normalean, basilikaren eta foroaren ondoan kokatzen zen[2]. Macellum bakoitzak produktu ezberdinak saltzen zituen, tokiko eskuragarritasunaren arabera, baina ez zen arraroa eliikagaiak inportatzea, bereziki Ponpeia bezalako portuetan.
Hiriko bizimoduari mesede egiten zioten, merkataritza antolatuz: macellumetan, askotan, luzerako neurri ereduak aurkitu izan dira harrian grabatuta.
Oinplanta eta antolamendua

Macellum bat, orokorrean, karratua da. Erdiko patioa tabernaez edo dendaz inguratuta dago, denak tamaina berekoak. Handitu ere egin zitezkeen, bigarren solairu bat edo gehiago emanez. Macellumerako sarrera eraikinaren lau aldeetako erdiko ateetatik edo tabernaetatik egiten zen. Dirudienez, harakinentzat gordetako tabernaeak elkarrekin zeuden macellumeko eremu batean, marmolezko gainekin, ustez haragia hotz mantentzeko, eta ura eta odola bezalako hondakin likidoak deuseztatzeko hustubideak.
Macellum batzuen patioen barruan, egitura monopteroa duten tenplete zirkularrak aurki ditzakegu, tholos bezala ezagutzen direnak; honen adibide da jada aipatutako Pozzuoliko macelluma.
Historia
Macelluma erromatar mundu osora hedatu zen K.a. III. mendetik aurrera, edo, nolanahi ere, ez dago Erromatik kanpoko adibiderik data honen aurretik: lehenengo adibidea, hain zuzen ere, mendearen bigarren erdialdean agertzen da hirian, bakarra izan zen K.a. 179. urtera arte, bigarren merkatua sortu zenean hirian Marko Fulvio Nobiliorrek egina.
Momentu honetatik aurrera hasten da eraikinaren hedapena hiri-lurralde hertsitik kanpo. Horrek esan nahi du macellumak, Erromarentzako berritasun bat izanik, denbora jakin bat behar zuela erromatar kulturan eta menperatutako hirietan sartzeko. Aldi berean, erromatarrek Italiako hegoaldean zuten eragina sendotzen ari zen, eta horrekin batera beraien buruaren kontzientzia gero eta handiagoa izan zen. Hori baieztatuko lukete orain arte ezagutzen diren lehen macellak (hau da, Ostia, Ponpeia eta Morgantinakoek) bai ikuspegi kronologikotik (merkatu horiek K.a. II. mendearen bigarren erdialdean eraikiak daude) bai geografikoki hartzen dituzten zentroen banaketa.
Antzinako azoken aztarnen zerrenda
Guztira, Erromatar Inperioan 80 macellum zeuden, besteak beste:
- Erromako Trajanoren merkatuak, multzo nabarmena, hainbat mailatan eraikiak.
- Erroman Augustok eraikitako Liviaren merkatua, Erromako Eskilino muinoan eraikitakoa bere emazte Liviaren izenean.
- Thuburbo Majus, Tunisian.
- Libiako Leptis Magnan, bere azalera osoan gordeta.
- Jordaniako Jerax hirian.
- Cuiculen (Djemila), Aljerian.
- Ponpeiako macelluma
- Puteolesko (Pouzzoli) macellum, "Serapisen tenplua" ezizena duena.
- Efesoko macelluma.
- Ampuriasko macelluma.
- Baelo Claudiako macelluma.
- Lugdunum Convenarumgo macelluma. (gaur Saint-Bertrand-de-Comminges)
- Siriako Palmirako macelluma (2002 eta 2005 artean Palmirako misio frantsesak indusia)
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) Ruyt, Claire de. (1983). Macellum: marché alimentaire des romains. Institut supérieur d'archéologie et d'histoire de l'art, Collège Érasme (kontsulta data: 2021-01-28).
- ↑ Richardson, Lawrence, Jr., 1920-2013.. A new topographical dictionary of ancient Rome. ISBN 0-8018-4300-6. PMC 25009118. (kontsulta data: 2021-01-28).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









