Macky Sall
Macky Sall (Fatick, 1961eko abenduaren 11) senegaldar politikaria da. Senegalgo lehen ministroa izan zen 2004-2007 bitartean, eta errepublikako presidentea 2012tik 2024ra.
Bere jaioterriko alkatea izan zen 2002tik 2008ra eta 2009tik 2012ra. Senegalgo Alderdi Demokratikoko kidea, Abdoulaye Waderen agintaldian lehen ministro (2004-2007) eta Batzarreko presidente (2007-2008) izan zen. Waderekin gatazkan sartu eta Asanbleako presidentziatik kendu ondoren, Errepublikaren Aldeko Aliantza alderdia sortu zuen eta oposizioarekin aliatu zen. 2021ean Ousmane Sonko oposizioko burua espetxeratzea agindu zuen eta 2024ko otsailean hauteskundeen data atzeratu zuen. Kaleetan izandako protestek zuzendu egin behar izan zuten eta martxoko hauteskunde presidentzialetan Bassirou Diomaye Faye oposizioko hautagaiak irabazi zuen.
Bizitza
Faticken jaio zen, 1961eko abenduaren 11n. Geologia ingenieritza ikasi zuen Dakarko Unibertsitatean. Unibertsitate urteetan mugimendu marxista-leninistan ibili zen[1]. 1980ko hamarkadaren amaieran, Abdoulaye Wade presidentearen Senegalgo Alderdi Demokratikoan sartu zen. Waderen babespean egin zuen aurrera politikan, eta 2004tik 2007ra lehen ministro izan zen. Baina presidentearekin hasarretu zen eta alderditik kanporatu zuten; orduan bere Errepublikaren aldeko Aliantza sortu zuen[2]. Geroztik, oposizioan aritu zen lanean Waderen aurka. 2012ko presidentetzarako bozetan nagusitu zen, botoen %65,8 lorturik; Wadek %34,2 besterik ez zuen eskuratu[3]. 2018ko hauteskundeetan hautatu zuten berriro.
Erreferentziak
- ↑ Carayol, Rémi. Sénégal: Macky Sall, monsieur le président?. jeuneafrique.com (kontsulta data: 2016-11-2).
- ↑ Epelde, Elixabet. Oposizioak bat egin du Waderen kontra Senegalgo bozen atarian. berria.eus (kontsulta data: 2016-11-2).
- ↑ Macky Sall nuevo presidente de Senegal. mundonegro.com (kontsulta data: 2016-11-2).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









