Manez Etxeto
| Manez Etxeto | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hazparne, 1789ko ekainaren 5a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Hazparne, 1872ko irailaren 25a (83 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria |
| Izengoitia(k) | Katxo |
Manez Etxeto Duhalde[oh 1], ezizenez Katxo (Hazparne, 1789ko ekainaren 5a - Hazparne, 1872ko irailaren 25a), lapurtar bertsolaria izan zen.
Bizitza
Hazparneko Labiri auzoko Jauretxean jaio zen. 1819ko otsailaren 7an Mari Harriet hazpandarrarekin ezkondu zen eta Elizaberri auzoko Ilunberritegira joan ziren bizitzera; etxeari Katxotegia edo Katxoteia izena eman zioten; hortik etorri zitzaion ezizena. Hiru seme-alaba izan zituzten: Mari, Joanes eta Zalbat.
Etxahunen garaikidea, barkoxtarrak bezala bizitza pobre eta erromesa eraman zuen[1].
Lanak
Bat-batean aritu zen baina ez zitzaion ezer bildu. Bertso jarri ezagunak:
- Betiri Sants-i (hau da, goseari).
- Azken judizioa kantua berarena da, batzuek Etxahunena edo Borddelena dela uste badute ere.
- Pulunpa; 1824koa, Baionatik Montevideora zihoan itsasontzi bat hondoratu zenekoa[2].
- Zenbait ikerketaren arabera (adibidez Piarres Xarritonen ustez) Galerianoaren kantua ez zuen idatzi protagonista zuzenak, hau da, Martin Larralde Bordaxuri-k, Katxok baino. Kontuan hartu behar da biak Elizaberrin bizi zirela eta Bordaxurik ez zekiela idazten.[3]
Oharrak
- ↑ Frantseserako sortutako grafian Etcheto. Beñat Soulék Ipar Euskal Herriko bertsolarien gaineko bere lanean "Manez Etxeto" erabiltzen du. Zenbait dokumentutan "Joanes Etxeto" edo "Etcheto" idatzita agertzen da; kasu horretan, ez da Joanes Etxeto itsasuarrarekin nahasi behar.
Erreferentziak
- ↑ Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 31. or.
- ↑ Armiarma.com. Ikus oharra;
- ↑ Xarriton, Piarres. Nork eginak ditu galerianoaren bertsuak?. Hazparneko Bertsulariak, hazparnen-bertsulariak.com (kontsulta data: 2022-8-22).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Katxo Hazparneko Bertsulariak webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









