Share to:

Maria Giuseppa Robucci

Maria Giuseppa Robucci
Bizitza
JaiotzaPoggio Imperiale1903ko martxoaren 20a
Herrialdea Italia
HeriotzaPoggio Imperiale2019ko ekainaren 18a (116 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak

Maria Giuseppa Robucci-Nargiso (Poggio Imperiale, Italia, 1903ko martxoaren 20a – ibidem, 2019ko ekainaren 18a) italiar ehun urtedun emakumea izan zen, 116 urte eta 90 egun bizi izan zena.

Hil zenean, munduko bigarren pertsonarik zaharrena zen. 2018ko uztailaren 6an Europa eta Italiako zaharrenaren titulua hartu zuen, Giuseppina Projetto hil ondoren. Italian jaiotako bigarren pertsonarik zaharrena zenda, Emma Moranoren ostean, Europan laugarrena eta ordura arte egiaztatutakoen artean historiako hamazortzigarren zaharrena,.[1]

Bizitza

Maria Giuseppa Robucci Foggia probintziako Poggio Imperialen jaio zen. Denbora luzez herriko taberna zuzendu zuen senarrarekin batera. 1982an hil zen Nicola Nargiso senarra.[2][3]

Bost seme-alaba izan zituen: hiru gizonezko eta bi emakumezko, Concetta barne. Azken hau geroago, Bergamoko Sakramentu Ahizpen kongregazioan sartu eta Ahizpa Nicoletta izena hartu zuen eta gero ama zaintzeko San Severo zaharren etxera joan zen. Hil zenean, seme-alabek 90, 85, 82, 77 eta 76 urte zituzten, hurrenez hurren. 9 biloba eta 16 birbiloba zituen.

Ibilbidea

Maria Giuseppa Robucci-k, 2003an ehun urte zituela Rai Unoko Life in Live-n transmisiora gonbidatu zutek, oso adinean aurrera zihoala bi ospitaleratze garrantzitsu izan zituen, bata 2014an, 111 urterekin, erorketa txar baten ondoren hautsita zuen femurra operatu ziotenean, eta bestea 2017an, bukarreko operazio batengatik.[4][5]

2012an Poggio Imperiale udalerriko ohorezko alkate titulua eman zioten.[6]

Behin baino gehiagotan adierazi zuen gutxi eta osasuntsu jaten ari zela: ez zuen inoiz alkoholik edan, ezta zigarrorik erre ere.

2019ko martxoaren 20an 116 urte bete zituen, mugarri hori lortu zuen hirugarren italiarra, eta 2019ko apirilaren 27an, 116 urte eta 38 egun zituela, historiako bigarren italiar zaharrena bihurtu zen, Giuseppina Projettoren adina gainditzean.[7]

2019ko maiatzaren 26an, 116 urte eta 67 egun zituela, Europako Parlamenturako hauteskundeetan bozkatu zuen.[8]

Aintzatespenak

  • 2012an jaioterriko ohorezko alkate titulua.[6]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Nonna Maria Giuseppa Robuccik 115 urte bete ditu: Europako bigarren emakumerik luzeena da fanpage.it
  • Nonna Peppa, Europako luzeena. Gaur, Apricenan, 115 urte bete dira corrieredelmezzogiorno.corriere.it

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya