Maniola jurtina
| Maniola jurtina | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Lepidoptera |
| Familia | Nymphalidae |
| Leinua | Satyrini |
| Generoa | Maniola |
| Espeziea | Maniola jurtina Linnaeus, 1758 |
| Datu orokorrak | |
| Ostalaria | Poa, Llollobelar, Agrostis, Poa annua, Milium, Poa trivialis, Brachypodium phoenicoides, Poa pratensis eta Espartzu |
Maniola jurtina Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Europan zehar Siberiaraino eta Afrika iparraldean aurkitzen da, baita Euskal Herrian ere.[1]
Taxonomia
Lineok deskribatu zuen lehenengo aldiz 1758. urtean Systema Naturae liburuan, Papilio jurtina izena eman zion.[2]
Deskribapena
Tamaina handiko tximeleta da, 40-50 mm arteko hegal-zabalera hartzen du. Arraren hegalen gainaldea marroia da eta ozelo txiki bana du aurreko hegalen muturretan, emeak orban laranjak agertzen ditu eta ozeloak handiagoak dira.[2]
Azpialdea argiagoa da, aurreko hegalek ozelo bana dute eta atzeko hegalek banda marroi argiak eta zurixkak dituzte. Banda zurietan puntutxo beltzak izaten dituzte. Oraingoan ere emeak orban laranjak azaltzen ditu.[2]
Ohikoena hegalak itxita ikustea da.[3]
Beldarrak kolore berdea du eta alboetan lerro zurixka bana.[3]
Bizi zikloa
Helduak maiatza edo ekainetik urriraino ikusten dira eta belaunaldi bakarra atertzen du urtean. Lahar eta kardaberen loreetan ikusten dira. Emeak arrautzak banan bana jartzen ditu landareen zurtoinetan. Handik jaiotzen diren beldarrak gramineoetaz elikatzen dira eta negua iristean hibernatu egiten dute. Udaberrian pupa eratzen dute landareen zurtoinetan.[2]
Habitata
Zelaietan, belardietan, basoen argigunetan eta bide ertzetan ikusten da, baita herri eta hirietako lorategietan ere. Itsas mailatik 1.800 metro arteko altueran bizi da.[2]
Iruditegia
-
Arra.
-
Emea.
-
Arraren azpialdea.
-
Emearen azpialdea.
-
Beldarra.
-
Pupa.
Erreferentziak
- ↑ «Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-09-17).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Maniola jurtina (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-09-17).
- ↑ a b «La Loba (Maniola jurtina)» sierradebaza.org (kontsulta data: 2025-09-17).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









