Manuel Alvar
Manuel Alvar López espainiar hizkuntzalari, olerkari eta saiakera-idazlea (Benicarló, Castelló, 1923 – Madril, 2001).
Biologia
Filosofia eta letretan doktorea da. Espainieraren gramatika historikoa irakatsi zuen Salamancan, eta irakasgai bereko katedraduna izan da Granadan, Madrilen eta Albanyko Unibertsitatean, New Yorken. Parisko Hizkuntzalaritza Elkarteko eta beste ikerketa- eta zabalkunde-erakunde askotako kide da, eta bere ikerketek eremu zabalak hartzen dituzte, Erdi Aroko eta gaur egungo literaturatik hasi eta informatikarainokoak. Hizkuntzaren geografiaren arloan eraberritzaile izanik, bultzada handia eman dio espainieraren dialektologiari. Hainbat herrialdetako (Andaluzia, Kanariar Uharteak, Aragoi, Nafarroa eta Errioxa) Hizkuntz eta Etnografia Atlasetan eta beste zenbait ikerketetan laguntzeaz gainera, Bernard Pottier hizkuntzalari frantsesarekin batera Espainieraren Morfologia Historikoa argitaratu zuen 1983an. Olerkigintzan eta saiakeraren arloan ere lan zabala egina da. Olerki-liburuei dagokienez, liburu zaharrak argitaratu ez ezik (Apolonioren Liburua, Egiptoko Andre Mariaren Bizitza, etab.), berriak ere asko idatzi ditu: Dolor de Sangre (1949), Sonetos de las ausencias (1966), Sangre reposada (1973), Las granadas en el ramo (1984), etab. Saiakeren artean aipagarriak dira Delmira Agustiniren poesia (1958), Galdosengandik Miguel Angel Asturiasengana (1976), Hizkuntza eta gizartea (1976), etab. 1974an Real Academia Española erakundean sartu zen, eta bertako zuzendaria izan zen 1988-1991 urteetan. 1976an, berriz, Literaturaren Sari Nazionala jaso zuen bere zientzia lanagatik. 1999. urtetik aurrera Real Academia de la Historiako kide izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









