Maule-Lextarre
Maule, gaztelu-gotorleku bat zuen muino baten magalean garatu zen. Hasiera batean, Akitaniako bizkonderriaren menpe egon zen, eta Maule izenaz 1050-1070. urteen bitartean sortu zen. Etimologia"Maule" toponimoa[2] XII. mendeko erdialdean aipatua izan zen (Baionako kartularioa[3]), eta itxura hauek ditu: Malleon (1276, paper gaskoniarrak), lo marcadiu et bastide de Mauleoo (1387, Nabarrengoseko notarioek[4]), Malus-Leo (1454, Baionako kapitulua[5]), Mauleo eta Mauleon de Sole (1460, Ohixen kontratuak[6]) eta, azkenekoz, Mauleon (1650). "Lextarre" toponimoa,[2] berriz, itxura hauek ditu: lo noguer de Lixarre, hau da lieu d'assemblée judiciaire sous un noyer edo "intxaurrondo baten menpean egiten zen batzar judizialaren lekua" (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[7]), Sent-Johan de Lixare eta la font de Sent-Johan de Lixare edo "Donibane-Lextarreko iturria" (1470 eta 1481 hurrenez hurren, Ohixen kontratuak[6]), Lixarra (1508, Baionako kapitulua[5]) eta Lixarre (1650). Frantsesez Mauléon-Licharre eta okzitanieraz Maulion-Lextarre ditu izenak. GeografiaHidrografiaUhaitzandi ibaiak, Oloroeko ibaiaren ibaiadar nagusia dena, udalerria zeharkatzen du.[8] Bere ibaiadarrak diren Urgorri, Lako eta Manga errekek ere gauza bera egiten dute. Halaber, Oloroeko uhaitzaren ibaiadar den Auzetek ere Zuberoako hiriburua zeharkatzen du. Udalerri mugakideak
HistoriaIngelesen okupazioaXI. mendean, Zuberoa Akitaniako bizkonderriaren menpe zela. 1261an, Edward I.a Ingalaterrakoa, orduan printzea zela, bere indarrak erakutsi nahi eta Zuberoako bizkondeak meneratzera behartu eta bizkonde bihurtu zen. Bere boterea finkatzeko, eskualdean zenbait hiribildu gotortzea eta Atharratzen (egungo Atharratze-Sorholüze) eta Maulen gotorlekuak eraikitzea erabaki zuen. Erdi Aroko harresiak, orain galduta, hiribildua babesten zuen. Barnealdean angeluzuzeneko enparantza handia etxez inguratuta zegoen. Akitania Ingalaterraren agindupean egon zen 1307-1449 artean, Zuberoa barne. 1449 urtean Gaston IV.a Foixkoak herria setiatu eta harrapatu zuen. Hala ere, hogei urte geroago mauletarrak altxatu eta gainditu egin zuten, aske geratuz. XVI. mendean Beltzuntze familia egon zen agintean. Maule, Zuberoako hiriburuaPaul Raymondek[2] Maule gazteluzainak, erregearen baile eta Zuberoako administrazioa zituela aipatu zuen. 1790ean, Maule Barkoxe, Domintxaine, Maule, Zünharreta eta Atharratze herriek sortutako kantonamenduaren hiriburu bihurtu zen. Orduko Mauleko Kantonamenduak egungoak dituen udalerriak zituen, Barkoxe, Ospitalepea eta Arrokiaga kenduta eta Doneztebe gehituta. 1841ko martxoaren 19an Maule eta Lextarre herriak batu eta Maule-Lextarre udalerria osatu zuten. Lextarreko GorteaLextarren Zuberoa osoko epaitegi gorena zegoen, "Lextarreko Gortea" izenekoa.[2] Epaitegi honen erabakiak Akizeko Auzitegietan eta Guianako sénéchal aurrean apelatu zitezkeen. "Lextarreko Gortea" osatzen zuten epaileak Mauleko gazteluzaina, Zuberoako hamar ahaldunak edo potestats eta kapareak ziren. Zuberoako ohituraren arabera,[9] 1520an hauek ziren hamar ahaldunak:
Aro GaraikideaHiria estatu osoan argindarra izan zuen lehenetakoa izan zen; horretarako Uhaitzandiko eihera eta zentral elektrikoak erabili zituzten[10]. EkonomiaMaule-Lextarre espartinaren hiriburua da. Hala ere, oraindino badaude nekazaritzarekin lotura estua duten jarduerak (abelazkuntza, belardiak). Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak egoitza ere badu bertan. Demografia1840 hamarkadan, Maulek eta Lextarrek bat egin zutenean, 1.500 biztanle ingurukoa zen bertako populazioa. Goranzko joera izan zuen XX. mendearen bigarren erdialdera arte eta 4.500 biztanleen maila gainditu zuen. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, biztanle galera hasi zen eta XXI. mendearen bigarren hamarkadan 3.000 biztanle zituen.
Politika eta administrazioaAuzapezak
AzpiegiturakHezkuntzaMaulek hiru haur hezkuntza, eskola publiko bat (Argia), eskola pribatu bat (Saint-François), lizeo pribatu bat (Saint-François), lizeo publiko bat (Champo[11]) eta nekazaritza eskola pribatu bat (Zuberoako Laborantza Lizeoa) ditu. KirolaMauleko kirol kluba 1905ean sortutako Sport Athlétique Mauléonais da, bere errugbi sailak egun Fédérale 1 mailan aritzen duena. Mauletik 2007ko Frantziako Tourraren 16. etapa igaro zuen, uztailaren 25ean egindakoa eta Orthezetik Aubisquera zihoana. KulturaJaialdiakMauleko jaiak uztailaren 14an ospatzen dira. Festa hauei Pierre Bordazarrek ospea eman zien "Les Fêtes de Mauléon" bere abestiari esker[12]. Lau egunez, hainbat ekintza egiten dute: pilota, musika, dantza, fanfarreak, zezensuzkoak, gaztelutik botatako su artifizialak, eta abar. Zinka Bizirik ElkarteaZinka ostatuan zuzeneko kontzertuak izaten dira asteburu askotan. Talde ez hain ezagunak eta ezagunak txandakatzen dituzte, musika estilo anitzekoak. Urtean zehar taldeen erdiak euskaldunak izatea dute helburu[13]. BertsolaritzaBertso Txapelketetako saioak ohikoak izaten dira Maulen. Iparraldeko hainbat txapelketa desberdinetako kanporaketak bertan izateaz gain Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak ere jokatu izan dira 2013 eta 2017an. Ondasun nabarmenak
Mauletar-lextarrar ospetsuak
Hiri senidetuakMaule ondorengo hiri eta herriekin senidetuta dago: Argazki galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak
|