Maria Jesus Mitxelena Lekuona
Maria Jesus Mitxelena Lekuona, Maixux (Oiartzun, 1938ko martxoaren 28a) Sendabelarretan aditua, etxekoandre eta baserritarra. BizitzaErgoiengo Maradi baserrian jaioa da Maria Jesus. Bere gurasoak Juan Luis eta Joxepa izan ziren eta zazpi seme-alaba izan zituzten: Agustin, Iñaxi, Inazio, Juanito, Maria Jesus, Pepita eta Maurixi. Maria Jesus eta Pepita bikiak dira. Guztiak jaio ziren aitaren laguntzaz, bera baitzen sortzain lanetan aritzen zena eta, ondorioz, denei zilbor-hestea egin ziena. Mendialdean, auzogunetik kanpo kokatua dagoen baserrian bizitu da beti. Eskolara joateko aukera izan zuen. Garaiko mendi-eskoletako batean ibili zen, 12 urterekin komunio handia egin zuen arte. Dolox, Dolores Maya izan zen bere maistra. Zulatxipiko bordan jasotzen zituen eskolak hasieran eta gero Añakin. Maria Jesus txikitatik hasi zen baserri lanetan. Kanpoko lanetan segan, eta aitzurra eta sardea astintzen, aurrerapenak sartu ziren arte, jakina. Baratzak, azienda eta etxeko animaliak. Aski gazte zela joan zen guztien ardura hartzen, eguneroko lan arrunta bihurtuz. Horrekin batera josten eta puntua egiten ikasi zuen, etxekoentzat arropak egiten zituelarik. Bere garaian ohikoa izaten zen bezala, etxekoen artean moldatu behar izaten zuten eguneroko beharrei erantzuteko. Aita zuten iaioa teknika lanetan. Gauza askoren artean, etxerako argindarra sortzeko modua asmatu zuen, dinamo txiki bat eta uraren indarrarekin. Ama, etxekoandrea izaterekin batera, sendabelarretan aditua zen eta sendalaria. Belar eta errezoen bitartez pertsonak sendatzen zituen eta baita etxeko abere eta animaliak ere, oilo, txerri, koneju... tartean sartuta. Pepita ahizpa bikia berriz, etxeko sukaldeaz arduratzen zen eta etxekoen pelukeria lanak egiteaz. 1958ko ekainaren 18an ezkondu zen, 20 urterekin. Senartzat Faustino Rodriguez Vaquero izan zen eta hiru seme-alabako familia sortu zuten: Maritxu, Zezilio eta Nagore. Maradi baserrian hazi zituzten denak, bere guraso eta Pepita ahizparen familiarekin batera. Ardurak partekatuta eta elkarri lagunduz, lortu zuten bi familia aurrera ateratzea. Sendabelarretan adituaSendabelarretako jakinduria gurasoengandik jaso zuen, bereziki amarengandik. Urrutitik datorkio jakintza. Pepita ahizparekin batera, biak jarraitu dute herri-medikuntza tradizioarekin. Pepita eta Maria Jesus Mitxelena Lekuona, sendabelar zale bezala egin ziren ezagun, ospe handia hartuz. Pertsonak sendatzen ikasi zuten eta baita animaliak sendatzen ere. Ana Galarragak jaso zuen Pepitak eta Maria Jesusek 2001ean azaldutakoa, Elhuyarreko Zientzia arloko blogean:
Sendabelar gehienak etxeko baratzean hazten dituzte, baratzako ardura partekatzen duelarik ahizparekin: Belarrak erein, bildu, lehortu eta poltsetan prestatzeaz arduratzen da gero, behar denean erabiltzeko. Laguntza eske etortzen diren guztientzat beti izaten du irribarre bat, aholkuren bat eta esku bete belar. Era berean, sendabelarren transmisio lana egiteaz ere bi ahizpak arduratzen dira, elkarren arrimuan, ziur aski. Hori horrela, dela irrati, dela telebista, edo ekimen herrikoi, ez deira sekula kikildu. Beti heldu diote handik edo hemendik iritsi zaien proposamenari. Esan dezagun, beraz, nola bata hala bestea, beti izan ditugula aurrekoengandik jasotako jakinduria edonori erakusteko gertu.[2][3][4][5][6][7] Erabilitako bibliografia osagarria
Erreferentziak
Kanpo estekak |