Maite Maiora
| Maite Maiora | |
|---|---|
(2019) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mendaro, 1980ko ekainaren 20a (46 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | atleta |
Maite Maiora Elizondo (Mendaro, 1980ko ekainaren 20a) gipuzkoar mendi lasterketaria da.
Euskal Herriko hainbat mendi-lasterketa irabazteaz gain 2016an Munduko Txapelketako SkyMarathon modalitateko txapelduna izan zen.[1] eta 2017an Skyrunner World Series txapelketa irabazi zuen.[2] 2021ean Skyrunning Munduko txapelketa irabazi zuen, Katalunian jokatu zena,[3] bai eta Hiru Haundiak ere, errekorra 40 minututan jaitsiz.[4]
Haren lasterketarik gustukoena Dolomites Skyrace da.
2022ko irailaren 22an Skyrunner Munduko Kopako Pirin Extreme mendi lasterketa izan zen Bulgarian, Bansko herrian. Bertan euskal koloreak nagusitu ziren nesketan, podiumera Euskal Herriko hiru neska igo ziren eta. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak (Merrell taldea) irabazi zuen proba (5.50.29), denboraldi horretan Munduko Kopan irabazi zuen hirugarrena. 38 kilometroko lasterketa izan da, 3.300 metroko desnibel positibokoa, eta korrikalariek hiru mendi igo behar izan zituzten: Kutelo (2.908 m), Vihren (2.914 m) eta Todorka (2.746 m). Millet taldeko Sandra Sevillano korrikalari santurtziarra sailkatu zen bigarren (5.55.21), eta RaidLight taldeko Maite Maiora mendaroarra hirugarren (5.58.07). Mutiletan, Christian Mathys korrikalari suitzarrak irabazi du (4.49.28).[5]
2023ko irailaren 2an Chamonixen bosgarren sailkatu zen emakumezkoen artean, bere kategorian (40-44 urte arteko emakumezkoetan), lehenengoa izan zen. Proban 2.300 korrikalarik hartu zuen parte. 172,2 kilometro eta 9.963 metroko desnibel positibodun ibilbidea egiteko hogeita bost ordu, bi minutu eta 26 segundoko (25:02:26) denbora eman zuen.[6]

Palmaresa
Euskal Herrian
- Zegama-Aizkorri Maratoia (1): 2017
- Zegamako Kilometro Bertikala (1): 2016
- Hiru Haundiak (2): 2018, 2021
- Kilimon Trail (7): 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2017, 2019
- Sorginen lasterketa (2): 2011, 2012
- Aloñako igoera (2): 2013, 2017
- Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa (1): 2014
- Gorbeia Suzien mendi lasterketa (1): 2014
- Tolosako 3 Tontorrak (1): 2018
Mundu mailan
- World Series:
- Guztirakoa (1): 2017
- SkyExtreme (1): 2017
- Munduko Txapelketa:
- SkyMarathon (1): 2016
- Skyrunning (1): 2021
- Kilometro bertikala (0): bigarrena 2016an.
Erreferentziak
- ↑ Berria.eus. «Maite Maiora, munduko txapeldun» Berria (kontsulta data: 2018-01-13).
- ↑ barren.eus. barren.eus - Maite Maiora 2017ko munduko mendi lasterkari osoena. (kontsulta data: 2018-01-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Berria. «Maite Maiora ISF zirkuituko txapeldun» Berria (kontsulta data: 2021-07-11).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-10-09). «Maite Maiora mendi lasterkariak Hiru Haundiak probaren errekorra hautsi du (12:09:39)» naiz: (kontsulta data: 2021-10-10).
- ↑ «Oihana Azkorbebeitia nagusi Munduko Kopako Pirin Extreme lasterketan, Bulgarian - Abadiño» Anboto.org (kontsulta data: 2022-09-25).
- ↑ barren.eus. (2023-09-02). «Maite Maiorak bosgarren egin du Mont Blanceko ultratrailean eta duela bi urteko arantza ke» barren.eus (kontsulta data: 2023-10-04).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Elkarrizketa Berria egunkarian. konfinamendu garaian. 2020.04.02
- 2018ko iraila-urriko AIZU! aldizkariaren protagonista izan zen. http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=1938:diziplina-atletikoena-40-50-kilometrotik-beherakoa-da&catid=26&Itemid=0[Betiko hautsitako esteka]
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









