Real Academia Española
Real Academia Española edo RAE (euskaraz: «Espainiako Errege Akademia») gaztelania arautzen duen erakundea da, 1713an ilustratuen talde batek sortua, Juan Manuel Fernández Pachecoren zuzendaritzapean, Frantses Akademiak hasitako bideari jarraituz. Egoitza Madrilen du. Gaztelaniaz hitz egiten duten beste 21 herrialdeetako akademiekin batera, Asociación de Academias de la Lengua Española izeneko elkartea eratu du. Bere arauak hainbat argitalpenetan jaso ditu eta nagusiak hauek dira: Diccionario de la Real Academia Española hiztegia, Ortografía ortografia liburua eta Nueva gramática gramatika liburua. Argitalpen horiek neurri handi batean diru publikoaz finantzatu dira, baina haien edukia ez da lizentzia librearekin eskaintzen;[1][2] gainera, lan horietako edukiaren zati handi bat hizkuntzako hainbat adituren obretatik hartu duen arren, RAEk bere lanetan ez du iturrien bibliografiarik argitaratzen.[3] RAEk goiburu hau du: «Limpia, fija y da esplendor» (euskaraz: Garbitzen du, finkatzen du eta distira ematen du). AkademikoakAkademikoek bizitza osoko eserlekua dute eta letraz antolatzen dira. Hona hemen zerrenda: (eserlekua) Izen-deiturak (sarrera urtea) Argitalpenak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|