Share to:

Matxus Perugorria

Matxus Perugorria

Bizitza
JaiotzaBera1981eko urtarrilaren 12a (45 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria
Enplegatzailea(k)Biodonostia

Maria Jesus "Matxus" Perugorria Montiel (Bera, Nafarroa Garaia, 1981ko urtarrilaren 12a) biokimikari euskalduna da, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Ikerlaria.

Biografia

Biologia eta biokimika ikasketak egin zituen Iruñean. Doktoretza tesia hepatokartzinomaren inguruan burutu zuen. Doktoretza ondorengoa egitera Ingalaterra iparraldeko Newcastle hirian egin zuen[1]. Ikerbasque beka baten bidez Euskal Herrira itzuli zen eta Biodonostian ari da gaur egun ikerketa lanetan, Gaixotasun hepatiko eta gastrointestinalen arloan[2]. Ramón y Cajal beka bat ere eskuratu du.

Parisko Unibertsitatean eta Vienako Unibertsitatean ere ibilia da ikerketan.

Perugorriak Biodonostia OIIko gibeleko eritasunen taldean dihardu, eritasun hepatiko eta gastrointestinalen atalean. Gibeleko gaixotasun kronikoaren, fibrosiaren eta zirrosi hepatikoaren zabalkundean eta gibeleko tumore primarioen garapenean parte hartzen duten mekanismo molekular eta zelularren ikerketan esperientzia handia eta nazioarteko aitorpena dauka.[3]

Sariak eta aitorpenak

  • Europako Gastroenterologia Elkarteak Rising Star saria eman zion, urtero Europako 6-8 ikerlari kliniko gazte saritzen ditu, eta 2019ko urrian jaso zuen Bartzelonan[4].
  • Ikerlan fundazioak Matxus Perugorria Berako ikerlariaren lana aitortu du.Gibeleko kalte kronikoaren alorrean eta minbizi primarioen garapenean egindako ekarpenagatik saritu dute.[5][6][7]
  • 2022an Gibelaren Ikerketaren Europako Elkarteak Emerging Leader Award (Etorkizuneko Liderren Saria) eman zion ikerlari beratarrari. Londresen egin zen Gibelaren Nazioarteko Biltzarrean jaso zuen saria. Sari horrek ikerlariek beren karrerako lehen urteetan egindako ikerketa lana aitortzen du.[3]

Erreferentziak

  1. idatzia, Zientzia Kaiera-k; 13Abe2019; Comentarios0. (2019-12-13). «Matxus Perugorria, onkologia-ikertzailea: “Hemen punta-puntako eta ikerketa ona egiten da”» Zientzia Kaiera (kontsulta data: 2020-03-05).
  2. www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2020-03-05).
  3. a b «Matxus Perugorria ikerlari beratarrak 'Emerging Leader' saria eskuratu du - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2022-07-13).
  4. «Matxus Perugorria beratarrak Europako ikertzaile gazteei zuzendutako sari handia irabazi du - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2020-03-05).
  5. «Matxus Perugorria Berako ikerlariaren lana aitortu du Ikerbasque fundazioak - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2020-07-24).
  6. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-07-22). «Ikerbasque reconoce la labor de las investigadoras Helena Matute, Clara Martin y Matxus Perugorria» naiz: (kontsulta data: 2020-07-24).
  7. Press, Europa. (2020-07-22). «Ikerbasque reconoce la labor de las investigadoras Helena Matute, Clara Martín y Matxus Perugorria» www.europapress.es (kontsulta data: 2020-07-24).

Kanpo estekak

Matxus Perugorriari #Ikerbasque10urte "Ezagutza da libre egiten gaituena"

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya