Share to:

María Guardiola

María Guardiola


Presidente

2023ko uztailaren 17a -
Guillermo Fernández Vara

Member of the Assembly of Extremadura (en) Itzuli

2023ko ekainaren 20a -
Barrutia: Cáceres (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCáceres1978ko abenduaren 5a (47 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaExtremadurako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, funtzionarioa eta udal-politikaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Facebook: MariaGuardiolaM X.com: MGuardiolaM Instagram: mariaguardiolapp Edit the value on Wikidata

María Guardiola Martín (Cáceres, Extremadura, 1978ko abenduaren 5a) espainiar funtzionarioa eta politikaria da, Espainiako Alderdi Popularrea. 2023an Extremadurako Gobernuko presidente lanetan hasi zen, kargu politiko horretan egon den lehen emakumea izanik. 2022an Extremadurako Alderdi Popularreko presidentetza hartu zuen.[1]

2026an, Espainiako Emakume Liderren Top 100 zerrendako 110 emakumeetako bat izan zen.[2][3][4]

María Guardiola Extremadurako Batzordeko presidente izendatu dute Meridako Arte Erromatarraren Museoan.

Bizitza

Caceresen jaio zen, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu zen eta Enpresa Zientzietan diplomatu zen Extremadurako Unibertsitatean, 2018an.

Lan ibilbidea

Funtzionario

Extremadurako Batzorderako karrerako funtzionario lan egin du.[5]

Politikari

2022ko uztailean Extremadurako PPren primarioetara aurkezteko beharrezko abalak bildu zituen hautagai bakarra izan zen, 2008tik alderdiko buru zen Jose Antonio Monago ordezkatzeko. 2012 eta 2015 artean, José Antonio Monago buru zuen Extremadurako Batzordeko kide izan zen, lehenik Ekonomia eta Ogasun Saileko idazkari nagusi gisa, eta, ondoren, Zientzia eta Teknologiako idazkari nagusi gisa. Caceresko Udaleko zinegotzia ere izan zen, non PP oposizioan egon zen 2023ra arte, Alderdi Popularrak hiriko alkatetza lortu zuen arte. Alberto Casero Ávila alderdiko orduko Antolakuntza Idazkariak eskatuta, Pablo Casadok aukeratu zuen hautagai gisa, eta, geroago, Alberto Núñez Feijóo alderdiaren ondorengoak ere babestu zuen. Fernando Pizarrok, Plasenciako alkateak, hautagaitza alternatiboa proposatu zuen hiru legegintzalditan, baina astebete geroago atzera egin zuen alkate izateko berriz hautagaitzan zentratzeko.[6]

Guardiola Isabel Diaz Ayusorekin alderatu zuten, alderdiak eskualdeko hautagai izendatu zuenean, ezezaguna zelako. Extremadurako bi alderdi handietako baten buru izan den lehen emakumea da.[7][8]

Extremadurako presidente

2023ko maiatzaren 28ko hauteskunde autonomikoetan Espainiako Langile Sozialistak (PSOE) 65 diputatutik 28 lortu zituen eta Maria Guardiolaren PPk beste 28, nahiz eta boto kopuru txikiagoarekin. PP (28) eta Vox (5) alderdien baturak PSOE (28) eta Podemos (4) alderdien batura gainditzen zuenez, Maria Guardiola Extremadurako presidente izateko, inbestiduran Voxen babesa jaso behar zuen.[9]

Alberto Núñez Feijóok, PPko buruzagi nazionalak, «Gobernatu dezala zerrenda bozkatuenak, nahiz eta Extremadura galdu» adierazi zuen, eta Maria Guardiolak uko egin zion horri, «Extremadura ez zela Madrildik gobernatzen» adieraziz.[10][11]

PPren eta Voxen arteko lehen elkarrizketen ondoren, Maria Guardiolak zera esan zuen: «Ezin diet Gobernuan sartzen utzi indarkeria matxista ukatzen dutenei, trazu potoloa erabiltzen dutenei, etorkinei gizatasuna kentzen ari direnaei, lona bat zabaldu eta LGTBI bandera zakarrontzi batera botatzen dutenei... Haiek botere gosea aldaketaren aurretik jarri dute». Adierazpen horietan bertan esan zuen bere «nagusiak Extremadurakoak zirela eta Extremadura ez zela Madrildik gobernatzen» Astebeteren buruan, Maria Guardiolak adierazpen bateratzaileagoak egin zituen eta esan zuen: «Vox alderdi konstituzional bat da eta horrekin ados jarri nahi dut». Azkenean xenofobo eta homofobotzat jo zuen alderdiarekin adostasuna izan zuen.[12][13][14][15][16][17]

2023ko uztailaren 14an, Extremadurako Biltzarrak Extremadurako Batzordeko presidente izendatu zuen, eta postu hori bete zuen lehen emakumea izan zen. Uztailaren 24an, Hauteskunde Orokorretarako zerrendarik bozkatuenak, Alderdi Popularrak, Espainian gobernatzeko eskatu zuen, nahiz eta bere alderdiak, Extremaduran, ez zen zerrenda bozkatuena izan. Hilabete horretan bertan, genero indarkeriaren aurkako plana iragarri bazuen ere, Berdintasun Saila kendu zuen, eta Presidentetzak hartu zuen horren eskumena. Guardiolak, ordea, ehiza, arrantza eta tauromakia kudeatzeko bulego bat sortu zuen.[18][19][20][21][22]

2023an Animalien Ongizatearen Legearen aurkako «aurrez aurreko jarrera» berretsi ondoren, urte horretako urritik aurrera Monfragüeko parke nazionalean ehizatzea baimendu zuen, flora eta faunan kalteak prebenitzeko eta ganadua espezie batzuen eraginetatik babesteko.[23]

Ideologia

Maria Guardiolak Alderdi Popularrak Espainia osoan planteatzen dituen beherapen fiskalak babesten ditu. Extremadurako Abiadura Handiko Trenaren aldarrikapen historikoa defendatu du. Animalien Ongizatearen Legearen aurka egoteaz eta ehiza-barrutiak berriro irekitzeaz gain, ingurumen-legeria erlaxatzearen alde dagoela esan du, «ingurumena babestea eta hazkunde ekonomikoa bateragarriak izan daitezen». Energia berriztagarrietarako trantsizioaren aldekoa da, baina ez zentral nuklear berriak eraikitzearen aldekoa.[24][25][26][25]

2022ko irailean jada hautagai, Berdintasun Ministerioaren #ElHombreSeHace kanpaina txalotu zuen publikoki bere Twitter kontuan. Genero indarkeriaren inguruko legediaren alde agertu da, eta abortatzeko eskubidea defendatu du.[27][28]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2026ko martxoaren 13an, Espainiako Emakume Liderren Top 100 zerrendako 110 emakumeetako bat izan zen, XIII. edizioan, Magas de «El Español»en ekimena.[2][3][4]

Erreferentziak

  1. elEconomista.es. «María Guardiola anuncia su candidatura a presidir el PP de Extremadura - elEconomista.es» www.eleconomista.es.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Top 100 mujeres líderes: de Aitana Bonmatí a Rosalía» La Razón 2026-03-13 (kontsulta data: 2026-04-06).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Las Top 100 Mujeres Líderes en España» El Español 2026-04-02 (kontsulta data: 2026-04-06).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Las Top 100 Mujeres Líderes, reconocidas en su XIII edición en una gala organizada por Magas de El Español y emitida por Atresmedia» Atresmedia 2026-03-14 (kontsulta data: 2026-04-06).
  5. elEconomista.es. «María Guardiola anuncia su candidatura a presidir el PP de Extremadura - elEconomista.es» www.eleconomista.es.
  6. «María Guardiola, nueva presidenta del PP de Extremadura con el apoyo del 97,7% de votos» theobjective.com 2022-07-16.
  7. «Feijóo apuesta por una ‘nueva Ayuso’ para liderar el PP en Extremadura» theobjective.com 2022-06-04.
  8. Carmen Apolo. (29 de mayo de 2023). «María Guardiola, la primera mujer que puede presidir la Junta de Extremadura» eleconomista.es.
  9. Rakipaj, Eliona. (2023-05-29). «El PP y Vox suman mayoría absoluta en Extremadura» El País.
  10. Feijóo: «Que gobierne la lista más votada, aunque perdamos Extremadura». .
  11. «María Guardiola se rebela contra Feijóo y la lista más votada: "Extremadura no se gobierna desde Madrid"» El Español 2023-06-01.
  12. María Guardiola: "No puedo dejar entrar en el gobierno a los que niegan la violencia machista". .
  13. María Guardiola se rebela contra Feijóo y la lista más votada: "Extremadura no se gobierna desde Madrid". El Español 2023-06-01.
  14. María Guardiola: «Vox es un partido constitucional con el que me quiero poner de acuerdo». .
  15. La mentira de Guardiola marca un precedente para Feijóo. El País 2023-06-30.
  16. Todas las veces que María Guardiola dijo que no gobernaría con Vox en Extremadura. The Huffington Post 2023-06-30.
  17. María Guardiola pacta con Vox e incumple su palabra. As 2023-06-30.
  18. La oposición le recuerda a María Guardiola que será presidenta por el acuerdo con VOX, aunque lo omita en su discurso. El Economista 2023-07-13.
  19. El PP de María Guardiola ve coherente defender ahora que gobierne la lista más votada en España. eldiario.es 2023-07-24.
  20. Guardiola (PP) anuncia un plan en Extremadura para erradicar la violencia de género tras el pacto con Vox. Agencia EFE 2023-07-13.
  21. Guardiola suprime la consejería de Igualdad en Extremadura tras el pacto con Vox. Público 2023-07-20.
  22. La Junta de Extremadura crea una dirección general para gestionar la caza y la pesca. revistajaraysedal.es 2023-07-31.
  23. «PP y Vox permitirán en Extremadura la caza en el Parque Nacional de Monfragüe» publico.es 2023-09-18.
  24. «PP y Vox permitirán en Extremadura la caza en el Parque Nacional de Monfragüe» publico.es 2023-09-18.
  25. a b «María Guardiola, presidenta del PP de Extremadura: 'Ser del PP no significa no tener un alma muy social'» ElHuffPost 2022-10-08.
  26. Press, Europa. (2023-01-13). «María Guardiola plantea una revisión conjunta de todas las zonas protegidas de Extremadura» www.europapress.es.
  27. «No se suele ver: una candidata del PP aplaude esta campaña del Ministerio de Igualdad» ElHuffPost 2022-09-09.
  28. «Guardiola sobre el aborto: «Sigo defendiendo la libertad de las mujeres»» Hoy 2023-01-16.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya