Martin Alustiza
| Alustiza | ||||
|---|---|---|---|---|
| Izen osoa: | Martin Alustiza Gereñu | |||
| Jaiotza data: | 1961eko abenduaren 18a (64 urte) | |||
| Jaioterria: | Segura, Gipuzkoa ( | |||
| Pilotaria | ||||
| Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
| Postua: | aurrelaria | |||
| Debutatze data: | 1980eko uztailaren 19a | |||
| Debutatze pilotalekua: | Bergarako pilotalekua | |||
| Erretiratze data: | 2007ko maiatzaren 14a | |||
| Erretiratze pilotalekua: | Zamora | |||
Martin Alustiza Gereñu, pilota arloan Alustiza deituraz ezaguna (Segura, Gipuzkoa, 1961eko abenduaren 18a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Empresas Unidas, Asegarce eta Frontis enpresentzat jokatu zuen, aurrelari.
Ibilbide profesionala
Profesional mailan 1980ko uztailaren 19an debutatu zuen, Empresas Unidas enpresarekin, Bergaran. Pixkanaka-pixkanaka bere lekua egiten hasi zen, eta azkenean bere lehenbiziko titulua bereganatu zuen: 1984ko Bigarren Mailako Esku Huskako Pilota Txapelketa, finalean Urrari irabazita.
Ordudanik Lehen Mailako pilotarien taldera iragan zen, eta han titulu handi bat bereganatu zuen: 1993ko Esku Huskako Binakako Txapelketa Nagusia, Maiz II.a bikote zuela. Era berean, 1986ko, 1987ko eta 2001eko finalak ere jokatu zituen.
Bere gaitasun handienak segurtasuna eta kantxan ondo kokatzea ziren. Bi ezaugarri horiei esker, garai hartako profesional mailako pilotarien artean defentsarik onenetakoa izan zuten; beraz, menperatzeko oso aurkari latza zen. Gainera, erremate errepertorio zabala zuen.
1992an Asegarce enpresara igaro zen, eta haiekin aritu zen 2003 arte. Bere ibilbide profesionala Frontis enpresan amaitu zuen, eta 2007an ASPE enpresak intendente lanetarako kontratatu zuen.
Esku Huskako Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
| Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantuak | Pilotalekua |
|---|---|---|---|---|
| 1985-86 | Bergara II.a - Martinikorena | Alustiza - Tolosa | 22-15 | Anoeta |
| 1986-87 | Ladutxe - Tolosa | Alustiza - Galarza III.a | 22-14 | Anoeta |
| 1992-93 (1) | Alustiza - Maiz II.a | Titin III.a - Arretxe | 22-20 | Ogeta |
| 2001 | Olaizola I.a - Goñi III.a | Alustiza - Beloki | 22-13 | Atano III.a |
(1) 1992-93ko denboraldian Unidas-Reur eta Asegarce esku pilotako enpresen desadostasunen ondorioz bi txapelketa ospatu ziren.
Esku pilotako 2. Mailako finalak
| Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
|---|---|---|---|---|
| 1983 | Esnaola | Alustiza | 22-07 | Anoeta |
| 1984 | Alustiza | Urra | 22-08 | Anoeta |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









