Share to:

Marie Darrieussecq

Marie Darrieussecq

(2011)
Bizitza
JaiotzaBaiona1969ko urtarrilaren 3a (57 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaLycée Louis-le-Grand
Lycée Michel-Montaigne (en) Itzuli
Université Paris-Diderot doktoretza
École normale supérieure
(1990 - 1994)
Tesi zuzendariaFrancis Marmande
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta psikoanalista
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)France Culture  (2011 -
Jasotako sariak

mariedarrieussecq.com
IMDB: nm2040161 X.com: mdarrieussecq Tabakalera: 82296 Musicbrainz: 37dd39c3-0d46-4ac7-8183-ecba0349d2a7 Discogs: 1956975 Edit the value on Wikidata

Marie Darrieussecq[1] (Baiona, Lapurdi, 1969ko urtarrilaren 3a) frantsesezko idazlea da.

Lehen liburuarekin (Truismes) sekulako arrakasta lortu zuen Frantzian bai eta Europa osoan ere. Hainbat hizkuntzatara (30 baino gehiago) itzuli dute, tartean euskarara (Ahardikeriak; Alberdania, 2004.)

Biografia

Lapurdiko hiriburuan jaioa, Basusarrin bizi izan da baina ez du oroimen onik herri horretatik.[erreferentzia behar] Familia itsas girokoa du: ama (lanbidez frantses irakasle kolegio batean) ziburutarra eta aitaren aita (berau lanbidez teknikari) ere arrantzalea zen. Amatxi sare konpontzaile zen Donibane Lohizuneko portuan. Familia euskaldunean hazi zen, ama eta amatxi euskalzaleak zituen, haiekin txikitan euskaraz egiten zuen baina gero galdu zuen eta horrekin damutzen da.[2]

Familia gertakizun batzuek (itsasoarekiko harremana, gurasoek galdu zuten semea) behin eta berriro agertzen dira bere liburuetan. Batxilergoa Baionako Cassin lizeoan egin zuen. 1988tik 1990era literatura ikasketak egin zituen Bordeleko Michel-Montaigne lizeoan. Hortik aurrera Parisen segitu zuen ikasten eta 1997an tesia egin zuen: «Autofikzioa eta ironia tragikoa Georges Perec, Michel Leiris, Serge Doubrovsky, eta Hervé Guibertengan».[3]

Idazle izateaz gain psikoanalista ere bada.

Azken 20 urteetan Paris du bizitoki nagusi eta zenbait denboraldi pasatzen ditu Lapurdin.[4] Ezkonduta dago eta hiru seme-alabaren ama da.[5]

2007ko hauteskundeetan Ségolène Royalen alde agertu zen. 2010eko maiatzean Egunkariaren aldeko artikulua idatzi zuen Libération kazetan.[6]

Euskaraz muga batzuekin egiteko gai da. 1998an Marie NDiayek, "ziminokeria" egin izanaz akusatu zuen (singerie) eta 2007an Camille Laurensek[7] plagiatze sikologikoa egotzi zion. Bi akusazio hauei Rapport de police eleberriaz erantzun zien.

Bibliografia

Bere obra guztietan protagonista emakume bat da.[3] P.O.L. argitaletxeak atera dizkio lanak.

Eleberriak

  • Truismes (1996).
  • Naissance des fantômes (1998).
  • Le mal de mer (1999).
  • Précisions sur les vagues (1999).
  • La plage (2000).
  • Bref séjour chez les vivants (2001).
  • Le Bébé (2002).
  • White (2003).
  • Claire dans la forêt (2004).
  • Le Pays (2005). Herria izenburuarekin euskaratua.
  • Zoo (2006).
  • Tom est mort (2007). Tom hil da izenburuarekin euskaratua.
  • Rapport de police (2010).

Antzerkia

Itzulpena

Sariak

Erreferentziak

  1. Okzitaniera arautuan Darrieusec; Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue, 40.or.
  2. «"Euskaraz, generorik ez izateak indarra ematen du gizonen nagusitasunaren aurrean"» Argia (kontsulta data: 2018-12-24).
  3. a b «7K 20131215» calameo.com (kontsulta data: 2018-12-24).
  4. "Euskaraz, generorik ez izateak indarra ematen du gizonen nagusitasunaren aurrean", Euskal kultur erakundeak Marie Darrieusecq idazleari egin elkarrizketa, 2018ko uztailean, www.eke.eus atarian irakurgai.
  5. Nora Arbelbide: Melankoniaz busti haurtzaroa, Berria, 2010eko abuztuaren 15a.
  6. Albistea Zuzeu.comen.
  7. Salaketak[Betiko hautsitako esteka] Kevin Herediaren blogean.
  8. (Gaztelaniaz) «La escritora de Baiona Marie Darrieussecq gana el premio literario Médicis» naiz: 2013-11-12 (kontsulta data: 2018-12-24).

Kanpo loturak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya